«Orogenia hertziniar»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Theklan wikilariak «Orogenia hertzianiar» orria «Orogenia hertziniar» izenera aldatu du)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Distribution of varisican orogenies.png|thumb|Orogenia hertziniarraren mapa.]]
'''[[Orogenia]] hertziniarra''' edo '''variscarra''' [[Plaken tektonika|plaka tektoniko]]<nowiki/>en mugimenduaren ondorioz mendikateen sorrera ahalbidetu zuen prozesu geologikoa izan zen. [[Paleozoiko]] amaieran gertatu zen, [[Devoniar]] (duela 380 milioi urte) eta [[Permiar]] ( duela 280 milioi urte ) garaien artean. Gondwanaren eta Laurasiaren arteko talkak eragindako prozesu geologikoa izan zen orogenia hertziniarra, Pangea superkontinentea eratu zuena.
 
== Jatorria ==
"Varisca" izena, Latinezko ''Variscia'' izen mediebaletik dator. Tribu alemaniar baten izenari dagokio, hain zuzen ere. Lehenengo aldiz, [[Eduard Suess]] geologia-irakasleak erabili zuen 1880an. Alemanian lehenengo aldiz aurkitu zen mineral berde arraro bati jarri zion ''Variscite'' izena'','' eta aldi berean, "Varisca" gerrikoan aurkitu zelako du izen hori mineralak.
[[Fitxategi:Eduard_Suess_1869.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Eduard_Suess_1869.jpg|thumb|225x225px|Eduard Suess, 1869.]]
"Hertziniar" izena Baso Hertziniarretik dator. Aipatutako bi izenak landan ikusten ziren norabideak definitzeko erabiltzen ziren: "Varisca" hego-mendebaldetik ipar-ekialderako norabidea definitzeko, eta "Hertziniar" ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidea definitzeko.
Ipar Amerikako eta Europako [[Gerriko Hertzinikoak]], besteak beste, Portugaleko eta Espainiako hainbat mendi barnebiltzen ditu. Europa osoan ikus daitezke Orogenia Hertziniarraren efektuak. Efektuak, esate baterako, hurrengo toki hauetan ikusten dira:
 
* [[Txekia|Txekiar Errepublika]]<nowiki/>n eta Ekialdeko [[Polonia]]<nowiki/>n [[Mazizo Bohemiarra]] da gerrikoaren ondoriozko deformazioa azaltzen duen azken mendikatea, ekialderantz joanda. Hegoalderago ere ikus daiteke orogeniaren eragina, baina [[Orogenia Alpetarra]]<nowiki/>rekin nahasturik. Zenbait kasutan, azken orogenia honen ondorioz sortutako egiturek, estali egiten dituzte aurretik zeudenak, Orogenia Alpetarra jazo baitzen beranduago.
* Alpeetan Nukleo Hertziniar deritzona ikus daiteke, zeina [[Pelvoux]], [[Mercantourreko parke nazionala|Mercantour]], [[Belledonne]], [[Mont Blanc|Montblanc]] eta Aar Mazizoek osatzen baitute. Hainbat mila kilometro ekialderago Greziar eta Turkiar mendikateak daude, Orogenia Hertziniarraren eragina erakusten duten azken mendikateak.
* [[Kanada]]<nowiki/>n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batu]]<nowiki/>etan Orogenia Hertziniarra eta Akadiar eta Allegheniar orogeniak aldiberean gertatu ziren. Horien emaitza Ouachita eta [[Apalatxe mendiak|Apalatxe]] mendien sorrera izan zen. Ipar Amerikan bi orogenia horien ondorioak erakusten dituzten eremuak hainbat dira, besteak beste, "[[Ingalaterra Berria|New England]]" eta " [[Nova Scotia]]".
* [[Maroko]]<nowiki/>ko mesetak eta [[Antiatlasa|Anti-Atlas]] mendikateak Apalatxe mendiekiko lotura zuzena dute, iraganean azken horien ekialdeko zatia zirelako. [[Ozeano Atlantikoa]] ireki zenean ([[Jurasiko|Jurasikoa]]a<nowiki/>n), ordea, elkarrengandik bereizi eta urrundu egin ziren.
 
== Eraketa ==
<nowiki/><nowiki/>[[Fitxategi:Pangea_250.png|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Pangea_250.png|thumb|256x256px|Iraganera joanez Pangea superkontinentearen geometria nolakoa zen erakusten da.]]
 
[[Ordoviziar]]<nowiki/>rean, Gondwana deritzon kontinente-eremu batek (gaur eguneko [[Hego Amerika]]<nowiki/>k, [[Afrika]]<nowiki/>k, [[Antartika]]<nowiki/>k eta [[Australia]]<nowiki/>k osatzen dutena) [[Hego Poloa|Hego-Poloa]]<nowiki/>ren eta [[Ekuatore|Ekuatorea]]a<nowiki/>ren arteko eremua hartu zuen. Mendebalderago beste hiru masa kontinental handi zeuden momentu horretan, triangelu antzeko bat osatzen zutenak: [[Laurentia]], [[Siberia]] eta [[Baltika]]. Hegoalderago, aldiz, [[uhartedi]] handi bat zegoen, Avalonia deritzona. Ipar Gondwanatik bereizi zen Ordoviziar goiztiarrean, [[Rift gunea|rift]] prozesu bat jasan ondoren.
 
Siluriarrean eta Devoniar goiztiarrean Baltika eta Laurentia elkar hurbiltzen hasi, eta haien erdian zegoen Lapetus ozeanoa ixten joan ziren. Elkar jo zutenean, Kaledoniar Mendiak eratu ziren [[Ipar Amerika]]<nowiki/>n, [[Islandia]]<nowiki/>n, [[Britainiar uharteak|Britainia]]<nowiki/>r irletan eta [[Norvegia|Norbegia]]<nowiki/>n. Preozesu geologiko horri Orogenia Kaledoniarra deritzo.
Itsas hondoaren Avalonia hegoalderanzko hedapenak Laurentia iparralderantz bultzatu zuen lurrazal ozeanikoa eta goranzko bultzada eman zien Ipar Apalatxeei Kaledoniar Orogeniako Akadiar fasean. Aldi berean, [[Tornquist]] itsasoa guztiz itxi zen Avaloniaren eta Baltikaren elkar erakartzearen ondorioz. Horrela, Avaloniak kontinente berria izango zen Laurasiaren hegoaldeko kostaldea osatuko zuen.
 
Devoniar amaieran eta [[Karbonifero|Karboniferoa]]a<nowiki/>n, [[Europa]] hegoaldeko [[Armorika]] uhartedia Avaloniarantz bultzatuta, bigarren kolisio-eremu bat gertatu zen Apalatxeen ekialdean. Gondwanaren eta Laurasiaren arteko talka jazo zen Karbonifero goiztiarrean.
 
Karbonifero amaierarako Gondwanak eta Laurasiak bat egin zuten eta Siberia ipar-ekialdetik hurbiltzen hasia zen. Azkenean, horien kontra jo zuen eta [[Uralak|Ural mendiak]] eratu ziren Paleozoiko amaieran. Horrela amaitu zen Pangea superkontinentearen eraketa prozesua. Hala ere, ekialdeko Laurasia oraindik Gondwanatik bereizita zegoen tarteko ozeano batez.
 
[[Triasiko|Triasikoa]]a<nowiki/>n animaliek erraz zeharkatu zezaketen Siberia eta Ipar-Poloa bereizten zituen lurraldea.
 
Azkenik, Ozeano Atlantikoaren irekitzeak Orogenia Hertziniarraren ondorioz sortutako mendiak eta egiturak. elkarrengandik bereiztea eragin zuen, bai eta gaur eguneko kontinenteak elkarrengandik urruntzea ere. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Variscan orogeny|hizkuntza=en|data=2018-12-16|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Variscan_orogeny&oldid=874022773|sartze-data=2018-12-28|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>