«Neide Van-Dúnem»: berrikuspenen arteko aldeak

(Orri berria: «{{Biografia_infotaula_automatikoa}} '''Neide Van-Dúnem''' (izen osoa '''Neide Núria de Sousa Van-Dúnem Vieira''') (Luanda, 1986ko uztailaren 4a) abeslari, aktore e...»)
 
Neide Van-Dúnem Luandan jaio zen. José António Vieira eta Isabel Maria de Fátima Sousa Van-Dúnemen alaba bakarra da baina hiru anaiorde eta sei ahizpaorde ditu. 17 urte zituela Angolako telebistako ''Sede de Viver'' teleseriean egin zuen aktore debuta.
 
2007an ''Eu e Elas (vol 1)'' diskoan "Olá Baby" abestia kantatu zuen eta arrakasta handia izan zuen. 2009an bere orain arteko disko bakarra argitaratu zuen, ''Teu Marido Casou/Esta Noite''. ''[[Kizomba'']] eta ''[[Semba'']] erritmo tradizionalak [[Rhythm and blues|R&B]] doinuekin uztartu zituen.
 
Musika ibilbidearekin batera aktore lanak egiten jarraitu du. 2008an ''Para Além do Preconceito'' teleseriean azaldu zen eta hainbat laburmetrai ere egin ditu azken urteotan.
65.851

edits