Olmeka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Olmecas.png|righteskuinera|thumb|360px|Olmeka kulturako lekurik garrantzitsuenak]]
'''Olmeka'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[Mesoamerika]]ko antzinako zibilizazioa izan zen, [[Mexikoko golkoa]]ren kostaldeko eskualde zabal batean garatu zena, oraingo [[Veracruz (Mexiko)|Veracruz]] estatuan eta [[Tabasco (Mexiko)|Tabasco]] ekialdean. Ezagutzen den [[Amerika]]ko lehen zibilizazioa izan zen, eta [[K. a. 1250ko hamarkada|K. a. 1250]]. urtetik [[K. a. 500]]-[[K. a. 400|400]]. urtera arte iraun zuen. Kultura honen hiru gune nagusiak San Lorenzo, La Venta, Cerro de las Mesas eta Tres Zapotesen daude, non eraikin erlijioso eta tenpluak izan zitezkeenen hondakinak aurkitu diren.
 
12. lerroa:
 
== Arkitektura ==
Arkitektura olmeka nahiko soila da, hieratikoa eta errealista aldi berean, baina [[basalto]]a lantzeko molde bikaina zutela erakusten dute haien monumentuek. Jainkoen gurtzarekin eta hileta erritoekin loturiko monumentu multzoetan aurkitu dira arkitektura olmekaren aztarna nagusiak; eraikin aipagarrienak [[piramide (arkitektura)|piramide]] tankerako monumentuak dira.
 
Aztarnategi olmeka nagusia, arkitekturari dagokionez, La Venta multzoa da. [[Padura|Padurez]] inguraturiko uharte moduko batean dago, eta ospakizunetarako gunea, hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan. Monumentu nagusia piramidea da, [[tumulu]] [[kono|koniko]] bat, 30 metroko garaiera eta 130 metro inguruko diametroa duena. Piramide olmeka gehienak bezala, [[puntu kardinal]]ak ditu ardatz eta hainbat zutabez, [[hilarri]]z eta [[aldare]]z zegoen hornitua. Piramidearen iparraldean laukizuzen formako plaza bat dago, ospakizunetarako erabili bide zutena, eta plazaren alboetan bi plataforma luze; iparralderago patio moduko bat ageri da, basaltozko zutabeekikoa, eta beste tumulu txiki bat hondoan. Garrantzitsuak dira, halaber, La Ventako [[serpentina (minerala)|serpentinazko]] [[mosaiko]] erraldoi bikainak, jaguar jainkoari eskainiak.
20. lerroa:
Olmeken eskulturaren ezaugarri nagusia lan erraldoiak eta miniatura lanak nahasian egin zituztela da. Lan erraldoietan buruak dira azpimarratzekoak. Harri bakarrez eginiko eskultura kubiko geometrikoak dira, 15-30 tona artekoak. Agintari jainkotuei dagozkie eskultura erraldoi gehienak, eta naturalistak dira. Begi sartuak, ezpain lodiak, asimetrikoak, masail puztuak, sudur handia baina zapala, eta oro har, jaguarraren aurpegia gogorazten duten ezaugarriak dituzte. Burua eta atzealdea [[larru]]z, jaguar atzaparrez eta [[suge]] ezaugarriz apaindua zuten; horiek ziren, hain zuzen ere, garai hartan etorkiaren sinboloak. Buru erraldoiak bereziki aipagarriak dira; izan ere, era horretako eskulturak agertu diren inguruak ez dira lurralde harritsuak, eta oso sistema aurreratua eta energia asko beharko zen harri horiek garraiatzeko; San Lorenzoko buruak egiteko erabili zuten basaltoa, esaterako, gune hartatik 80 kilometro ingurura zegoen harrobi batetik aterea da adituen ustez.
 
[[Fitxategi:Olmec_figurine,_serpentine.jpg|thumb|100px|righteskuinera|[[Serpentina (minerala)|SerpentinaSerpentinazko]]zko miniatura]]
Buru erraldoiez gainera hainbat aldare aurkitu dira, [[monolito|monolitikoak]] hauek ere, erlijio eszenak irudikatzen dituzten [[behe-erliebe]] eta eskultura bikainez apainduak. Laukizuzen formako oinarria izaten dute, goialdean behe-erliebeak dauzkate eta aurrealdean irudi irtenak. Aldareetako irudietan ere nabarenenak dira giza-jaguarren edo haur-jaguarren ezaugarriak. Jaguarra da, izan ere, arte olmekan gehien agertzen den irudia, eta olmeken mitologia guztia jainko felino baten gurtzan oinarritua zela adierazten du horrek. Jaguar irudiez gainera aipagarriak dira ''maskara irribarretsuak''. Buru erraldoiak eta aldareak arte ofizialaren erakusgarritzat hartu dira, erlijio eta gertaera historikoei buruzko eszenak baitira nagusi.
 
30. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Mexikoko jatorrizko herriak]]
[[Kategoria:Mexikoko historia]]