Oliver Sacks: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:9.13.09OliverSacksByLuigiNovi.jpg|thumbnailthumb|260px|Oliver Sacks 2009an.]]
'''Oliver Wolf Sacks''' ([[Londres]], [[1933]]ko [[uztailaren 9]]a - [[New York]], [[2015]]eko [[abuztuaren 30]]a) nazioartean oso [[neurologia|neurologo]] eta [[idazle]] ospetsua izan zen. Haren liburuak era atsegin eta dibulgatiboaz idatzita daude. Gaien aldetik berak ezagututako kasuetan oinarritzen da, hauek estilo pertsonalez eta erakargarriaz azalduz. Modu batez, zientzia azaltzeko modu hau [[XIX. mendea]]ren estiloa berreskuratzen zuen.
 
9. lerroa:
Sacks-ek bere lanetan ez du arlo klinikoan sakontzen; gehiago interesatzen zaion gaixoen bizipenak eta ikuspuntuak. Nahiz eta gai ezkorra iruditu, Sacks alde baikorra bilatzen saiatzen da, arazoak dituzten pertsonek nola lortzen dute eguneroko bizimoduan moldatzen. Bere liburu ezagunena, ''[[Awakenings]]'', [[1990]]ean [[Penny Marshall]]ek zinemara eraman zuen. Liburu horretan XX.mendeko hogeigarren hamarkadan gertatutako [[entzefalitis letargikoa]] izurritearen gaixoez kezkatu zen. Bere liburuetan azaldutako beste gaixotasun batzuk hauexek dira: [[Tourette sindromea]], [[Parkinsonen gaixotasun|Parkinson]] gaixotasuna eta ikusmenaren [[agnosia]] azaldu ditu, besteak beste. Euskaratuta dagoen bere liburu bakarra, ''Antropologo bat Marten'', [[Asperger sindromea]] pairatzen duen [[Temple Grandin]] irakasleari buruzkoa da.
 
== Obrak ==
Artikuluetatik at, hauek dira orain arte argitaratu dituen liburuak:<ref>http://www.oliversacks.com</ref>
* ''Migraine'', 1970.
* ''Awakenings'', 1973.
* ''A Leg to Stand On'', 1984.
* ''The Man Who Mistook His Wife for a Hat'', 1985.
* ''Seeing Voices: A Journey Into The Land of the Deaf'', 1989.
* ''An Anthropologist on Mars'', 1995. Euskaraz: ''Antropologo bat Marten''. Euskaratzaileak, Xabier Olarrak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen-Zerbitzua, 2003.
* ''The Island of the Colour-blind (total congenital color blindness in an island society'', 1997.
* ''Uncle Tungsten: Memories of a Chemical Boyhood'', 2001.
* ''Oaxaca Journal'', 2002.
* ''Musicophilia: Tales of Music and the Brain'', 2007.
* ''The Mind's Eye'', 2010.
* ''Hallucinations'', 2012.
 
== Azken urteak ==
[[2006]]an [[melanoma]] diagnostikatu zioten eskuineko begian. Bederatzi urte geroago, [[2015]]eko [[urtarril]]ean metastasiak topatu zizkioten gibelean eta burmuinean. Publikoki iragarri zuen gertakaria, bere bizipenekin batera: Bere bizitzaren azken hilabeteak bizi izan zituen modurik sakonenean eta konszienteenean. 82 urterekin hil zen Manhattango bere etxean.