«Odaliska Handia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(Orri berria: «{{izenburu etzana}} {{margolan infotaula | izena = ''La Grande Odalisque'' | irudia = Jean_Auguste_Dominique_Ingres_-_The_Grand_Odalisque_-_WGA11841.jpg | margolaria = Jean Aug...»)
 
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| museoa = [[Louvre museoa]], [[Paris]]
}}
'''''[[La Grande Odalisque]]''''' (''Odaliska handia'') [[Jean Auguste Dominique Ingres]] margolari frantsesak [[1814]]an egin zuen margolan ezaguna da. Lan hau [[orientalismo]] joeran kokatu behar dugu, neoklasizismo barruan. [[Olio-pintura]]z egina, luzera 91ko zentimetrokoa eta zabalera 162ko zentimetrokoa da. Egun, Frantziako [[Louvre museoa]]n erakusten da.<ref>{{Cite web|url=Cirlot, L., ''Museo del Louvre I'', «Museos del Mundo» bilduma, 3.liburuki, Espasa, 2007. ISBN 978-84-674-3806-2, 174-175 or.|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Historia ==
Margolana [[Napoleón Bonaparte|NapoleónNapoleónen]]en arreba zen [[Caroline Bonaparte|CarolineCarolinek]]k, [[Napoliko Erresuma]]ren erreginak, enkargatu zuen. Enkargua ''pendant'' bat zen, hau da, beste margolan batekin parean jartzeko; beste lana beste [[biluzi artistiko]]a zen. [[1819]]n [[Parisko Saloia]]n erakutsi zen.
 
== Gaia ==
[[Odaliska]]k [[Otomandar Inperioa]]n [[haren]]eko emakume esklabuak ziren. XIX. mendean horrelako irudi erotikoak oso modan jarri ziren eta horrelakoetan Ingres benetako espezialista izan zen. Emakumea jarrera erotikoaz agertzen da, bizkarrez baina burua buelta emanda, ikusleari begira. Margolanak [[Jacques-Louis David]]ek egindako ''[[Madame Récamier]]'' margolana gogorarazten digu. Margolanean orientalismoan ohikoak ziren objektu exotikoak ikus daitezke: [[abaniko]]a, [[turban]]a eta [[pipa]]. Garrantzi handia oihalen ehundurek dute. 1814rako Ingres [[Florentzia]]n egona zen eta [[Rafael Sanzio|RafaelRafaelen]]en obra ezagutzen zuen; eragin hori lan honetan ikus daiteke.
 
== Ezaugarriak ==
Garaiko kritikoek lanean akats batzuk ikusi zituzten. Horrela, emakumea oso luzea da; hori lortzeko margolariak hiru [[orno]] gehiago jarri zizkion. Margolariak jakitun zen horretaz baina errealismoa baztertu zuen efektua lortzeko. Gorputzen luzera artifizial hori [[manierismo]]aren ezaugarria izan zen. Lan hau egiteko bost [[Modelo (artea)|modelo]] desberdinak erabili zituen.
 
Kromatismoa oso arina eta monotonoa da eta hori ere garaian oso kritikatua izan zen. Horren bidez artistak [[preziosismoa]] bilatzen zuen. Kolore nagusiak hauek dira: urdina gortinetan, gorria, zuria eta urre kolorea dira.
 
== Kanpo loturak ==
* {{fr}}:[https://www.louvre.fr/en/oeuvre-notices/une-odalisque Informazioa Louvre museoaren webgunean.]
* {{en}}:[https://www.khanacademy.org/humanities/ap-art-history/later-europe-and-americas/enlightenment-revolution/v/ingres-la-grande-odalisque-1814 Margolanari buruzko bideoa.]
 
[[Kategoria:Dominique Ingresen margolanak]]