Osteoblasto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Giza-zelulak kategoria eransten
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Osteoblastoak''' (grezieratik: στέον, ''osteon'' = hezurra, eta βλαστ, ''blastos'' = hozia) hezurretako [[zelula]]k dira, hezur-matrizea eratzen dutenak. Funtsezko zeregina burutzen dute [[hezur]]retako garapen eta hazkuntza prozesuetan. [[Paratohormona]]k eta [[D bitamina|D bitaminak]]k eragina handia dute ostoblastoen eraketan. Zahartzerakoan ostoblastoen kopurua jaitsi egiten da, eta horrek zer ikusi handia du hezurren endekapen prozesuarekin.
 
Hezur-ehuna [[ehun]] dinamikoa da, etengabe birmoldatzen dena. Birmoldaketa horretan osteoblastoek hezur-matrizea eta hezurren osagai minerala eratzen dute, eta [[osteoklasto]]ek matrizearen alde organikoa degradatu eta sortutako ehunaren zati bat suntsitu egiten dute.