Olaeta (dantzariak): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Olaeta''' bizkaitar dantzari, musikari eta koreografo familia baten abizena da.
 
== Segundo Olaeta Mugartegi ==
7. lerroa:
== Javier Olaeta Torrezuri ==
{{nagusia|Javier Olaeta}}
Bizkaitar dantzaria eta abeslaria, Segundo Olaetaren semea (Gernika, 1923). ''Elai-Alai'' dantza-taldeko kidea izan zelarik, taldearekin Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan ibili zen. ''Elai-Alai'' dantza-taldearen zuzendaria izan zen 1991. urtean Gernikan jendaurrean berriro agertu zirenean.
 
== Lide Olaeta Torrezuri ==
{{nagusia|Lide Olaeta Torrezuri}}
Bizkaitar dantzaria, Segundo Olaetaren alaba (Gernika). [[Dantza klasiko]]a eta modernoa ikasi zituen 14 urtez Parisen. ''Ballets Olaeta'' dantza-taldeko lehen dantzaria izan zen 1957-1984. urteetan. Dantza-talde horren zuzendariordea izan da 1971. urtean haren aita hil zenetik. Bilboko Irakasle Goi Eskolako dantzako irakaslea izan da.
 
== Lourdes Olaeta Torrezuri ==
{{nagusia|Lourdes Olaeta}}
Bizkaitar dantzaria, Segundo Olaetaren alaba (Gernika). Haurra zelarik ''Elai-Alai'' taldearekin egin zuen dantza. Bere anai-arrebek bezala, Parisen egin zituen dantza klasikoko ikasketak, eta, ondoren, Miarritzera joan zen bizitzera. Familia Gernikara itzuli zenean (1948), aitak ''Olaeta'' dantza-taldea berriro osatu zuen, eta Lourdes izendatu zuen lehen dantzari.
 
== Miren Teresa Olaeta Torrezuri ==
{{nagusia|Miren Teresa Olaeta}}
Bizkaitar dantzaria, Segundo Olaetaren alaba ([[Bidarte]], Lapurdi, 1939). Piano-ikasketak egin zituen Bilbon eta Parisen. Orobat dantza klasikoak, jazza eta yoga ikasi zituen, eta arrakasta handiko emanaldiak izan zituen ''Olaeta'' dantza-taldearekin Europan eta Ameriketan zehar. ''Ballets Olaeta'' dantza-taldeko irakasle eta Bilboko Olaeta akademiako zuzendari izan zen 1988. urteaz geroztik.
 
== Victor Olaeta Torrezuri ==