«Oroimen historiko»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Oroimen historikoa''' [[iragan]]arekiko lotura ez galtzeko gizataldeek eginiko ahalegina da, iraganeko benetako eta balizko gertaerak biltzen dituena, iragana balioetsiz eta errespetatuz. [[Historiografia]]ko [[kontzeptu]]a da, eta [[Pierre Nora]] frantziar historialariari egozten zaio. [[Espainia]]ko historiaren kasuan, berebiziko garrantzia hartu du [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] oroimen historikoak; izan ere, zenbait kasutan indarrez eta odolaren poderioz, urte askoan ahantzarazitako istorioak izan dira.
 
== Oroimen historikoa Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria]]n hainbat taldek burututako lana ikus daiteke, bisita gidatuen bitartez, edota museo eta interpretazio zentroei esker. Hauek dira batzuk:
 
* '''[[Bilboko Burdin Hesia|Burdinezko Gerrikoa]] Ugaon'''. [[Ugao]]ko Udalak laguntza eman zien oroimen historikoaren aldeko taldeei eta Ugao ondoan zegoen [[Bilbo]]ko Defentsa Ingurabidea oneratzeko lanak egin zituzten. Katalogatzea, ikertzea, balioa ematea eta lortutako informazioa zabaltzea izan dira eman dituzten urratsak<ref name=aa>Jon Rejado, [http://www.berria.eus/paperekoa/1939/006/001/2014-12-14/herritik_herrirako_historia.htm «Herritik herrirako historia»], ''Berria'', 2014-12-14</ref>.
* '''[[Lemoa]]'''. [[Espainiako Gerra Zibila]]k utzitako ondarea berreskuratzen hasi ziren. Lemoatx 1937 Lemoako Memoria Historikoaren Batzorde Herrikoia sortu zute eta nazioarteko auzolandegi programa bat ere antolatu zuten<ref name=aa></ref>.
* '''[[Intxorta]]'''. [[2005]]. urtean Intxorta 1937 kultur elkartea erakunde ofizial bihurtu zuen eta bere helburuak bertatik memoria historikoa berreskuratzea eta ezagutzaren zabaltzea dira. Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa sortu zuten eta baita, Intxorta mendian lehengoratutako ondarea ikusteko, bost kilometro inguruko ibilbidea ere<ref name=aa></ref>.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-shomemh2/eu/ ''Oroimen Historikoa'' webgunea], Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}