«Ordenagailu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
<li>[[Inprimagailu]]a
</ol>]]
Ordenagailua helburu orokorreko makina automatikoa da, era askotako kalkulu edo eginkizunak burutu ditzake eta. Moldagarria da hainbat lanetarako. Nahi ditugun emaitzak lortuko dituen [[software|programa]] idazteko gauza bagara, gero konputagailuak automatikoki erabiliko du programa hori, inoren laguntzarik gabe eta nahi beste aldiz. Programa [[agindu]]-sekuentzia bat da, eta aginduak, konputagailuak ulertzen dituen eragiketa logiko edota aritmetikoak. Horregatik, konputagailua programagarria dela esaten da, eta programak egiteko moduak eta teknikak aztertzen dituen informatikaren arloari [[programazio]]a deritzo. Programak idazteko [[programazio-lengoaia]]k erabiltzen dira. Gainera, ordenagailuak agindu horiek arin-arin egingo ditu, informazio-kantitate handia erabiliz eta errorerik gabe.
 
Konputagailuak maneiatzeko eta diseinatzeko teknikak aztertzen dituen diziplinari [[informatika]] deritzo. Oro har, informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia da [[informatika]].
:* [[Erregistro (hardware)|Erregistroak]]: Datuak aldi baterako gordetzeko erabiltzen dira. Oso edukiera txikiko baina atzipen-abiadura izugarriko memoria antzeko elementu batzuk dira. Horrexegatik, maiz erabiltzen diren datuak erregistroetan gordetzen dira. Gehienetan erregistro berezi bat dago, [[akumuladore]]a, hemen eragiketa baten emaitzak gordetzen dira eta bere edukian eragiketa multzo bat egiten dira.
 
* [[Bus (informatika)|Busak]]: konputagailuaren osagai garrantzitsuenak lotzen dituzte. Datuak (seinale elektrikoak) osagaien artean bidaltzeko elektrizitatearen hari eroaleak dira.
* Memoria Nagusia: Unitate honetan, informazioa (datuak eta programak) gorde daiteke modu egonkorrean geroago eskuratzeko. Programen exekuzioa azkarragoa izan dadin, memoria-sisteman zenbait memoria mota erabiltzen dira: [[cache memoria]] (azkarrena), memoria nagusia ([[Random Access Memory|RAM]], random access memory, motakoa, irakurketak eta idazketak onartzen dituena), diskoak (kanpo-memoria) eta abar. Cachea eta memoria nagusia [[Prozesatzeko unitate zentral|CPUarekin]] lotuta daude; kanpo-memoria, berriz, sarrera/irteerako unitateekin. Memorien barne-egiturari begira, esan dezakegu gelaxkatan antolatzen direla, eta horietako bakoitza helbide baten bidez atzitzen dela.
[[Fitxategi:Konputagailuaren osagaiak.png|400px|thumb| Ordenagailuaren osagaien arteko harremana]]
* Kanala: periferikoen eta memoria zentralen arteko informazioaren transferentzia gestionatzen du.
Goian aipatutako egitura konplikatu daiteke konputagailu bakar batek prozesu ugari izan ditzakeelako bere barruan, edo, alderantziz ere, prozesu bakar bat aurrera eramateko hainbat prozesadore erabil daitekeelako. Honen arabera bi eredu orokor bereizten dira:
* Mulltiataza (''Multitasking''). Egungo konputagailu gehienek multiataza moduan ibiltzen dira. Ordenagailuaren funtzionatzeko modu bat da hori, baliabideak partekatzen dituzten ataza bi edo gehiago aldi berean exekutatzeko aukera ematen duena. Ataza bakoitzari denbora­tarte txiki bat esleitzen zaio txandaka, baina erabiltzaileari ataza guztiak aldi berean egiten direla iruditzen zaio. Aldi berean egikari daitekeen ataza kopurua ataza motaren eta sistemaren ezaugarrien araberakoa da (unitate zentralaren abiadura, memoria­ahalmena, etab.).
* Multiprozesadorea (''Multiprocessing''). Zenbait konputagailuk beren zereginak CPU bi edo gehiagoren artean bana ditzakete, horrela multiprozesadore­konfigurazio bat sortuz. Hori, orain dela gutxi arte, konputagailu handiekin bakarrik erabili ohi zen, baina azken urteetan konputagailu pertsonaletan ere hasi da erabiltzen. Prozesadore horiek antolatzeko bi arkitektura nagusi daude, memoria partekatua dutenak multiprozesadore edo SMP (''symmetric multiprocessor'') izenekoak– eta memoria pribatua dutenak –multikonputagailuak edo MPP (''massively parallel processor'') izenekoak–. Oraingoz prozesadoreen kopurua txikia izaten da konputagailu pertsonaletan (2 edo 3 gehienetan, baina batzuk 8 prozesadore edukitzera ailegatzen dira), superkonputagailuetan, ordea, ehunka edo milaka CPU koordinatzera ailegatu izan da, gela oso bat betez.
 
== Konputagailuaren funtzioak ==
[[William Stallings]]-en sailkapena jarraituz ordenagailuen funtzioak lau dira:
 
:* '''Datu-prozesaketa''': ordenagailura sartu eta biltegiratzen diren datuak era askotakoak badira ere, datuak maneiatzeko prozedurak funtsean gutxi dira.
:* '''Datu-biltegiratzea''': ordenagailu bat datuak gordetzeko gai izan behar da, bai aldi baterako bai betiko. Biltegiratzeko euskarria memoria da, bai hegazkorra (memoria nagusia) edo ez-hegazkorra (memoria lagungarria).
:* '''Datu-transferentzia''': ordenagailuak kanpoko gailuekin komunikatzeko gai izan behar da. Horretarako sarrera, irteera eta sarrera-irteerako periferikoak ditu. Datu transferentzia lokala edo distantzia handikoa.
[[Fitxategi:Rack001.jpg|thumb| Rack batean montatutako hainbat [[zerbitzari]], monitore batekin konektatuta.]]
[[Fitxategi:AcerN10Wiki.jpg|thumb|PDA [[Acer N10]]facd7f5a08.jpg|thumb| [[PDA]] bat.]]
[[Fitxategi:IBM_704_mainframe.gif|righteskuinera|thumb|180px|IBM 704 [[konputagailu nagusi|mainframe]] bat.]]
[[Fitxategi:CRAY T3D d.jpg|200px|thumb|180px| CRAY T3D [[superordenagailu|superkonputagailuaren]] "tripak".]]
Tamainaren, prozesadorearen eta aplikazioaren arabera, konputagailu-mota hauek azaltzen zaizkigu gure eguneroko bizitzan: