Odol talde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
 
Bi odol talde sistema garrantzitsuenak aurkituak izan ziren lehen odol transfusioekin saiakuntzak egiten hasi zirenean: ABO sistema [[1901]]ean ([[Karl Landsteiner]]) eta Rh sistema [[1937]]an ([[Philip Levin]]). Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoaren zergatiak ulertzeak balio izan zuen odol taldeak hobeto ezagutzeko eta, gaur egun, International Society of Blood Transfusionek (ISBT) 30 odol-talde sistema eta 600 antigeno onartzen ditu.
Garai batean, odol taldeen identifikazioa erabiltzen zen zientzia forentsean eta aitatasun frogetan. Gerora, ordea, hatz-markek eta [[Azido desoxirribonukleiko|ADN]] probek hura ordezkatu dute.
 
== Serologia ==
 
Pertsona baten [[immunitate-sistema|immunitate sistemak]], ezagutzen ez duen odol talde baten antigenoaren aurrean, ekoiztuko ditu antigeno horretara espezifikoki lotuko diren antigorputzak eta, gainera, memoria immunologikoa izango du antigeno horrentzat. Pertsona hori sentsibilizatua egongo da odol talde horren antigenoen aurrean.
 
Antigorputz hauek lotuko dira eritrozitoen gainazalean dauden antigenoetara eta sarritan immunitate sistemako zelulen suntsipena gertatuko da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da odol transfusio edo [[Organo (biologia)|organo]] [[Transplante (medikuntza)|transplanteetan]] bateragarria den odol taldea aukeratzea. Bateraezintasun larrien ondorioz erantzun immunea martxan jarri eta heriotza sor baitezake.
22. lerroa:
== ABO eta Rh faktorea ==
 
Anti-A eta anti-B ABO odol talde sistemaren gainazalean agertzen diren antigenoen aurkako antigorputz arruntenak dira. Antigorputz hauek sarritan naturalak direla esaten den arren, haurtzaroan sortzen dira sentsibilizazioaren ondorioz.
 
Antigorputz hauen garapena A eta B antigeno hauek [[natura]]n ere aurkitzen direlako gertatzen da, esaterako, [[janari|elikagai]], [[landare]] eta [[bakterio]]etan. Jaio ondoren umearen [[heste]]a kolonizatzen duen flora normalak A eta B antigenoak izango ditu. Ondorioz, immunitate sistemak antigeno horien aurkako antigorputzak ekoiztuko ditu, gainazalean antigeno horiek dituzten eritrozitoekin topatzean prest egoteko.
28. lerroa:
* A odol taldea duten pertsonek A antigenoa azaltzen dute eritrozitoen gainazalean eta anti-B antigorputza ere bai.
* B odol taldea dutenek B antigenoa dute eritrozitoen gainazalean eta baita anti-A antigorputza ere.
* AB odol taldea duten pertsonek A eta B antigenoak dituzte, baina ez dute inongo antigorputzik.
* O odol taldea dutenek ez dute antigenorik eritrozitoen gainazalean, baina bai anti-A eta anti-B antigorputzak.
 
Antigorputz hauek direla eta, gaixoaren odol taldea ondo identifikatu behar da transfusio bat egin aurretik.
[[Rh faktorea]] ere antigeno bat da eta pertsona baten odol taldea identifikatzerakoan garrantzitsua da. "Positibo" eta "negatibo" terminoek antigenoaren presentzia edo gabezia adierazten dute, beste antigenoekin inongo erlaziorik ez duena. Rh faktorearen aurkako antigorputzaren jatorria ez da naturala aurreko kasuetan bezala. Antigorputz honen ekoizpena gertatzeko, antigenoarekin kontaktu zuzena beharrezkoa da, transfusio edo [[haurdunaldi]]aren ondorioz besteak beste. Behin antigeno horrekin sentsibilizatu ondoren, bere aurkako antigorputzak izango ditu pertsona horrek eta haurdunaldiaren kasuan karena hesia gainditzeko gai izango da.
39. lerroa:
International Society of Blood Transfusionen (ISBT) arabera 30 odol talde sistema desberdin daude gizakian. 30 odol talde sistema hauetan 600 antigeno talde desberdin aurkitu dira, baina hauetako asko oso arraroak dira eta talde etniko batzuetara mugatuta daude.
 
Odol talde bera mantentzen da bizi guztian zehar ia beti, baina kasu batzuetan, [[infekzio]] edo [[gaixotasun autoimmune]] baten ondorioz antigenoren bat gehitu edo ezabatzen da odol taldea aldatuz. Horrelako kasuak gertatu izan dira organo baten transplantearen ondoren, batez ere [[bizkarrezur-muin]]aren transplantearen ondoren, hau [[leuzemia]] eta [[linfoma|linfometan]] egiten dena baita. Pertsona bati ABO sistemako beste odol talde bat duen emaile baten bizkarrezur-muina transplantatzen bazaio, denboraldi batez gaixoaren odola bere emailearen talde berdinekoa izango da.
 
Odol talde batzuk gaixotasun heredagarriekin erlazionatuta daude, adibidez Kell antigenoa [[McLeod sindromea]]rekin lotzen da. Beste odol talde batzuk infekzioekiko suszeptibilitatea alda dezakete, esaterako Duffy antigenoaren gabezia duten pertsonek [[malaria]]rekiko erresistentzia ageri dute. Antigeno hau, ziurrenik hautapen naturalari esker, malaria endemikoa den zonaldeetan urriagoa da.
178. lerroa:
=== Beste odol talde sistema batzuk ===
 
Lehen aipatu bezala 30 odol talde sistema desberdin ezagutzen dira, ABO eta Rh sistemak barne hartuta. Beraz, ABO eta Rh antigenoez gain, beste antigeno asko ere adierazten dira eritrozitoen gainazalean.
 
Beste zenbait sistema:
* MNS sistema
* Duffy sistema
* Diego sistema
* P sistema
* Lutheran sistema
* Kell sistema
* Lewis sistema
* Kidd sistema
* Fisher sistema
* Beste sistema asko
 
Odol talde sistema hauetako asko gaixoetan sistema horietako antigenoen aurkako antigorputzak aurkitu ondoren izendatu ziren.
 
== Esanahi klinikoa ==
198. lerroa:
=== Odol transfusioa ===
 
Medikuntza transfusionala [[hematologia]]ren adar espezializatu bat da, odol taldeen azterketaz arduratzen dena eta odol bankuekin batera odolaren eta odolaren beste deribatu batzuen transfusioa ahalbideratzen duena. Produktu hauek [[mediku]]ak errezetatuak izan behar dira mundu guztian, [[sendagai|botikak]] bezala.
[[Fitxategi:Main symptoms of acute hemolytic reaction.png|thumb|220px|Erreakzio hemolitiko akutuaren sintoma nagusiak.]]
Odol bankuen zeregin nagusienetako bat, odol emaile eta hartzaileen odol taldea determinatzea da bateragarriak direla ziurtatuz, [[Odol-transfusio|transfusioa]] segurua izan dadin. Odol bankuetan odol lagin guztiak behar den bezala identifikatuta eta etiketatu egon behar dute. Transfusioan erabilitako odola bateraezina bada hartzailearen odolarekiko, erreakzio hemolitiko akutu larria ager daiteke hemolisiarekin, hau da, eritrozitoen suntsipenarekin. Honetaz gain, giltzurrun gutxiegitasuna, shock eta heriotza ere gerta daitezke. Hau [[Antigorputz|antigorputzekantigorputz]]ek eritrozitoei erasotzen dietelako gertatzen da.
 
Transfusioaren arriskuak minimizatzeko modurik egokiena gaixoak bere odola hartzea izango litzateke. Arriskua gutxitzeko beste modu bat, hartzailearen [[suero]]a emailearen eritrozitoekin nahastu eta [[aglutinazio]]rik gertatzen den behatzean datza. Hala ere, hau ezin da egin larrialdi baten aurrean. Aglutinazioa ez bada ikusten begi hutsez, odol bankuetan [[mikroskopio]]z behatzen da. Aglutinazioa ageri bada, odol hori ezin zaio hartzaile horri eman.
208. lerroa:
=== Jaioberriaren gaixotasun hemolitikoa ===
{{sakontzeko|Jaioberriaren gaixotasun hemolitiko}}
Haurdun dagoen emakume baten umekiak berea ez den beste odol talde bat badu, amak odol talde horren aurkako antigorputzak sor ditzake. Hau, umekiaren odola amarenarekin kontaktuan jartzen bada gertatzen da, batez ere [[erditze]]an [[odoljario]]ren bat izaten bada. Honek haurdunaldi horretako edo ondorengo bateko jaioberrian gaixotasun hemolitikoa sor dezake.
 
Haurdun dagoen [[emakume]] batek anti-RhD antigorputzak dituela jakinez gero, umekiaren odolaren azterketak egin daitezke bere odol taldea ezagutu eta gaixotasuna izateko arriskua duen jakiteko. Medikuntzan [[XX. mendea]]n egin den aurrerakuntza garrantzitsuenetako bat gaixotasun honen prebentzioa da. Horretarako, anti-RhD antigorputzen eraketa eragozten da amarengan sendagai injektagarri bati esker.
218. lerroa:
Odol-emate bakoitzetik ahalik eta etekin handiena lortu asmoz, odol banku batzuk odola produktu desberdinetan banatzen dute. Produktu arruntenak eritrozitoak, [[odol-plasma]], [[plaketa]]k eta odol-plasma fresko izoztuak dira. Azken hau hilgarria izan daiteken koagulazio arazoa duten gaixoei ematen zaie, esaterako, [[gibel]] gaixotasun aurreratuan, antikoagulatzaileen [[gaindosi]]an edo odol-hodi barneko koagulazio barreiatuan.
 
Gaur egun [[koagulazio faktore]]ak metodo errekonbinatzaile modernoen bidez sintetizatzen dira, gero [[hemofilia]]n erabiltzeko. Honela, infekzioen transmisio arriskua gutxitzen da.
 
=== Eritrozitoen bateragarritasuna ===
[[Fitxategi:Blood Compatibility.svg|thumb|230px|'''Eritrozitoen bateragarritasun grafikoa'''<br /> O odol taldekoek bere talde berdinekoei emateaz gain, A, B eta AB taldekoei ere eman ahal diete; A eta B odol taldekoek aldiz, bakoitzak bere talde berdinekoei eta AB taldeari.]]
* '''AB odol taldea''' duten pertsonek, A eta B antigenoak dituzte eritrozitoen gainazalean eta beraz, ez dute antigeno horien aurkako antigorputzik. Hori dela eta, AB odola duen pertsona batek edozein odol taldetako odola jaso dezake, baina AB taldea dutenei bakarrik eman diezaioke bere odola.
* '''A odol taldea''' duten pertsonek, A antigenoa besterik ez dute agertzen eta B antigenoaren aurkako antigorputza izango dute. Beraz, pertsona hauek A eta O taldeko odola har dezakete eta A eta AB taldekoei eman diezaiekete.
* '''B odol taldea''' dutenek, B antigenoa ageri dute eritrozitoetan eta A antigenoaren aurkako antigorputza ere bai. Horregatik, odol talde hau duten pertsonek B eta O taldea dutenen odola jaso dezakete eta B eta AB dutenei eman.
* '''O odol taldea''' duten pertsonen odolean ez da inolako antigenorik agertzen, baina bai A eta B antigenoen aurkako antigorputzak. Ondorioz, O taldeko pertsonek beren odol talde berdina duten pertsonen odola bakarrik har dezakete eta edozein odol talderi eman diezaiekete beren odola, hau da, O, A, B eta AB taldekoei. Larrialdi egoera batean norbaitek odola behar duenean, O negatibo odola erabiltzen da.
 
254. lerroa:
Rh negatiboa den gaixo batek ez ditu anti-RhD antigorputzak izango aurretik sentsibilizatua izan ez bada. Rh positiboa den odola har dezake behin, baina hortik aurrera antigorputzak sortuko ditu. Bigarren aldiz Rh positiboa den odolarekin kontaktua izanez gero, erreakzio bortitz bat izango du gaixo horrek. Horregatik, Rh positiboa den odola ez da inoiz eman behar Rh negatiboa duten pertsonei. Hau gerta ez dadin, odol bankuek Rh negatiboaren hornidura egokia izan behar dute.
 
Muturreko egoera batean, esaterako odol bankuan Rh negatiboaren hornidura amaitu bada, Rh positiboa den odola Rh negatibo diren adin ugalkorretik kanpo dauden emakume eta gizonei ematea posible izango litzateke, betiere anti-RhD antigorputzik ez dutela ziur egonez gero. Alderantzizko kasuan ez legoke arriskurik, hau da, Rh positibo diren pertsonei, Rh negatiboa den odola ematea zilegi da.
 
=== Plasmaren bateragarritasuna ===
264. lerroa:
=== Emaile eta hartzaile unibertsalak ===
 
Odol edo eritrozitoen transfusioari dagokionez, O negatibo odol taldea dutenak emaile unibertsalak direla esaten da eta AB positiboa dutenak berriz, hartzaile unibertsalak. Aitzitik, kontzeptu hauek orokorrak dira, anti-A, anti-B eta anti-RhD antigorputzen aurrean bakarrik dira baliagarriak.
 
Salbuespenen artean [[Bombay fenotipo]]a duten pertsonak daude. Pertsona hauek bi h alelo heredatu dituzte beren gurasoengandik. Ondorioz, ez dute A eta B antigenoen aitzindaria den H [[proteina]] ekoizten. Hori dela eta, beren odol talde berdina duten pertsonengandik bakarrik har dezakete odola.
 
Plasma transfusioei dagokionez, egoera alderantzizkoa da. O odol taldekoa bere talde berdinekoei bakarrik eman daitekeen bitartean, AB taldekoa guztientzat da baliagarria.