«Oliver Cromwell»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Bizitza ==
Richard Cromwell (c. 1560-1617) eta Elizabeth Stewarden († 1654) hamar haurretatik bigarren semea zen. [[Huntingdon]]go ikastetxean eta [[Cambridge]]ko Sidney Sussex College-n ikasi zuen, heziketa [[puritano]]a jasoz<ref name="har">{{erreferentzia|abizena= |izena= |url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Cromwell2 |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | argitaletxea= 1.euskadi.net |sartze-data= 2016-7-16}}</ref>. Baina [[1617]]ko ekainean aita hil zitzaion, eta etxera itzuli behar izan zuen<ref name="bcw">{{erreferentzia|abizena= Plant |izena= David |url=http://bcw-project.org/biography/oliver-cromwell |izenburua= Oliver Cromwell |bilduma = BCW Project | argitaletxea= bcw-project.org |sartze-data= 2016-7-16}}</ref>. [[1620]]an Elizabeth Bourchier-ekin ezkondu zen, Sir James Bourchier Londresko merkatariaren alabarekin. Huntingdonen kokatu ziren eta 9 seme-alaba izan zituzten. [[1628]]an, Huntingdonetik Parlamentuko diputatu hautatu zuten, eta [[Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos I.aren]] aurkariekin bat egin zuen. [[1620ko hamarkada]]ren amaieran, gaixoaldi baten ondoren, puritanismoaren aldeko sutsu bilakatu zen<ref name="bcw"></ref>.
 
[[1631]]ean, Cromwellen ekonomia gainbeheran zegoen; jabetza gehienak saldu ondoren, etxalde bat errentan hartu eta bost urtez nekazaritzan aritu behar izan zuen. Egoera erabat aldatu zen [[1636]]an, osaba batek utzitako ondare handia jaso baitzuen<ref name="bcw"></ref>. [[1640]]an, [[Cambridgeko Unibertsitate]]ko diputatua aukeratu zuten ''Long Parlament'' izeneko parlamentuan. Erregearen eta Parlamentuaren arteko gerra piztu zenean, Cromwell Parlamentuaren alde jarri zen eta ''Ironsides'' («Burdinazko aldeak») gudaroste ospetsuaren buru joanda, Marston Moor-ko ([[1644]]) eta Naseby-ko ([[1645]]) garaipenak lortu zituen. Parlamentuko buruzagi nagusi izendatu zuten, eta Karlos I.a erregea hiltzera kondena zezaten lortu zuen [[1649]]. urtean.
 
Errepublika edo Commonwealth aldarrikatu ondoren, Cromwellek Irlanda (Droghedako gudua, 1649) eta Eskozia (Dunbar, [[1650]]) konkistatu zituen, basakeria izugarria erabiliz, eta [[Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa|Karlos II.aren]] armadak (Worcester, [[1651]]) garaitu zituen. Parlamentua bere gogora ezin baitzuen antolatu, [[1653]]. urtean bere burua estatuburu izendatu zuen Lord Protector tituluaz, eta diktadura ezarri zuen. Herbehereak bere mende jarri ondoren (Itsasketako akta, [[1651]]), Cromwell [[Espainia]]ren aurka borrokatu zen (Jamaikako konkista, [[1655]]) eta [[Frantzia]]ri [[Dunkerke]] hiria kendu zion [[1658]]. urtean. Oliver Cromwell 1658ko irailaren 3an hil zen, bere herriaren haserrea eta arerioen gorroto bizia bildu ondoren. Erregezaleek boterea berreskuratu zutenean, haren gorpua hilobitik atera zuten eta, kateatuta, burua moztu zioten.
 
{{bizialdia|1599ko|1658ko|Cromwell, Oliver}}
 
[[Kategoria:Ingalaterrako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Diktadoreak]]