Osmosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Osmosia''' iragazkortasun selektiboa azaltzen duen mintzean zehar [[ur]]aren mugimendua da. Mugimendu hau energia gastuaren beharrik gabe egiten da, [[disoluzio]] diluituenetik kontzentratuenera, bi disoluzioen kontzentrazioak berdintzeko helburuarekin. Horregatik, gradientearen alde egiten dela esaten da.
 
Osmosia [[difusio]] mota berezia da.
 
Beraz, urak mintz erdiragazkorra disoluzio hipotonikotik hipertonikora joateko zeharkatuko du, bien arteko kontzentrazio desberdintasuna txikituz. [[Presio osmotiko]]a oreka mantentzeko presioa bezala definitzen da. Hau disoluzioak duen [[solutu]] kontzentrazioaren araberakoa da.
 
Osmosia sistema biologiko askotan oso garrantzitsua da, esaterako [[zelula mintz]]etan. Normalean hauek, tamaina handiko solutu organikoekiko iragazkaitzak izaten dira, baina ez horrela ura eta tamaina txikiko karga gabeko molekulentzat. Iragazkortasuna molekularen tamaina, karga eta disobagarritasunaren araberakoa izaten da. Osmosia urarentzat [[zelula|zeluletarako]] sarrera eta irteera nagusia da.
9. lerroa:
== Mekanismoa ==
 
Osmosia mintz erdiragazkor batean zehar gertatzen da. Zelula bat uretan murgilduta dagoenean, ur [[molekula]]k kontzentrazio baxueneko aldetik altuenekora pasako dira mintza zeharkatuz. Zelularen mintzak iragazkortasun selektiboa du, honek molekula jakin batzuk bakarrik zeharkatu ahal izango dutela esan nahi du.
 
Mintzaren bi aldeetan ur puruaren [[bolumen]] berdina jarriz gero, ur molekulek mintza bi aldeetara zeharkatuko dute, baina ez da fluxu netorik izango mintzan zehar. Aitzitik, mintzaren alde batean ur purua eta bestean kontzentrazio jakineko disoluzio bat badaude, mintza alde batetik bestera zeharkatzen duten ur molekulek ez dute [[abiadura]] bera izango. Disoluzio kontzentrauenetik diluituenera datozen ur molekulek solutuekin talka egingo dute eta mantsoago zeharkatuko dute mintza. Honek uraren fluxu netoa disoluzio kontzentratuenera doala esan nahi du. Mintza puskatuko ez dela onartzen badugu, uraren fluxua mantsotzen joango da eta bi disoluzioen kontzentrazioa berdintzen denean geldituko egingo da.
17. lerroa:
== Zenbait adibide ==
 
Presio osmotikoa [[landare]] askoren sostengu garrantzitsua da. Landare zelulara ura sartzean, honek [[zelula horma]]ren kontra presio bat eragiten du. Presio hau presio osmotikoarekin berdintzen denean, ok oreka egoerara heltzen da. Zelula hormarik ezean, zelulara urak sartzen jarraituko zuen lehertzera iritsiz.
[[Fitxategi:Turgor pressure on plant cells diagram.svg|thumb|330px|righteskuinera|Landare zelula ingurune desberdinetan.]]
Landare zelula bat disoluzio hipertoniko batean jartzen denean, zelula barneko ura kanpora irtengo da disoluzio kontzentratuenera. Honen ondorioz, zelula deshidratatu eta hil egingo da. Hau [[plasmolisi]] bezala ezagutzen da.
 
25. lerroa:
[[Gatz]] kontzentrazio handia duen disoluzio batean [[patata]] zatiak gehitzen direnean ere ikus daiteke osmosia. Patataren barneko ura gatz disoluziora irtengo da, patata murriztu eta deshidratatuz. Gatz disoluzioaren kontzentrazioa zenbat eta handiagoa izan, patata zatien tamaina eta pisuaren arteko desberdintasuna handiagoa izango da.
 
Ingurune ez-ohikoetan, osmosia oso kaltegarria izan daiteke organismoentzat. Esaterako, [[itsaso]]ko [[arrain]]ak ur gezatan jarriz gero, hil egingo lirateke. Disoluzio hipotoniko batean daudenez, hau da, kanpo inguruneko disoluzioa diluituagoa da, ura zelulara sartu eta hau lehertu egingo da.
 
Landare edo animalia zelula bat disoluzio batean murgiltzean, disoluzioaren kontzentrazioaren arabera hainbat gauza gerta daitezke:
36. lerroa:
== Alderantzizko osmosia ==
 
Alderantzizko osmosia banantze prozesu bat da. Bertan [[presio]]a aplikatzen da solutua duen disoluzio baten ura disolbatzaile purura pasatzeko, hau da, ura disoluzio kontzentratuenetik diluituenera joaten da mintza zeharkatuz.
 
Hau itsasoko ura gatzgabetzeko erabil daiteke. Mintzaren alde batean itsasoko ura jartzen da eta bestean ur purua. Ondoren, itsasoko uraren gainean presio bat aplikatzen da eta ura bertatik ur purura pasatuko da. Beraz, alderantzizko osmosiaren bidez, itsasoko ura ur edangarria bihur daiteke.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Difusio]]a
* [[Presio osmotiko]]a
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria: Fisikokimika]]
[[Kategoria: Biokimika]]
[[Kategoria:Prozesu zelularrak]]