Otsaileko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
49. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
Otsaileko Iraultza [[Lehen Mundu Gerra]] bete-betean zela gertatu zen, baina haren aurrekariak aurkitzeko hainbat hamarkada egin behar dugu atzera. [[Errusiar Inperioa]] gainbeheran zetorren garai hartan. [[XIX. mendea]]n eta [[XX. mende|XX.aren]] hasieran ez zuen lortu bere egitura politiko, ekonomiko eta sozial zaharkitua modernizatzea, bere hartan eusten zion [[monarkia]] [[autokrazia|autokratikoari]], [[tsar]]raren figura ardatz zuela. Errusian ordurako gertatua zen lehen [[Industria Iraultza]], nahiz eta haraino berandu iritsi. Baina egoera ekonomikoaren inguruko ezinegona handia zen. Nikolas II.aren aitona [[Alexandro II.a Errusiakoa|Alexandro II.ak]] hainbat erreforma liberal abiarazi zituen herrialdean, egoerari buelta emateko,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Reformation by the tsar Liberator|hizkuntza=en-US|data=2007-10-16|url=http://www.inforefuge.com/reformation-by-the-tsar-liberator|hizkuntza=en|aldizkaria=InfoRefuge|sartze-data=2017-02-21}}</ref> baina mugimendu [[sozialismo|sozialista]] eta [[anarkismo|anarkista]] gorantz zihoazen, eta [[1881]]eko martxoan erail zuten. Haren seme [[Alexandro III.a]]k atzera egin zuen aitaren erreforma guztietan; berriro ere autokrazia indartu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=C) Alexander III (1881 - 1894) - IB history - Russia|url=https://sites.google.com/site/ibhistoryrussia/syllabus-overview---imperial-russia/alexander-iii|hizkuntza=en|sartze-data=2017-02-21}}</ref>
 
Alexandro III.aren heriotzarekin ([[nefritis]]ak eragina), Nikolas II.ak hartu zuen bere gain Inperioa. Haren seme [[Alexei Nikolaevitx]]ek [[hemofilia]] zuen;<ref>{{Erreferentzia|izena=Evgeny I.|abizena=Rogaev|izenburua=Genotype Analysis Identifies the Cause of the “Royal Disease”|orrialdeak=817–817|hizkuntza=en|abizena2=Grigorenko|abizena3=Faskhutdinova|abizena4=Kittler|abizena5=Moliaka|izena2=Anastasia P.|izena3=Gulnaz|izena4=Ellen L. W.|izena5=Yuri K.|data=2009-11-06|url=http://science.sciencemag.org/content/326/5954/817|aldizkaria=Science|alea=5954|zenbakia=326|issn=0036-8075|pmid=19815722|doi=10.1126/science.1180660|sartze-data=2017-02-21}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Price|abizena=Michael|urtea=2008|izenburua=Case Closed: Famous Royals Suffered From Hemophilia|aldizkaria=ScienceNOW Daily News|hizkuntza=en|data=|url=http://sciencenow.sciencemag.org/cgi/content/full/2009/1008/2|sartze-data=2017-02-21}}</ref><ref group="oh">Nikolas II.aren emaztea, [[Alexandra Feodorovna]], [[Viktoria Erresuma Batukoa]]ren biloba zen. Viktoriak finkatu zuen Europa osoko monarkiekin familia osatu zuten ondorengotza eta, horrekin batera, hemofilia gaixotasuna. Nikolas II.ak lau alaba izan zituen, eta seme bakarra. Haren semeak hemofilia zuen eta horrek kezka handia eragiten zion aitari.</ref> eta, gaixotasun hori sendatu edo kontrolatzeko, [[Grigori Rasputin]] mistikoaren laguntza eskatu zuen. Alexandraren eta Rasputinen arteko harremana handia izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Memories of the Russian Court - an online book on Romanov Russia - Chapter VI|url=http://www.alexanderpalace.org/russiancourt/VI.html|hizkuntza=en|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Mistizismoan eta erlijiozaletasunean erorita, bere gain hartzen zituen kudeaketa lan guztiak, baita Lehen Mundu Gerrako frontean egotearena ere. [[1914]]ko [[uztailaren 31]]n Errusia gerran sartu zen, eta hurrengo egunean [[Alemania]]k gerra deklaratu zion Errusiari. Egin diren zenbatespenek diotenez, 3,3 milioi errusiar hil ziren Lehen Mundu Gerran.<ref>{{Erreferentzia|izena=B.|abizena=Urlanis|izenburua=Wars and Population|argitaletxea=University Press of the Pacific|hizkuntza=en|data=2003-11-01|url=https://books.google.es/books/about/Wars_and_Population.html?id=muYGAAAACAAJ&redir_esc=y|isbn=9781410209450|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Armada Inperialak zailtasunak zituen bere galerei aurre egiteko, eta gainera Agintaritza Nagusia ezgai zelako mezua hedatzen hasi zen. Horretaz gain, janaria eta erregaia falta ziren Errusian.
 
Hala ere, 1914ko abuztuan klase guztiek eta ia alderdi guztiek bozkatu zuten gerraren alde.<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert|abizena=Service|izenburua=A History of Modern Russia from Nicholas II to Vladimir Putin|argitaletxea=Harvard University Press|hizkuntza=en|data=2005-01-01|url=https://books.google.com/books?id=eseDgCQK9UkC|isbn=9780674018013|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Alderdi Boltxebikea eta, bereziki, [[Vladimir Lenin]], agertu ziren gerraren aurka.<ref group="oh">422 diputatutik 21ek bozkatu zuten aurka.</ref><ref name=":6">{{Erreferentzia|izena=Ian Frederick William|abizena=Beckett|izenburua=The Great War, 1914-1918|argitaletxea=Pearson/Longman|hizkuntza=en|data=2007-01-01|url=https://books.google.com/books?id=CMYbKgcAW88C|isbn=9781405812528|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Aurkariek "''porrotistak''" deitzen zituzten. Gerra deklarazioak errusiar [[Nazionalismo|nazionalismoarennazionalismo]]aren gorakada ekarri zuen gizarte osoan, barne arazoak alde batera utzita denbora batez.<ref name=":7">{{Erreferentzia|izena=Sheila|abizena=Fitzpatrick|izenburua=The Russian Revolution|argitaletxea=OUP Oxford|hizkuntza=en|data=2008-02-28|url=https://books.google.com/books?id=v0-1p3thZyMC|isbn=9780191579813|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Armadak lehen garaipen batzuk lortu zituen [[Galitzia]]n 1915ean eta [[Brusilov Ofentsiba]]rekin 1916an, baina porrot garrantzitsuak ere izan zituen, adibidez [[Tannenbergeko gudua (1914)|Tannenbergeko gudua]] 1914an, [[Masuriako Lakuetako bigarren gudua]] 1915eko otsailean, eta [[Errusiaren Erretreta Handia|Errusiar Poloniaren galera]] 1915eko maiatzetik abuztura.
 
{{paperezko aipua
60. lerroa:
}}
 
Morala igotzeko eta bere lidergoa indartzeko helburuarekin, 1915eko udazkenean Nikolasek iragarri zuen Armadaren gaineko kontrola bere gain hartuko zuela, gomendio orokor guztien aurka.<ref>{{Erreferentzia|izena=Edward|abizena=Acton|izenburua=Rethinking the Russian Revolution|argitaletxea=Bloomsbury Academic|hizkuntza=en|data=1990-07-05|url=https://books.google.com/books?id=FLjQ2-BhdPcC|isbn=9780713165302|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Emaitza oso txarra izan zen hiru eremutan. Lehenik eta behin, monarkia eta geroz eta gutxiago atsegin zuen jendeak, gerrari loturik zegoelako; bigarrenik, Nikolas estratega militar ona ez zenez, eta lider eskasa zenez, bere komandanteak ere sutu zituen; hirugarrenik, frontean zegoenez, ezin zuen gobernua gidatu. Frontean zegoenean, alemaniar jatorriko Alexandra tsarinak hartzen zuen agintea. Herrian hedaturik zegoen zurrumurruak zioenez, Alexandrak espioitzan ziharduen, eta Grigori Rasputinen agindupean ari zen. Tsarina ez zen agintari eraginkorra, behin eta berriro aldatzen zituen lehen ministroak, eta Duma haserrarazi zuen.<ref name=":7" />
 
Lehen aipatutako 3,3 milioi hilei zaurituak eta desagertuak gehituz gero, 1917ko urtarrilerako sei milioi gizabanako galduak zituen Errusiako Inperioak. Mutinak ohikoak ziren, morala baxu zegoen, eta aukera gutxi ziren [[desertzio|desertatutako]] soldaduak ordezteko. Hilero 34.000 soldaduk desertatzen zuten.<ref name=":6" /> Tsarra frontean zegoelarik, [[Duma]] eta [[Stavka]] haren kontroletik at lan egiten hasi ziren.<ref name=":6" />
67. lerroa:
 
{{paperezko aipua
|<em>''Orxa Geltokia. Abe. 18, 1916.</em>''
<br />Zure gutuna irakurri berri dut. Izututa eta ikaratuta nago. Errezoetan eta pentsamenduetan zurekin nago. Bihar iritsiko naiz 5etan. Izozte handia. Konferentzia 4etan bukatu da. Bedeinkazioak eta muxuak zuretzat. NICKY|Tsarraren telegrama, Rasputinen heriotza jakin ostean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Letters from Tsar Nicholas to Tsaritsa Alexandra - December 1916|url=http://www.alexanderpalace.org/letters/december16.html|sartze-data=2017-02-21|hizkuntza=en}}</ref>
}}
89. lerroa:
{{Esaera2|Gerrako industrien langile elkartearen bozeramaileak dioenez, hiriburuko proletarioak desesperazioaren ertzean daude; haren ustez, edozein leherketa minimok, aitzakia txikienak ere, matxinada kontrolaezinera eramango du, eta hamarnaka mila biktima eragin. Hala da, horrelako leherketa baten baldintzak helduak daude; masen egoera ekonomikoa miseriatik oso gertu dago, nahiz eta soldaten igoera handia izan den... Soldatak %&nbsp;100 handitu direla kalkulatzen den arren, bizitzaren kostua %&nbsp;300 igo da. Produktuak eskuratzeko ezintasunak, denden aurrean egin behar diren ilaretan galtzen diren orduek, etxebizitzen egoera kaxkarren ondorioz handitzen ari den hilkortasunak, ikatzaren faltak eragiten duen hezetasun eta hotzak...; kondizio guzti horiek sortu duten egoerak argi uzten du langile industrialak prest daudela gehiegikeria basatienak egiteko, gosearen matxinada bat piztuta.}}
 
1916ko abenduan Petrogradeko 39 enpresa geldirik zeuden ez zutelako erregairik; eta beste 11, elektrizitate mozketak zirela eta.<ref name=":8" />
 
Estualdi horiei gehitu behar zaie Gobernuaren errepresioa, debekatu egin baitzituen bai fabrikaz edo lanpostuz aldatzea, bai bilerak eta sindikatuak; eta protestan ari ziren langileen aurkako jarrerak sortu ziren. Horrek handitu egin zituen langileen erantzuna eta oposizio politikoaren erantzuna.<ref name=":2" /> [[Gerra-ekonomia|Gerra ekonomiaekonomiak]]k aurretik Errusiak zituen arazo sozial eta ekonomiko larriak areagotu zituen. Errusiak 15.000.000 gizon erabili zituen gerran, eta horregatik garraio zerbitzuak edo manufaktura industriak ez zuten langile nahikorik herritarren beharrei erantzuteko. 1916aren bukaeran, [[tren]]ek ezin zituzten eraman oinarrizko produktuak hirietara, eta Gobernuak elikagaien errazionatzea ezarri zuen.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Rex A.|abizena=Wade|izenburua=The Russian Revolution, 1917|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|data=2005-04-21|url=http://books.google.es/books?vid=ISBN9780521841559&printsec=titlepage|isbn=9780521841559|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Gerraren ondorioz, landaguneetako milaka errefuxiatu iritsi ziren hirietara; horiek produkzio belikoan lanean hasi ziren fabrikatan, eta emakumeek ere esfortzu belikoan parte hartu zuten; familietan kontziliazio arazo larriak sortu ziren.<ref name=":3" /> Pobreziak etsipena hedatzen zuen herritarren artean, eta polizia sekretuak bere txostenetan egoera honen berri ematen zuen.<ref name=":3" />
 
Hiriburuan, [[Petrograd]]en (gaur egungo [[San Petersburgo]]), barruti militarreko buruek zailtasunak zituzten garnizio militarra mantentzeko (150.000 kide<ref name=":1" />) eta indar polizialak antolatzeko (6.000 kide). Horiek beharrezkoak ziren aurreikusten ziren gatazkei aurre egiteko. Hiriaren hainbat puntu estrategikotan [[metrailadore]]ak jarri zituzten, edozein matxinada geldiarazteko. Baina alderdi iraultzaile gehienetako buruak ez ziren gai Gobernuaren aurkako matxinada bat zuzentzeko, gehienak kartzelan edo deserrian zeudelako. Gainera, alderdi parlamentario kritikoek ez zuten buruan horrelako matxinada baten bultzada.<ref name=":1" />
101. lerroa:
[[Otsailaren 27]]an [otsailaren 14a] Dumak urte hartako lehen bilera egin aldiz behar zuen, eta hiriburuko hirurogei fabriketako langileak grebara gehitu ziren, ikasleekin batera. Polizien mehatxuari jaramonik egin gabe [[Nevski Prospekt]] kaletik martxa egin zuten, abesti iraultzaileak kantatzen. Manifestaziorako deia alderdi ez-iraultzaileek egin zuten, eta helburua Duma bera indartzea zen, eta boterea eskura zezan eskatzea. [[Mentxebike]]ek kontrolatzen zuten Gerra Industriako Batzordeetako sindikatua eta manifestazioa Dumarekiko "elkartasun" gisa deitu zuten. Boltxebikeek lau egun lehenago mobilizaziora deitu zuten, "Gerra amaitu!", "Gobernua amaitu!" eta "Gora Errepublika!" goiburuekin, industria belikoko komiteek deitutakoaz ez zirelako fida.<ref name=":0" /><ref name=":8" /> Manifestazioa ez zen, hala ere, arrakastatsua izan, baina Gobernuak Duma osoa polizia eta militarrez inguratu zuen, eta parlamentu barruan egoera tentsiozkoa zen. Bere hitzartzean [[Aleksandr Kerenski]]k Gobernua eta Bloke Aurrerakoia kritikatu zituen. Parlamentuan liberal eta sozialdemokraten arteko harremanak ere ez ziren onak, bigarrenek Errepublika nahi zutelako eta lehenengoek, lehen aipatu bezala, bestelako monarkia bat. Kerenskiren hitzetan, Duma ez zegoen prest Gobernuari aurre egiteko.<ref name=":0" /> Ohiturari jarraikiz, Gobernuko kideak ez zeuden Duman egun hartan, diputatuekiko mespretxu neurritzat.<ref name=":2" />
 
[[Otsailaren 28]]an [otsailaren 15a] irin erreserbak inoiz baino urriagoak ziren hiriburuan. Kalkulatu denez, hamar egun ingururako erreserbak zeuden. Janariaren errazioak mugatu zituzten, eta dendetan eskasia areagotu zen. Kalean -20&nbsp;º°C egiten zuen, eta ilara luzeetan zeuden pertsonak bortizki matxinatzen hasi ziren.<ref name=":2" /> Matxinoetako asko emakumeak ziren.<ref name=":8" />
 
<gallery mode=packed heights=180px style="text-align:left">
153. lerroa:
 
=== Martxoaren 9a ===
[[Fitxategi:1917ko Otsaileko Iraultzaren mapa (eu).svg|righteskuinera|500px]]
[[Martxoaren 9]]an [otsailaren 24a] Gobernuaren prebisioa betetzen ari zela ematen zuen: erdiguneko kaleak lasai altxatu ziren, behelainoaren tartean. Barne Ministroa zen [[Aleksandr Protopopov]] konbentzituta zegoen matxinada bukatzear zegoela. Gau osoan zehar, hala ere, hainbat aktibista hurrengo egunean manifestatzera animatzen egon ziren, alderdi sozialistatetako buruen babesik gabe.<ref name=":9" /><ref name=":3" /> Goizeko 9ak aldera Stetinin fabrikako langileak kalera atera ziren, eta eurekin batera beste 40.000 langile bildu zituzten [[Vyg]], [[Vasilevski]] eta [[Petrogradski]] barrutietan. Aleksandrovski zubira iritzi zirenean [[Neva]] ibaia gurutzatzen saiatu ziren, eta Liteinyi Prospektetik hiriaren erdigunera joaten ahalegindu. Zubiaren sarbidea blokeatuta zuten berrogeita hamar soldaduk, [[kosako]]ek eta zaldiaren gainean zihoazen poliziek. Duda une batzuk izan ziren, baina hainbat emakume iritsi ziren aurrealdera eta soldaduei ogia eta gerraren bukaera baino ez uztea eskatzen esan zieten. Kosako batzuk langileen aldean jarri ziren, eta bazirudien ez zutela langileen aurka kargatuko. Manifestariek kosakoen aldeko oihuak egin zituzten.<ref name=":5" /><ref name=":2" /> Aldi berean zubiak ekiditeko asmoz, milaka langilek Neva ibai izoztua oinez igaro zuten. Zubian zeudenek kosakoen artetik pasa eta beste aldera iritsi ziren inork euren aurka kargatu gabe. Manifestariek ez zuten zaldizko polizien babesik izan, baina hauek lan gehiegi zuten manifestazio guztien aurka aldi berean egiteko. Iparraldetik zetorren jendetza hau gelditzeko aukera izango zuten, hirian barrena beste protestarik izango ez balitz.<ref name=":9" /><ref name=":3" />
 
Vyborgeko barrutian 74.842 langilek euren lanpostua utzi zuten; Petrogradekoan 22.248k; Vasilevski uhartean, 23.248k; Moscova barrutian, 19.506k; hiriguneko auzoetan ere, aristokraziaren kontzentrazio guneak, klase ertaina eta ministerioak zeuden gunean, 16.421 grebalari kontatu zituzten. Narvako barrutian miltarrek fabriken kontrola zuten, baina hala ere 9.000 langile inguru batu ziren protestetara. Kalkulatzen da arratsalderako 160.000 langile zeudela greban hiriburuan. Ikasle, etxeko-andre, dendari eta bestelako herritarrekin batera, 200.000 pertsona inguruk hartu zuten parte protestatan. 1905ko Iraultzatik ez zen parekorik ikusi hiriburuan. Jendetza hori Nevski Prospekt kaletik gora zihoan, [[Kazaneko Katedrala|Kazaneko Katedralaren]]ren inguruan kontzentratu zen eta Znamesnkaia plazan diskurtso iraultzaileak entzutera batu zen, [[Alexandro III.a Errusiakoa|Alexandro III.aren]] estatuaren inguruan. Jendetza horren aurka bidali zituzten kosakoek jendea agurtu eta ez zuten erasorik egin.<ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" />
 
Gau horretan bertan bilera berria egin zuen Khabalovek polizia eta militarrekin. Beldurra zuten manifestariek eta kosakoek bat egingo ote zuten, eta masaren eta autoritateen arteko borroka ekidin nahi zuten. Bileran merkatu beltzean irina saltzearen aurkako neurriak hartu zituzten, ezagutzen zituzten hainbat iraultzaile atxilotzeko erabakia hartu zuten, eta [[Novgorod]]en zeuden zalditeria tropak deitu zituzten, trenez hiriburutik sei ordutara. Protopopov, Iraultza gertu zegoela ikusita, ez zen bileran egon. Poliziak ametrailadora berriak jarri zituen hainbat teilatutan, manifestariak sakabanatu ahal izateko. Era berean Aleksandr Gutxkoven mediazio saiakera Gobernuan gelditu zuen. Kerenski saiatu zen Dumaren iniziatiba bultzatzen, baina ez zuen arrakastarik izan.<ref name=":0" /><ref name=":9" /><ref name=":2" />
162. lerroa:
=== Martxoaren 10a ===
{{paperezko aipua
|Hau ''hooligan''en mugimendu bat da, gazteak kalean zehar korrika doaz ogirik ez dagoela oihuka, bakarrik ezinegona sortzearren, eta langile batzuek ez diete beste batzuei lan egiten uzten. Eguraldia hotzagoa izango balitz<ref group="oh">Tsarina ere errealitatetik at bizi zenaren adierazgarritzat hartu da esaldi hau, adibidez Reed (2005). San Petersburgon -12,5º&nbsp;°C egin ohi ditu sasoi horretan eta jendeak kalean ilara luzeak egin behar zituen janaria eskuratzeko</ref> ziurrenik etxean geratuko lirateke. Baina hau guztia igaroko da eta lasaitasuna etorri, Duma ondo portatzen bada.
|Tsarinaren gutuna Tsarrari<br />Martxoaren 10<ref name="5th" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Christopher|abizena=Reed|izenburua=From Tsar To Soviets|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2005-11-10|url=https://books.google.es/books?id=X0NgtkJsjoEC&lpg=PA34&dq=This%20is%20a%20hooligan%20movement,%20young%20people%20run%20and%20shout%20that%20there%20is%20no%20bread,&pg=PA34#v=onepage&q&f=false|isbn=9781135366254|sartze-data=2017-02-22}}</ref>}}
[[Martxoaren 10]]ean [otsailaren 25] errebolta orokorra zen. Greba orokorra zegoen garraio publikoan eta unibertsitariek euren gelak utzi zituzten martxetan parte hartzeko. Alderdi sozialistetako koadro txiki batzuek, batez ere [[Mentxebike]]en artean, protesta guzti hori bideratu eta aldarrikapen zehatz batzuk sartuta mugimendua kohesionatzea lortu zuten. Militarrek ez zekiten manifestarien alde edo kontra jardun, eta poliziaren kargak ez ziren eraginkorrak izan. Gobernuak deitutako kosakoen destakamentuek ez zituzten manifestazioak desegin eta, kasu askotan, manifestarien alde egin zuten. Manifestariak, aldi berean, tsarraren poliziaren aurka oldartzen ziren, eta kosakoen kidetasuna lortu zuten.<ref name=":10">{{Erreferentzia|izena=TSUYOSHI|abizena=HASEGAWA|izenburua=The Problem of Power in the February Revolution of 1917 in Russia|orrialdeak=611–633|data=1972-01-01|url=http://www.jstor.org/stable/40866501|aldizkaria=Canadian Slavonic Papers / Revue Canadienne des Slavistes|alea=4|zenbakia=14|sartze-data=2017-02-22}}</ref>
 
Egun horretan manifestariak 200.000 inguru ziren jada, eta fabrikak bilera<ref name=":3" /> eta [[agit-prop]] gune<ref name=":9" /> bilakatu ziren. [[Boltxebike|Boltxebikeek]]ek paper garrantzitsua izan zuten egun honetan. Emakumeek manifestazioen aurrealdean jarraitzen zuten, eta militarrekin topo egiten zuten bakoitzean protestetara batzeko deia egiten zieten. Militarrek geroz eta jarrera ezkorragoarekin erantzuten zieten ofizialei. Poliziak, hala ere, Gobernuarekiko fideltasuna mantendu zuen, eta manifestarien aurkako kargatan zaurituak eta hildakoak eragin zituzten. Aleksandrovski zubian, egunero bezala, jendetzaren aurka kargatu zuten, baina zalditeria poliziako buruzagi bat manifestariek inguratu zuten, bere zalditik jaitsarazi eta bere errebolberrarekin hil zuten. Langileak, geroz eta haziago, komisariatan sartzen hasi ziren Vyborgeko barrutian, eta bertan zeuden polizien aurkako erasoak hasi ziren.<ref name=":9" /><ref name=":3" />
 
Putiloveko langileak, aurreko egunean kaleratuta enpresako buruek ateak itxi baitzituzten, protestara batu eta fabrikaren okupazioarekin hasi ziren. Bat-batean langileek behin-behineko komite iraultzaile bat sortu eta kalean zehar joateko gudulari destakamentuak antolatzen hasi ziren. Putiloveko langileak Petrograd hiribidean zeuden fabrikak okupatzen hasi ziren, beste manifestariak Nevski Prospektetik Znamenskaia plazara abiatzen ziren bitartean.<ref name=":9" />
172. lerroa:
Goizean 30 langile ordezkari inguruk bilera egin zuten Petrogradeko Langileen Sindikatuen Kooperatiban, eta euren burua [[Sobiet (kontseilua)|Sobiet]] batean antolatu zuten. Bildutakoan erdia gau horretan bertan atxilotu zituzten, baina egoera bi egunera lasaitu zenean bileran zeudenek [[Petrogradeko Sobieta]]ren Behin-Behineko Komite Exekutibo izango ziren. Euren buru [[N. S. Txkheidze]] Mentxebikea izendatu zuten, nahiz eta ez zen inongo enpresako ordezkari. Euren helburua "herriaren indarra antolatu eta askatasun politikoa zein gobernu herritarra kontsolidatzeko borroka egitea" zen.<ref name=":8" />
 
Ikasle eta langileen hitzartze ugari egon ziren Alexandro III.aren monumentuaren inguruan<ref name=":4" />, kosakoek eta zalditeria-poliziak manifestariak inguratzen zituen bitartean. Polizia, kosakoen pasibitatea ikusita, jendetzaren aurka oldartu zen arratsaldeko 15:00etatik aurrera, bereziki [[Banderabandera gorria|bandera gorriak]]k eta pankarta iraultzaileak eramaten zituztenen aurka. Bat-batean langile batzuek kosakoei laguntza eskatu zieten poliziaren aurka; baita lortu ere: kosakoen unitate batek polizia sakabanatu zuen, eta haien teniente berria hil zuten polizia gehiagoren bila zihoala.<ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" /> Gobernuaren errefortzuak etortzen zirela ikusita, lehen [[Barrikada|barrikadakbarrikada]]k altxatu ziren.
 
Ordu batzuetara segurtasun indarren lehen desertzioak hasi ziren gertatzen: emakume langile batzuek lortu zuten Nevski Prospekt eta Sadovaia kaleen arteko kantoian zeuden militarrak protestatara gehitzea.<ref name=":9" /> Beste soldadu batzuek, hala ere, jendetzaren aurka tiroka hasi ziren zonalde berdinean eta hamar bat hildako eragin zituzten manifestarien artean. Tropak oraindik Gobernuari leial ziren, baina euren dudak areagotzen hasi ziren.<ref name=":3" />
 
Gau horretan Tsarrak bere [[Mogilev|Mogileveko]]eko kuartel orokorretik mezua bidali zuen: "''biharko desordena guztiak amaiarazi''".<ref name=":0" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" /><ref name=":10" /> Barruti militarreko komandanteak agindu zehatza eman zien gau horretako hamarretan berarekin bilduta zeuden arduradun militar eta polizialei: manifestazioak desegiten ez zituztenei tiro egitea.<ref name=":1" /><ref name=":4" /><ref name=":5" /><ref name=":9" /> Khabalov, hala ere, ez zen bere tronpetaz fio, eta uste zuen matxinada Iraultza bilakatzeko arriskua aurreikusten zuen. Tsarraren aginduak, hala ere, argiak ziren, eta ez zuen aukerarik ematen akordiorako edo negoziaziorako. Khabalovek unitate militar berriak mugiarazi zituen, ametrailladore berriak jarri eta ibilgailu blindatuak atera zituen hiriko puntu ezberdinetara. Era berean Okhranak aurreko egunean aurkitutako iraultzaile guztiak atxilotzeko agindua eman zuen. Era berean bi ohar publiko argitaratu zituen: lehenengoan bi egunen buruan euren lanpostuetan ez zeuden langileak frontera bidaltzearen mehatxua egiten zuen; bigarrenean bilera guztiak debekatzen zirela adierazten zuen, eta egotekotan armekin etengo zirela. Gau horretan hiria lasai egon zen. Alderdi Iraultzaileen jarduera geldirik zegoen, poliziaren eraginpean zein mugitzeko arazoak direla eta.<ref name=":9" /><ref name=":2" />
 
<gallery mode=packed heights=200px style="text-align:left">
187. lerroa:
{{paperezko aipua
|Egoera serioa da. Hiriburua anarkia egoera batean dago. Gobernua paralizatuta dago; garraio zerbitzua apurtuta dago; janari eta erregaien banaketa guztia desantolatua dago. Ezinegona orokorra da eta gorantz doa. Tiroketak libreki egiten dira kaleetan; militarrek euren artean egiten dute tiro. Larrialdi egoera honetan herriarentzat onena izango litzateke gobernu berri baten osaketa. Ezin da atzerapenik egon. Dudak izatea zoritxarra da.
|Rodziankoren telegrama Tsarrari<ref name="Rodzianko">{{Erreferentzia|izenburua=Mikhail Rodzianko|url=http://www2.stetson.edu/~psteeves/classes/rodzianko.html|sartze-data=2017-02-21}}</ref><br />Martxoaren 11}}[[Martxoaren 11|Martxoaren 11n]]n [otsailaren 26]a, igandea, Khabaloven mezuez beteta esnatu zen hiria.<ref name=":9" /> Ametrailladoreek puntu estrategiko guztiak estaltzen zituzten eta eraikin nagusien sarreretan militarren pelotoiak zeuden. [[Kosako|Kosakoen]]en taldeek hiria zeharkatzen zuten. Ordena sentsazioa hedatu zen<ref name=":4" /><ref name=":2" />, baina garraio publikoa geldituta zegoen eta denda, kafe eta jatetxe guztiak itxirik zeuden. Eguerdian, egoera kontrolpean zuela ikusita, Khabalovek telegrama bidali zion Estatu Nagusiari, hiria lasai zegoela esateko. Baina goiza bukatzen ari zela, langileak berriro ari ziren manifestazioan, Nevski Prospekt kalera iristeko asmoz. Bertara iristerakoan militarrek tiroka hartu zituzten sakabanatzen ez baziren. Arratsaldean hamarnaka hildako zeuden, eta borrokaldiak egon ziren indar armatuen eta manifestarien artean hiri osoan zehar.<ref name=":0" /><ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /> Grebalarien kopuruak gora eta gora egiten zuen gelditu gabe. 438 enpresa geldi zeuden eta 306.500 langilek jarraitu zuten greba.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Февральская революция 1917 - это... Что такое Февральская революция 1917?|hizkuntza=ru|url=http://dic.academic.ru/dic.nsf/enc_sp/2723/%D0%A4%D0%B5%D0%B2%D1%80%D0%B0%D0%BB%D1%8C%D1%81%D0%BA%D0%B0%D1%8F|aldizkaria=Словари и энциклопедии на Академике|sartze-data=2017-02-25}}</ref>
 
Gertakari garrantzitsua izan zen arratsalde horretan Znamenskaia plazan. Volinski Erregimentuak tiroz hartu zituzten manifestariak. Hasiera batean airera egin zuten tiro, baina ofizialen errieta jaso ostean herritarren aurka tiroka hasi ziren. Koartelera itzultzerakoan errepresio ekimen gehiagotan parte hartzeari uko egin zioten. Poliziak 50 hildako eta 48 zauritu kontatu zituen<ref name=":0" /> (edo 40 hildako eta beste hainbeste zauritu<ref name=":4" />). Eguna bukatzerakoan 150 hildako baino gehiago zeuden hirian zehar.
 
Manifestarien aurkako tiroketak egitearen aurkako agertu ziren Pavloski erregimentuko militarrak, arratsaldez. Hiru konpainia bidali zituzten manifestarien aurka jarduteko, eta laugarrena erreserban geratu zen, isolatuta. Arratsaldeko 16etatik 18etara euren kideek manifestarien aurka tiroz hasi zirenaren albistea iritzi zitzaion laugarren talde horri. Ehun eta berrogeita hamar inguru, hogeita hamar erriflekin Nevski Prospektera abiatu ziren, eta polizien aurka tiroka hasi ziren.<ref name=":4" /><ref name=":5" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":10" /> Ofizialak iritsi ziren, baita [[Kapilau|kapilauakapilau]]a ere, eta hauek militarren matxinada denbora batez gelditzea lortu zuten. Gau horretan bertan autoritate militarrek altxatutako hemeretzi soldadu bidali zituzten [[San Petri eta San Paulo Gotorlekura]] eta beste hamasei beste misio batzuetara bidali zituzten. Euren helburua zen militarren matxinadaren berri inon ere ez kutxatzea.<ref name=":9" /> Belaiev Guda Ministroak gorte martziala deitu eta exekutatzeko gomendioa eman zuen, baina Khabalov jenerala ez zen ausartu neurri hori hartzera eta atxilotzera mugatu zen.<ref name=":11" />
 
Ziurrenik gertakari hau izan zen arratsaldeko 17:00etan Rodziankok Tsarrari bidali zion telegraman aipatzen den "militarrek euren artean egiten dute tiro" [ikus atal honen hasierako eskuineko laukia]. Rodziankoren telegramari ez zion jaramonik egin Tsarrak. Erantzun laburra eman zion mezu batean [[Vladimir Fredericks]] Gorte Inperialeko ministroari:<ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" />
232. lerroa:
 
==== Altxamendu armatua ====
Gauean zehar Volynski erregimentuko militarrek armak lortu zituzten, konpaniako komandantearen agindu bat faltsifikatuz, eta masen aurka oldartzeko aginduei men ez egiteko prestatu ziren.<ref name=":9" /><ref name=":3" /> Goizean, komandantea iritsi zenean, [[sarjentu]] batek komandanteari esan zion militarrek ez zutela zibilen aurka tiro egiteko asmorik.<ref name=":0" /><ref name=":4" /><ref name=":2" /> Ofizialak laster konturatu ziren ez zituztela soldaduak kontrolpean eta ihes egiten saiatu ziren, baina konpainiako [[maior]]ra leihotik tirokatu zuten, ihes egitea lortu aurretik.<ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" /> Konpainia mutinatuak ez zuen lortu erregimentuko gainontzeko kideen babesa, baina bai gertu zeuden Preobrazhenski erregimentuko kideena, goardia lituandarrena eta ingeniarien seigarren batailoiarenak. Matxinatuak kalera atera ziren seigarren batailoiko musika bandarekin batera eta langileen manifestazioaren atzetik abiatu ziren kalean zehar. Protestara gehitu zen garnizio atala gutxiengoa zen, baina Gobernuak errepimitzeko zuen gaitasuna ezeztatu zuten. Hainbat ofizialek, egoera ikusita, euren unitateak bertan behera utzi edo ez ziren bertara joan. Tropek euren agintzeko gaitasuna dudatan jarri zuten eta ezinegona zabaldu zen hainbat unitate militarren artean.<ref name=":0" /><ref name=":9" /><ref name=":3" />
 
Arratsaldeko 13ak aldera Epaitegi Zibileko egoitza erre zuten. Handik ordubetera manifestariek hiriko zubi guztiak zeharkatzea lortu zuten, eta hiriaren erdigunerantz abiatu ziren. Volynski erregimentuko militar matxinatuak Liteini etorbidean aurkitu ziren Semenovski erregimentuko militarrekin. Azken hauek, dudatan geratuta, [[Barrikada|barrikadakbarrikada]]k kendu zituzten.<ref name=":2" /> Hala ere, bi konpainien artean gatazka laburra sortu zen, matxinatuek irabazi zutena. Hortik Liteinin zegoen artsenal erraldoia hartzea lortu zuten, 40.000 fusil, 30.000 pistola eta 400 metrailadoreekin.<ref name=":9" /> Honela, janari eskasiagatik sortutako greba, arrazoi politiko sakonak zituen mobilizazioa izatera pasa zen eta, hortik, Iraultza armatura autokraziaren aurka. Azken finean militar asko gutxiengo ezberdinetako zein derrigortutako militante sozialistak ziren, manifestarien eskariekin ados zeuden pertsonak.<ref name=":0" />
 
Goizean zehar Boltxebikeek zuzendutako langile talde batek Lesnoi barrutian beste artsenal batera sartzea lortu zuen. Handik ordu gutxitara beste talde batek [[kartutxo]] fabrika kontrolatzea lortu zuen.<ref name=":12">{{Erreferentzia|izena=James D.|abizena=White|izenburua=The February Revolution and the Bolshevik Vyborg District Committee (In Response to Michael Melancon)|orrialdeak=602–624|data=1989-01-01|url=http://www.jstor.org/stable/152540|aldizkaria=Soviet Studies|alea=4|zenbakia=41|sartze-data=2017-02-26}}</ref> Eguerdirako, armatutako langileek Aleksandrovski zubia gurutzatu eta Mosku erregimentuko tropen aurka hasi ziren, eta hiriaren erdigunean zeuden mutinatutako tropekin elkartzea lortu zuten. Guztiak batera Vyborg barrutira erretiratu ziren. Ordurako milioi laurden herritar zeuden Gobernuaren aurkako altxamenduan parte hartzen eta horien laurdena armaturik zegoen. Hamar altxatutik bat soldadua zen.<ref name=":9" />
240. lerroa:
Eguerdia pasata matxinatuek Kresty gartzela hartu zuten Vyborg barrutian eta bertan ziren 2.400 preso komun zein politiko askatu zituzten, eta euren polizia-txostenak erre. Jarraian kartzela militarrean eta emakumeen kartzelan zeuden presoak askatu zituzten. Arratsaldean ibilgailu blindatuen dibisioko soldaduak matxinadara gehitu ziren.<ref name=":9" /><ref name=":12" />
 
Manifestarien aurka tiroka hasteko agindua iritsi aurretik, batez ere militar gaztez osatutako<ref name=":3" /> hiriburuko tropek disziplina mantendu edo matxinatuekin joan artean gatazkan izan ziren.<ref name=":10" /> Baina Gobernuak tirokatzeko agindua eman ostean, matxinatu eta gobernuaren boterea azkar batean amaiarazi zuten.<ref name=":9" /> Tropen babesa galduta, Inperioaren gobernuak ez zekien zer egin, ez zutelako planik euren militarren mutinatze bati aurre egiteko.<ref name=":4" /><ref name=":10" /> Tradizionalki fidelagoak ziren tropak, adibidez [[Kosako|kosakoakkosako]]ak, neutral mantendu ziren. Gobernuak ez zuen hiriburua mantentzeko inongo biderik. Era berean, Duma desegitearen aurrean bertako kideek izandako jarrerak Iraultza ekidinezina egiten zuen. Gau horretan bertan Khabalovek Tsarrari mezua bidali zion esanez ezin zituela bere aginduak bete, eta hiriburuko tropen kontrola galduta zegoela.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":3" /> Gobernuak, hala ere, pasibitate handia izan zuen egun osoan zehar. Arratsaldean egindako bilera batean Protopopov barne ministroak gaixo zegoela esan eta erretiratu zen. Gobernuak ezin zuen ordezkorik izendatu, Tsarra ez zegoelako bertan eta, beraz, kargua hutsik geratu zen. Gobernuaren erabaki bakarra Tsarrari tropa gehiago eskatzea izan zen, eta gauerarte ez zuten bilera berririk egin. 19:35tan bidali zioten telegrama.<ref name=":4" />
 
<gallery mode=packed heights=120px style="text-align:left">
257. lerroa:
|Rodziankoren telegrama Tsarrari<ref name="Rodzianko" /><br />Martxoaren 12a
}}
Eguerdian, tropak matxinatuta eta langileak armaturik zeudela, Rodziankok beste telegrama bat bidali zion Tsarrari, Gobernu berri bat osatzeko erregutzeko. Pixka bat lehenago Tsarinak berak, kezkaturik, hainbat gauza aldatzeko eskatu zion mezu batean. Mikhail Alexeiev [[Estatu Nagusi]]ko jeneralak ere Rodziankoren telegrama babestu zuen, baina ez zuen ezertarako balio izan.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /> Bien bitartean, Khabalov eta Beliaev defentsa ministroak telegrama lasaigarriak bidaltzen zituzten, egoerari buelta emateko gai izango zirela adierazita. Jasotako informazioak kontraesankorrak izanda ere, tsarrak ez zuen inongo saiakerarik egin benetan egoeraren berri izateko: "''Ez nion denbora gehiegi eman txostenari eta arratsaldean Orkako bidetik pasioak ematen egon nintzen''". Tsarrak [[Domino|dominoandomino]]an jokatu zuen, eta gogoan zuen "''Eguzki ederra egiten zuela''".<ref name=":2" /> 19:35an Estatu Nagusiak Defentsa ministroaren telegrama berria jaso zuen, matxinada kontrolaezina zela esanez eta berari aurre egiteko tropa berriak eskatzen.<ref name=":4" />
 
Gauean Tsarraren anai txikiak, [[Errusiako Mikel Romanov Duke Handia|Errusiako Mikel Romanov Duke Handiak]]k, telegrama bidez erregutu zion Rodziankoren eskaerari men egiteko eta Dumari Gobernu berria proposatzeko.<ref name=":9" /><ref name=":2" /> Baina erregu honi ere ezezkoa eman zion. Duke Handiak Golitsin lehen ministroarekin eta Rodziankorekin egoera aztertu zuen gau horretan bertan, eta onartu zuen bere anaiak baimena ematen bazion erregente titulua hartzea. Enperadoreak, eskaintza horri uko eginda, hurrengo egunean Petrogradera joango zela eta egoera berak konponduko zuela esaten idatzi zien. Ministroek erantzun hori gauerdi arte itxaron zuten [[Mariinski jauregia|Mariinski jauregian]]n, baina kanpoko jendetzak jauregia hartzeko saiakerak egin zituenez, bertatik alde egin zuten. Duke Handiaren proposamenari ezezkoa jaso zuten, baina ez bera [[Tsarskoie Selo|Tsarskoie Selora]]ra iritsi arte itxoiteko agindua. Hurrengo goizean jaso zuten agindu hori telefonoz, baina ordurako jauregia asaltatu zuten manifestariek eta ministro gehienak atxilotuta edo izkutuan zeuden.<ref name=":4" />
 
Inongo kontzesiorik egiteko asmorik gabe, Tsarrak [[Nikolai Ivanov]] deitu eta hiriburura bueltatzeko agindua eman zion. Ivanovek botere diktatorialak eskuratu zituen eta, bereziki, San Jurgi batailoiaren agintea eskuratzea eskatu zion. Batailoi hori San Jurgiren domina jaso zuten militar beteranoz osatua zegoen. Aldi berean Alexeievek esan zion frontetik Tsarkoie Selora lau infanteria erregimentu bidaliko zituela, beste hainbeste zalditeria erregimentu, ametrailadore bi unitate eta artileria bi bateria. Ivanovek Ipar eta Mendebalde frontean zeuden unitateak eraman behar zituen, guztiak fidelak, baina Iraultza bera geldiarazteko gutxiegi. Asmoa Tsarkoie Selotik astearte goizean ofentsiba hastea zen. Hala ere [[Dno|Dnora]]ra iristerakoan militarren trena hiriburutik zetorren beste batekin topatu zen. Bertan zeuden zibil eta militarrek hiriburuaren egoeraren berri eman zieten eta teorian leial ziren unitateek ere desertatu zuten. Jeneralak, hala ere, hiribururainoko bidean jarraitu zuen, Khabaloven txostenak hiriburua galdutzat ematen bazuen ere.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /><ref name=":3" />
 
==== Dumaren Batzordea eta Petrogradeko Sobietaren sorrera ====
Martxoaren 11n Duma desegiteko agindua eman zuen Golitsinek, baina diputatuek ez zioten aginduari men egin.<ref name=":2" /> Parlamentua desegin ordez hamaika kidez osatutako [[Estatu Dumako behin-behineko batzordea|behin-behineko batzorde bat]] sortu zuten. Bertan zeuden [[Bloke Progresista|Bloke Progresistako]]ko alderdi [[Burgesia|burges]] liberalak, [[Aleksandr Kerenski]] [[Trudovik|''trudovik''a]] eta [[Nikolai Txkheidze]] [[Mentxebike|mentxebikeamentxebike]]a. Euren helburua ordena berrezartzea zen.<ref name=":5" /><ref name=":9" /> Batzordea sortuta, Duma desegin zen, ondoren hartuko ziren erabaki guztien parte izan ez zedin. Batzordeak komisarioak bidali zituen gobernuko sail guztietara, mezu hau zabaltzera: boterea beren esku hartzen zutela, behin-behineko Gobernu bat eratuko zutela, eta lasai egoteko.<ref name=":3" />
 
Egun horretan bertan hainbat lider sindikal eta kooperatibo kidek, diputatu sozialistek eta askatu berriak ziren Gerrako Industriarako Batzorde Zentraleko kidek, guztira 30-40 pertsona<ref name=":3" />, [[Tauride jauregia|Tauride jauregian]]n bildu ziren [[sobiet]] bat sortzeko asmoarekin, [[1905eko Petrogradeko Sobieta|1905eko Petrogradeko Sobietaren]]ren ereduari jarraituz. Batzorde Exekutibo bat izendatu zuten eta gau horretan bertan egingo zen bilkurara deitu zituzten langileen ordezkariak.<ref name=":5" /><ref name=":9" /><ref name=":3" /> Hurrengo hilabetetan eredu hau herrialde osoan zehar hedatuko zen. Herritarren babesa eman zioten, modu azkarrean, sobieten antolaketari, eta botere politiko azkarra eskuratu.<ref name=":10" />
 
Dumako eraikinean, baina, tentsioa zen nagusi: geroz eta langile eta militar gehiago gerturatzen ziren bertara, armak eskuetan zituztela, aginduak eskatzeko. Kereski, [[Matvei Skobelev|Skobelev]] eta Txkheidze diputatuek ongi etorria ematen zieten, baina diputatu kontserbadoreek ez zituzten begi onez ikusten.<ref name=":2" /><ref name=":3" /> Duma desegitearen aurka zeuden diputatu gehienak, baina, aldi berean, [[Monarkismo|monarkikoak]] ziren eta ez zuten Tsarraren aurkako oposizioa egiteko asmorik. Kaletik, ordea, Iraultza gidatzeko eskaria behin eta berriz luzatzen zieten. Honela adierazi zuen egoera Rodziankok:<ref name=":3" />
282. lerroa:
 
=== Martxoaren 13 ===
[[Martxoaren 13|Martxoaren 13an]]an [otsailaren 28] Dumako behin-behineko Batzordeak boterea bere esku geratzen zela adierazi zuen, eta Golitsinen gobernu jarduerak bukatutzat eman zituen. Rodzianko, Dumako behin-behineko idazkari gisa, telegrama bat bidali zion Aleksev jeneralari, fronteko komandanteari:<ref name=":13" />
{{Esaera2|Estatu Dumako Behin-Behineko Batzordeko kideok berorri iragartzen diogu aurreko Gobernu Kontseiluaren kudeaketa egiten zuten kide guztien eliminazioarekin, gobernu autoritea Estatu Dumako Behin-Behineko Batzordearen esku geratu dela.}}
8:25ean Khabalov jeneralak telegrama bidali zuen Kuartel Nagusira: "''euren beharrari leial mantentzen direnen kopurua infanteriako 600 kidera eta beste 500 pertsonara mugatzen da. 13 ametrailadore, 12 pistola eta 80 kartutxo baino ez dituzte. Egoera benetan zaila da''". 9:00etatik 10:00etara Ivanov jeneralaren hainbat galderari erantzun zion: "''lau Goardia konpainia, bostehun eskuadra kide eta bi bateria. Beste tropa guztiak iraultzaileen aldera joan dira, edo, euren erabakiz, neutral mantentzen dira. Soldadu eta talde armatu batzuk hirian zehar dabiltza oinez, tiroz, ofizialak desarmatuz... terminal guztiak iraultzaileen esku daude, eta bereziki zaindurik daude... artilleria biltegi guztiak iraultzaileen esku daude.''"<ref name=":13" />
 
Egunean zehar behin-behineko Batzoreak [[Lavr Kornilov]] izendatu zuen Petrogradeko barrutiko komandante, eta komisarioak bidali zituzten ministerio guztietara albistearen berri ematen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Кара-Мурза|abizena=С. Г.|urtea=2011|izenburua=Глава 2. Государство и право после Февральской революции 1917 г.|argitaletxea=История советского государства и права.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=ru|url=http://www.kara-murza.ru/books/pravo/pravo2.html|sartze-data=2017-02-27}}</ref>Bien bitartean, langile eta militar altxatuek aurrera egiten zuten kalean, zubiak zeharkatu, eta Vasilyevski uhartera iristea lortu.
 
Bertan 180. Infanteria Erregimentuarekin eta Finlandia erregimentuarekin egin zuten topo. Iraultzara batu ziren Baltikoko 2. Itsas Depositua eta "Aurora" izeneko gerra-itsasontziko kideak. Eguerdirako San Petri eta San Paulo gotorlekua hartu zuten, gotorlekuaren zaintzaileak iraultzaren aldera pasata. Nikitin jeneralak gobernu berria onartu zuen. Bi egun lehenago atxilotutako Pavlovski erregimentuko militarrak askatu zituzten eta gotorlekuko artilleria guztia eskuratu zuten.<ref name=":14">{{Erreferentzia|izenburua=Февральская революция 1917 - это... Что такое Февральская революция 1917?|hizkuntza=ru|url=http://dic.academic.ru/dic.nsf/enc_sp/2723/%D0%A4%D0%B5%D0%B2%D1%80%D0%B0%D0%BB%D1%8C%D1%81%D0%BA%D0%B0%D1%8F|aldizkaria=Словари и энциклопедии на Академике|sartze-data=2017-02-27}}</ref>
295. lerroa:
 
[[Fitxategi:PetrogradRailways1917.jpg|thumb|250px|1917ko Petrograd inguruko trenbide sarearen eskema.]]
Goizeko 5:00etan Tsarraren trenak Mogilev utzi zuen. Trenak 950 [[versta]] zeharkatu behar zituen Mogilev - [[Orxa]] - [[Viazma]] - [[Lihoslavl]] - [[Tosno]] - [[Gatxina]] - [[Tsarskoie Selo]] ibilbidearekin. Argi denez, ez zen bere helmugara iritsi. Trenean isolatuta, behin eta berriz desbideratu zuten iraultzaren aldeko trenbideetako langileek. Tsarrak trenean 40 ordu baino gehiago eman zituen, telegramen sarerako sarrera eskasarekin, eta benetan gertatzen ari zenaren berri izan gabe. Eguerdiko 13etan lortu zuen Orxara iristea eta, bertan, Estatu Kontseiluko 23 kideren telegrama bat jaso zuen:<ref name=":13" />
 
{{Esaera2|Garraioaren akatsa guztiak direla eta eta behar diren materialak ez zirelako garraiatu, fabrikak gelditu ziren. Gogoz kontrako langabezia honek janariaren krisiaren gogortzea ekarri zuen, hau ere ezin zelako garraiatu, eta masak desesperazioan erori ziren. Sentimendu hau indartzen da gobernuaren aurkako gorrotoa dagoelako eta jendea ez delako gobernuaz fida, sentimendu oso sakona du jendeak honen inguruan. Emaitza gisa jendeak indar elementala erratu du, eta tropek mugimendua indartzen dute... Bere Gorentasun Inperialaren politiken aldaketa sakon batek baino ezin ditu aldatu, herriaren ordezkariek behin eta berriz eskatu zuten bezala. (...) Ganbara legegileen berehalako deialdia, gaur egungo Ministroen Kontseiluko kideen dimisioa beharrezkoa da. Pertsona instruitu batek nazioaren konfiantza behar du, Jauna, kabinete berri bat izendatu ezazu, jendearen ordezkarien babesarekin herrialde osoa gobernatzeko gaitasunarekin.}}
 
Trenbideen eta [[telegrama]] sareen kontrola [[Aleksandr Bublikov|Aleksandr Bublikoven]]en esku utzi zuen behin-behineko Batzordeak. Hau bereziki garrantzitsua zen, izan ere bi sare hauetatik hedatu zen Iraultzaren egoera Petrogradetik kanpora, eta beste hirietara iristen hasi ziren altxamenduaren egoera. Bereziki garrantzitsua da telegrama hau:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=«Я отправился в поход на государственную власть России»|url=http://ruskline.ru/history/2016/03/29/ya_otpravilsya_v_pohod_na_gosudarstvennuyu_vlast_rossii/|sartze-data=2017-02-27}}</ref><ref group="oh">Hala ere Errusiako azken herriraino gertakarien berri apirilaren hasieran iritsi zen</ref>
 
{{esaera2|Sare guztiari. Agintari guztiei. Militarrei. Estatuko Dumako Batzordearen izenean gaurko egunez Trenbideen Ministerioa hartu dut eta honakoa adierazten dut Estatuko Dumaren Idazkariaren izenean: "Trenbideak! Gobernu zaharra, arazoak sortzen zituen bizitza publikoaren eremu guztietan, botere gabea zen. Estatuko Dumako Batzordeak bere esku hartu du gobernu berri bat eratzeko lana. Aberiaren izenean deitzen zaituztet - nazio salbazioaren oinarria zarete. Trenen mugimendua konstanteki mugitu behar da indar berriekin. Herrialde osoa zuen zain dago zuen lana betetzeko. Errusiako teknologia sarearen ahulezia eta akatsak zuen energia mugagabearekin, aberriarekiko maitasunarekin eta gerrako garraioaren zein logistikaren hobekuntzarekin estaliko ditugu|Aleksandr Bublikov}}
306. lerroa:
 
=== Martxoaren 14a ===
[[Martxoaren 14|Martxoaren 14an]]an [martxoaren 1a] Estatu Dumako Behin-behineko Batzordeak [[Erresuma Batua]] eta [[Frantzia|Frantziaren]]ren onarpena izan zuen.<ref name=":17">{{Erreferentzia|izenburua=Книга "Великий князь Михаил Александрович" Хрусталев 978-5-9533-3598-0 купить, цена, заказ, оптом, отзывы {{!}} Books.Ru — Книги России|url=https://www.books.ru/books/velikii-knyaz-mikhail-aleksandrovich-623190/|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Leninen arabera bi herrialde horietako kapitalistek interes berezia zuten bai gerrak aurrera egiteko eta, horretarako, beharrezkoa zuten Tsarrik gabeko gobernu bat lagundu, Boltxebikeak gerratik aterako bailirateke:<ref name="Lenin1917" />
{{Esaera2|Oktubrista-kadeteen gobernu burgesa, gerra inperialista "bukaeraraino" borrokatu nahi duena, eta benetan "Ingalaterra eta Frantzia" finantza konpainiaren agente bat baino ez dena, behartuta dago zin egitera herriarentzat askatasun maximoak egongo direla euren boterearen mantenuarekin jarraitu ahal izateko eta sarraski inperialistarekin jarraitu ahal izateko.}}
Goiz horretan bertan [[Kronstadt|Kronstadten]]en zegoen itsas-basean altxamendua hasi zen (ikus [[Otsaileko Iraultza#Baltikoko Flotako ofizialen erailketa|Baltikoko Flotako ofizialen erailketa]] sekzioa).
 
13:20tan Aleksev jeneralak Moskuko barrutiko Mrozovski jeneralaren telegrama haso zuen esanez Moskun altxamendua hasi zela. 14:20tan bigarrena jaso zuen esanez "Moskun iraultza osoa da".
 
16:00tan Estatu Dumak [[Kiril Vladimirovitx]] Duke Handiari babesa eman zion itsaso baseetan gertatzen ari zen altxamendua ikusita. Kronstadteko gertakariaren ostean Dukea beldur zen bere kargu zeuden ofizialak erailtzeko asmoekin.
 
Aldi berean, jendearen haserrea lasaitzeko, [[Vladimir Sukhomlinov]] gerra ministroa atxilotu zuten. Herritarrek uste zuten 1915eko [[Errusiar Poloniaren galera|Errusiar Poloniaren galeraren]]ren arduraduna zela.
 
Tsarraren trenak saiakerak egin zituen Tsarskoie Seloraino iristeko. 3:45tan trena [[Malaia Vixera|Malaia Vixeraraino]]raino iritsi zen. Bertan trenbideen goardien ofizial baten txostena jaso zuen: bera kontrako norantzan zetorren, [[Luban]] eta [[Tosno]] geltokiak iraultzaileen esku zeudelako eta berak ere alde egin behar izan zuelako Lubanetik. Nikolas II.ak trena desbieratu eta Bologietik [[Pskov|Pskoveko]]eko bidea hartzea eskatu zuen, Iparraldeko Fronteko kuartel orokorra zegoen hiria.<ref name=":4" /> Trena bertan zegoela ikusita Bublikovek jarraitu beharreko instrukzioak eskatu zizkion behin-behineko Batzordeari. Eztabaidan ari zirela Bologoieraino iritsi zen trena. Dumaren agindua trena Bologoien gelditzea zen, bertan telegrama bat jasotzeko. Bublikovek trena bera nola gelditu adierazten zuen agindu berezia bidali zuen, baina ez zen bete. Bologoien goizeko 9:00etan pasa zen trena eta, hortik, lokomotorra aldatu gabe, [[Vindava|Vindavara]]ra joan zen, [[Dno|Dnotik]]tik igaroz, [[Pskov]]erantz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Мельгунов|abizena=Сергей|izenburua=Book: Мартовскiе дни 1917 года|url=http://www.e-reading.org.ua/bookreader.php/69871/Mel'gunov_-_Martovskie_dni_1917_goda.html|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Bublikovek agindua eman zuen Bologoie-Dno trenbide zatiak trena geldiarazteko, Enperadoreari debekatzeko "armadarengana iristea". Hau lortzeko Dnoko trenbidean zeuden merkantzia tren guztiak geldiarazi zituen, fisikoki ezinezkoa egiteko trenaren zirkulazioa. Agindua ez zen bete.<ref name=":4" /><ref name=":17" />
 
15:00etan tren inperiala Dnoko geltokira iritsi zen, eta bertan zuen Rodziankoren telegrama bat, Errusia bera salbatzeko hartu beharreko neurriak beharrezkoak zirela errepikatuz, hantxe itxaron zezala bera iritsi arte, "minutu bakoitza garrantzitsua da" esanda.<ref name=":17" /> Rodziankori itxoin gabe Nikolas II.ak Pskoverako bidea hartu zuen. Gau horretan bertan Rodziankok Ruzski jeneralarekin izandako elkarrizketa batean azaldu zion ezin zuela Petrograd utzi, hiria anarkia osoan eror zitekeelako.
330. lerroa:
=== Martxoaren 15a: abdikazioa ===
[[Fitxategi:Отречение от престола императора Николая II. 2 марта 1917.jpg|thumb|300px|Nikolas II.aren abdikazio dokumentua, 1917ko martxoaren 2an sinatua (Juliar egutegian). Beheko eskubian, arkatzez, Nikolas II.aren sinadura, ''Nikolay''. Behean eskerrean, tinta beltzarekin arkatzaren gainean [[Vladimir Fredericks]]en sinadura, dokumentua ziurtatuz: ''Gorte Inperialeko Ministroa Jeneral Laguntzaile Fredericks Kontea'']]
Gauean izandako elkarrizketa horren edukia zuzenean eman zitzaion Alekseievi, hainbat orduz egoera baloratu ostean, [[Martxoarenmartxoaren 15|martxoaren 15eko]]eko [martxoaren 2] goizean Tsarrak bere semearengan [[Abdikazio|abdikatu]] zezala onartuz, [[Errusiako Mikel Romanov Duke Handia|Mikel Duke Handiaren]] erregentziarekin.<ref name=":4" /><ref name=":2" /><ref name=":3" /> Horrela Armadaren kohexioa mantenduko zela pentsatu zuen.<ref name=":9" /> Alekseievek agintari militarren iritzi komuna eman nahi izan zion Tsarrari eta, horretarako, berehalako ekarpenak eskatu zizkien komandante guztiei. Ordubete igarota onarpen orokorra jaso zuen, eta planteatutako abdikazioarekin aurrera egitea onetsi zen.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" />
 
Bitartean Ruzskik Rodziankorekin izandako konbertsazioaren transkripzioa erakutsi zion, abdikazio eskaera barne, eta Nikolasek aurrera egiteko aukera ikusi zuen. 14:30ean Alekseieven telegrama berria jaso zuen, fronteko agintari guztien iritzia berbera zela esanez eta eskatuz abdikazioa aurkez zezala. Ruzskirekin azken bilera egin ostean tsarrak abdikazioa aurkeztu zuen, gurutze santuarena eta aitarena eginez. une horretan Dumatik Pskovera bi ordezkari zetozela esan zioten ([[Aleksandr Gutxkov]] eta [[Vasili Xulgin]]), eta dudatan egon zen bere erabakia adierazi edo ez, baina azkenean Rodzianko eta Alekseievi telegrama bana bidali zizkien, abdikazioaren berri emateko.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" />
 
Dumako bi delegatu gaueko 22:00etan iritsi ziren eta Tsarrarekin elkartu ziren. Gutxkoven hitzartze luze baten ostean Ruzskik adierazi zien Tsarrak abdikazioa aurkeztu zuela. Une horretan Nikolas IIak adierazi zien iritziz aldatu zuela eta ez zuela bakarrik bere izenean abdikatuko, baizik eta bere semearen izenean ere —medikuen ustez tsarevitxak aukera gutxi zituen denbora luzez bizirauteko—. Bertan zeudenek ez zekiten ekintza hori legala ote zen, baina unearen larritasuna dela eta, onartzea erabaki zuten. Gauerdian Gutxkov eta Xulginek Tsarrari esan zioten behin-behineko batzordeak bere abdikazio bikoitza onartzen zuela eta Nikolasek Alekseievek Mogilevetik bidali zion abdikazio manifestua sinatu zuen, tronua bere anaia [[Errusiako Mikel Romanov Duke Handia|Mikeli]] emateko. Gaueko ordu batean Nikolasek Pskov utzi zuen bere familiarekin biltzeko, baina helburu hori ez zuen lortuko [[Martxoarenmartxoaren 22|martxoaren 22a]]a arte [martxoaren 9a], kontseiluaren eta batzordearen gatibu gisa. Tsarrak, denbora horretan, Mogilev bisitatu zuen Estatu Nagusia agurtzeko eta [[Kiev|Kievetik]]etik etorri zen bere amaren bisita jasotzeko.<ref name=":4" /><ref name=":9" /><ref name=":2" /> <ref name=":3" />
<br clear="all" />
{|style="background-color: #cce698; width:100%; border-radius: 6px;"
362. lerroa:
Goizeko 10etarako behin-behineko gobernuko kideak eta Estatu Dumako behin-behineko Batzordea bildu zen Putiatin printzearen apartamentuan egoera aztertzeko. Bertan egon zen gordeta, aurreko bost egunetan, Mikel Duke Handia. Eztabaida baten ostean Duke Handiak adierazi zuen Lvov eta Rodziankorekin pribatuan hitz egin nahi zuela. Minutu batzuk pribatuan pasa ostean, Duke Handia bileratik etorri eta boterea ez zuela hartuko adierazi zuen. Rodziankoren arabera galdera bakarra egin zion: "Mikelek galdera arantzatsua egin zidan, ea bere bizitza ziurta nezakeen, tronua hartuz gero, eta erantzun negatiboa eman nion... horretarako armada solidoa behar delako".
 
Arratsaldeko 4etan sinatu zuen bere dimisioa:<ref name=":18" />{{Esaera2|[[Fitxategi:Отказ от принятия престола в.к. Михаила Александровича. 3 марта 1917.gif|leftezkerrera|140px]]
Karga handia erori da nire gainera nire anaiak Errusiako inperioaren tronua nire ardurapean jartzeko hartu duen erabakiarekin, aurrekaririk gabeko gerra egoera batean eta herritarren altxamenduarekin.
 
369. lerroa:
Horregatik, Jainkoaren bedeinkazioa eskatzen dut, eta Errusiako estatuko herritar guztiei eskatzen diet osatu berri den behin-behineko gobernuaren erabakiak onartzea, Estatu Dumaren ekimenez botere osoa eman zaiona, Batzar Konstituziogile bat eratu arte, zeina ahalik eta denbora eperik laburrenean osatuko den boto orokor, zuzen, parekatu eta sekretuaren bitartez, eta herritarrek duten borondatearen araberako gobernua osa dadin.|Mikel<ref group="oh">Jatorrizko testua Wikiturrietan irakur daiteke: [https://ru.wikisource.org/wiki/%D0%9E%D1%82%D0%BA%D0%B0%D0%B7_%D0%9C%D0%B8%D1%85%D0%B0%D0%B8%D0%BB%D0%B0_%D0%90%D0%BB%D0%B5%D0%BA%D1%81%D0%B0%D0%BD%D0%B4%D1%80%D0%BE%D0%B2%D0%B8%D1%87%D0%B0_%D0%A0%D0%BE%D0%BC%D0%B0%D0%BD%D0%BE%D0%B2%D0%B0_%D0%BE%D1%82_%D0%B2%D0%BB%D0%B0%D1%81%D1%82%D0%B8 Отказ Михаила Александровича Романова от власти]</ref>}}
 
Une horretarako Nikolas II.a Kuartel Orokorrean zegoen, eta bertan jaso zuen Mikhail Alexandrovitx anaiaren dimisioaren berri. Nikolas II.ak bere egunerokoan idatzi zuen:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Дневники Николая II и императрицы Александры Федоровны.1917-1918. В 2-х томах|url=http://www.labirint.ru/books/366554/|sartze-data=2017-03-01}}</ref>
 
{{esaera2|Ematen duenez Nishak dimisioa eman du. Bere manifestuaren bukaeran hauteskunde ''chetyrёhhvostkoy''<ref group="oh">unibertsala, berdinak, sekretua eta zuzena</ref> iragartzen ditu hurrengo sei hilabetetan Batzar Konstituziogilea osatzeko. Jaungoikoak bakarrik daki nork gomendatu dion kaka hau sinatzea! Petrograden istiluak gelditu dira - pixka bat gehiago luzatuko balira.}}
398. lerroa:
[[Martxoaren 13]]an Moskuko fabrika gehienek grebarekin bat egiten zuten. Debekuaren gainetik, manifestazioa udaletxetik bertatik hasi zen. Gauerdian Artilleriako 1. Brigadarekin talka egon zen.
 
[[Martxoaren 14|Martxoaren 14an]]an [martxoaren 1a] Yauzskiko langileen eremuan talka izan zen poliziarekin, eta Hilarion Astakhov langilea hil zuten. Ondoren, polizia ofiziala hil zuten eta errekara bota zuten. Jendetzak poliziaren kordoia hautsi eta aurrera egin zuen, zubia gurutzatuta. Egun horretan bertan Erreserbako 192. Erregimentuko soldaduak Iraultzaren aldera pasatu ziren. Matxinatutako soldaduak bildu eta armak eskuratu zituzten. Mrozovskik mezua bidali zion Alekseiev jeneralari: "''Moskun iraultza osoa da. Militarrak iraultzaileen aldera ari dira igarotzen''". Manifestazio bat Butirska gartzelara sartu zen eta 350 preso politiko askatu zituzten, beste 700 preso komunekin batera.
 
Martxoaren 15ean [martxoaren 2a] iraultzaileek posta bulegoak, telegrafo eta telefono bulegoa, tren geltokiak, artsenalak eta [[Moskuko Kremlina|Kremlina]] kontrolpean zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Февральская революция 1917 г. в Москве и Центральном промышленном районе|url=http://www.portal-slovo.ru/history/43277.php|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Iraultzaileek [[Okhrana|''Okhrana''ren]] bulegoa okupatu zuten. Bertan polizia infiltratuen datuak eskuratu, ofizialak eta jendarmeak atxilotu eta Butirska kartzelara bidali zituzten.
404. lerroa:
Petrograden bezala, Moskun ere Kontseilu paralelo baten sorrera eman zen. Martxoaren 12tik 13rako gauean [otsailak 27-28] "Behin-behineko Batzorde Iraultzailea" sortu zuten, eta martxoaren 14tik aurrera '''Moskuko Langileen Diputatuen Sobiet''' izena hartu zuen. Martxoaren 17an soldaduek beste sobiet bat antolatu zuten. Urriko Iraultzaren ostean bi sobiet horiek fusionatuko zituzten.
 
Petrograden eta Moskun bezala, beste hiri batzuetan ere altxamenduak izan ziren. Martxoaren 14an [[Nizhni Novgorod|Nizhni Novgoroden]]en gobernu iraultzailea sortu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Домены в зоне NNOV.RU|url=http://www.hist.nnov.ru/history/Frnn.htm|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Martxoaren 15ean [[Saratov|Saratoven]]en soldaduen altxamendua izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Февральская революция в Саратове - Сад Сервье|hizkuntza=ru|url=http://sadservie.ru/history/in20th/472|sartze-data=2017-02-28}}</ref> [[Vologda|Vologdan]]n behin-behineko batzordea sortu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Иваново (обл. центр РСФСР)|url=http://bse.sci-lib.com/article050003.html|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Martxoaren 16an [[Samara|Samaran]]n mugimendu iraultzailea hasi zen, kartzelari eraso zioten, eta Herriaren Botere Batzordea sortu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Этот день в истории края. Февральская революция|hizkuntza=ru-RU|url=http://news.samaratoday.ru/news/207965/|sartze-data=2017-02-28}}</ref> [[Martxoaren 21|Martxoaren 21ean]]ean [[Jekaterinburg|Jekaterinburgen]]en ere batzorde berriak sortu ziren.
 
== Behin-behineko Errusiako gobernua ==
418. lerroa:
Herrialdea etsaietatik babesteko hartuko diren neurriez gain, gobernuak uste du oinarrizko behebeharra duela herriari bere borondatea adierazitako aukera ematea, erregimen politiko bat hautatzeko,eta horrenbestez, Biltzar Konstituziogilea eratuko du ahalik eta lasterren, sufragio unibertsal zuzenean, berdinean eta ezkutukoan oinarrituz (...).
}}
[[Petrogradeko Sobieta]]ren sorrerak botere bikoizketa konplexu bat sortu zuen.<ref name=":1" /><ref name=":10" /> Bai Estatu Dumako behin-behineko Batzordeak, bai Sobietak aldarrikatzen zuten eurak zirela gobernu ardurak hartu behar zituztenak. Laster hasi ziren boterearen inguruko borroka batean, eta herrialdea kaos administratibo batera eraman zuten. Hasiera batean Sobieta, [[sozialismo|sozialista]] moderatuz osatua, Gobernu berriaren politika kontrolatzera mugatu zen, baita Dumak gobernu berri bat era zezala babestuz [[martxoaren 14]]an [martxoaren 1a].<ref name=":5" />
 
Dumaren Batzordearen eta Petrogradeko Sobietaren arteko konponketa hau sozialisten lagatze ideologiko gisa interpretatu izan da: sobietaren gaineko kontrola zuten, baina liberalek zuten Batzordearen ardura. Hala ere ahultasun militarra dela eta hartu zen erabaki hau ere, politikari burgesen laguntza behar zelako mugimendua militarki eror ez zedin.<ref name=":10" />
449. lerroa:
Petrogradeko Langile eta Gudarien Diputatuen Sobieta.
}}
[[Martxoaren 12]]an [otsailaren 27a] hainbat lider sindikal eta kooperatibo kidek, diputatu sozialistek eta askatu berriak ziren Gerrako Industriarako Batzorde Zentraleko kidek, guztira 30-40 pertsona<ref name=":3" />, [[Tauride jauregia|Tauride jauregian]]n bildu ziren [[sobiet]] bat sortzeko asmoarekin, [[1905eko Petrogradeko Sobieta|1905eko Petrogradeko Sobietaren]]ren ereduari jarraituz. Batzorde Exekutibo bat izendatu zuten eta gau horretan bertan egingo zen bilkurara deitu zituzten langileen ordezkariak.<ref name=":5" /><ref name=":9" /><ref name=":3" /> Hurrengo hilabetetan eredu hau herrialde osoan zehar hedatuko zen. Herritarren babesa eman zioten, modu azkarrean, sobieten antolaketari, eta botere politiko azkarra eskuratu zuten.<ref name=":10" />
 
Altxamenduaren alde zegoen soldadu konpainia bakoitzak delegatu bat aukeratu behar zuen, eta langileek delegatu bana hautatu behar zuten mila langileko. Delegatuak arratsaldeko 7etan biltzeko beharra zuten.<ref name=":15">{{Erreferentzia|izena=Karl F.|abizena=von Loewe|izenburua=Challenge to Ideology: The Petrograd Soviet, February 27-March 3, 1917|orrialdeak=164–175|data=1967-01-01|url=http://www.jstor.org/stable/127062|aldizkaria=The Russian Review|alea=2|zenbakia=26|doi=10.2307/127062|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Azkenean gaueko 9ak aldera hasi zen lehen saioa<ref name=":10" />, 250 delegatu ingururekin, baina bilerak aurrera egin ahala delegatu kopurua hazten joan zen. Bileraren puntu bakarra Sobietaren antolakuntza izan zen, eta zortzi kidez osatutako Batzorde Exekutiboa aukeratu zuten: Steklov, Petrov, Krasikov, Sokolovski, Sukhanov, Xliapnikov, Aleksandrovitx eta Kapelinski. Lehendakaria Txkheidze izango zen eta Kerenski eta [[Matvei Skobelev|Skobelev]] lehendakari ordeak. Zortzi kide hautez gain alderdi sozialista bakoitzak bi delegatu bidaliko zituen Batzordera. Bogdanov eta Baturski ziren [[Mentxebike]]en ordezkariak; [[Stalin]]<ref group="oh">Martxoaren 25etik aurrera bakarrik</ref> eta [[Viatxeslav Molotov|Molotov]] [[Boltxebike]]en ordezkari; Rusanov eta Zenzinov [[Alderdi Sozial-Iraultzailea|sozialiraultzaileenak]]; Henryk Ehrlich (beranduago Mark Liberrek ordezkatu zuen) eta Rafes [[bundismo]]arenak; Leonti Bramson eta [[Nikolas Txaikovski|Txaikovski]] ''[[trudoviki]]''enak; [[Aleksei Peshekhonov|Peshekonov]] eta Txarnoluski [[Alderdi Sozialista Herritarra|sozialista herritarrenak]]; Kurenev [[Mezhraiontsy]]renak eta [[Pēteris Stučka]] eta Kozlovski Letoniako Sozialdemokratena.<ref name=":15" />
 
[[Martxoaren 14|Martxoaren 14an]]an [martxoaren 1a] beste bederatzi delegatu gehitu ziren eta Sobietaren izen ofiziala aldatu zen: '''"Langile eta Gudarien Diputatuen Petrogradeko Sobieta"'''. Saio berdinean erabaki zuten milizia bat sortzea hiriburuan ordena berrezartzeko eta Tsarraren poliziaren ordezko izateko. Sobietaren ostean batzorde exekutiboa bildu zen eta hamar komisario aukeratu zituzten hiriko barruti bakoitzean milizia horren arduradun izateko. Hautatutakoek, ordez, ez zuten egoera lokalaren berri eta euren guda politikoa beste bat zen; ez zuten, beraz, unitateen sorreran berebiziko eraginik izan. Langileek begi onez ikusi zuten milizia horren sorrera, eta lagundu zuten aldaketan.<ref name=":10" /> Sobietak Otsaileko Iraultzan Petrograden agertu zen egunkari bakarra argitaratzeari ekin zion: ''[[Izvestia]]''.<ref name=":15" />
 
Bere lehen aldarrian Sobietak herriaren babesa eskatu zuen eta bere helburua herritarren aldeko Gobernu bat osatzea zela aldarrikatu zuen. Batzar konstituziogile bat demokratikoki hautatzeko prozedura sendotu nahi zutela eta, bitartean, hiriburuan ordena mantentzen saiatu.
 
[[Martxoaren 15|Martxoaren 15ean]]ean [martxoaren 2an] [[Petrogradeko Sobietaren 1. agindua|1. agindua]] ({{Lang-ru|Приказ_№_1}}) argitaratu zuten, garrantzi berezikoa [[Urriko Iraultza|Urriko Iraultzaraino]]raino doan garai politiko osoan zehar. Indar iraultzaileen gaineko agintea Petrogradeko Sobietak eta ez Behin-behineko Gobernuak zuela aldarrikatzen zuen. Organo horren askatasun politikoa bermatu zuen, eta frontera mugiezintasuna ziurtatu.<ref name=":10" /> Botere bikoitza sortu zuen 1. aginduak, bereziki bere 4. puntuari dagokionez:<ref>{{Erreferentzia|izena=Diego|abizena=Rios|izenburua=Revolución Bolchevique 1917: Decreto Nº 1 del Soviet de Petrograd|data=2017-03-01|url=http://revolucionbolchevique.blogspot.com.es/2009/03/decreto-n-1-del-soviet-de-petrogrado.html|sartze-data=2017-02-28}}</ref>
 
{{esaera2|Estatuko Dumaren Batzorde Militarraren agindu guztiak bete behar direla, Langile eta Soldaduen Diputatuen Petrogradeko Sobietaren agindu eta erresoluzioekin kontraesanean daudenak izan ezik}}
 
[[Martxoaren 17|Martxoaren 17an]]an [martxoaren 4a] Sobietaren parte ziren 3.000 delegatu (horietatik 2.000 soldaduak) eta 39 kide zituen batzorde exekutiboak. Hala ere erabakiak gutxiengo batek hartzen zituen, mentxebikeek kontrolpean zuten batzorde batean.<ref name=":15" /> Arrazoi ezberdinak daude Mentxebikeen eta Sozialiraultzaileen boterearen zergatia azaltzeko. Petrogradeko proletario gehienak boltxebikeen aldekoak ziren 1912-1916 bitartean, baina gerraren eraginez oso deseginda zegoen antolakunde hori. Enpresetako langile berriek ez zuten 1905eko esperientzia bizi izan eta, ondorioz, prentsaren bitartez ezagutzen zituzten ezkertiar gehiengoak ez ziren boltxebikeak.<ref name=":16">{{Erreferentzia|izenburua=Bolshevism: The Road to Revolution - Part 6, Section 2|url=https://www.marxist.com/bolshevism-old/part6-2.html|sartze-data=2017-02-28}}</ref> Horrela azaldu zuen [[Leon Trotski|Trotskik]]:<ref>{{Erreferentzia|izena=Leon|abizena=Trotsky|izenburua=The essential Trotsky.|argitaletxea=Allen & Unwin; Barnes & Noble|data=1963-01-01|url=https://catalog.hathitrust.org/Record/001854962|sartze-data=2017-02-28|serie=Unwin books,U-516}}</ref>
 
{{Esaera2|Behe-erdi-klaseko intelektualen hegemoniaren espresioa behean zegoen, nekazariak, bat-batean deitu zituztenak politika antolatuaren bizitzan parte hartzera armadako makinariaren bitartez, askoz gehiago zirelako eta proletargoaren indarra denbora batez alboratu zutelako. Are eta gehiago, klase ertaineko liderrak goratu bazituzten ere armadako masa boteretsuarekin, langile-klaseak berak, aurreratuak zeuden sekzioak kenduta, ezin zuen eurekiko errespetu politikoa barneratu ez kontaktu polikoa mantendu beldurra zutelako nekazariengandik diborziatzeko. Eta hau arazo serio bat zen, belaunaldi zaharrak oraindik gogoratzen zuelako 1905eko irakaspenak, proletargoa jipoitu zutenekoa, nekazarien erreserba masiboak ez zirelako iritsi garaiz gudu erabakiorretara. Honegatik Iraultzaren lehen fasean masa proletarioan eragitea oso erraza izan zen sozial-iraultzaile eta Mentxebikeen ideologia politikoarentzat, bereziki Iraultza atzean geratu ziren langile masan piztu zenean, eta honek eragin zuen intelektualen erradikalismo lainotsua nolabaiteko prestakuntza eskola izatea eurentzat.}}
 
Hilabete beranduago, [[Apirilarenapirilaren 16|apirilaren 16an]]an [apirilaren 3a] [[Vladimir Lenin|Leninen]] itzulera baimendu zuen [[Alemania|Alemaniak]]k<ref>{{Erreferentzia|izena=Louis|abizena=Fischer|izenburua=The life of Lenin|argitaletxea=Harper & Row|hizkuntza=English|data=1964-01-01|url=http://www.worldcat.org/title/life-of-lenin/oclc/405935|sartze-data=2017-02-28}}</ref>[[Alemania|.]] Gertakari honek Boltxebikeen posizioa indartu zuen eta egoera politikoa erradikalizatu zuen, batez ere Apirileko Tesiak izeneko dokumentua argitaratu zuenean. Tesi honek ez zuen boltxebikeen gehiengoaren babesa, moderatuagoa zena<ref name=":5" />, baina laster mugituko zuen egoera.
 
Behin-behineko Gobernuaren eta Sobietaren arteko diferentziak handituz joan ziren, gerrak sortutako desgastea kontuan hartuta. Iritzi publikoa gerraren bukaera eskatzen zuen bitartean, behin-behineko Gobernuak aurrera jarraitzen zuen. Boltxebikeek gerraren bukaera nahi zuten, baina gainontzeko alderdiek ez zuten nahi Errusiak amore ematea.<ref name=":5" /> Mentxebikeen artean ere gatazka handia zegoen: euren buruzagitza uztearen aurka zegoen, eta ezkerrerantz mugitu zitzaketen sektore internazionalistak ez zuen indarrik alderdia gerraren aurka lerrokatzeko.<ref name=":16" />
471. lerroa:
Egoera honetan eman ziren "[[Uztaileko Egunak]]" deitzen den gertakaria. Manifestazio handiak egin ziren kaleetan, gerra bukatzea eskatzeko eta "Botere guztiak Sobietentzat" izan zedila aldarrikatzeko. Irailean [[Lavr Kornilov|Kornilov]] jeneralak [[estatu-kolpe]] saiakera egin zuen, eta ezkerreko mugimenduak indartuta atera ziren, behin-behineko Gobernua ahultzen zen bitartean.
 
Egoera horretan eman zen [[Urriko Iraultza]], "Errusiako Iraultza" gisa ezagutzen den gertakariaren bigarren fasea. Nikolas II.a, bere emaztea eta bere seme-alabak [[Jekaterinburg|Jekaterinburgen]]en hil zituzten 1918ko uztailaren 18an.<ref name=":9" />
 
== Oharrak ==
486. lerroa:
* [[Errusiar Iraultza]]
* [[Urriko Iraultza]]
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Errusiako Iraultza]]
[[Kategoria:Errusiako historia]]
{{nabarmendutako artikulua}}