Nouvelle Vague: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{lang|fr|'''''La Nouvelle Vague'''''}} (euskaraz, '''Uhin Berria''') [[1950eko hamarkada]]ren bukaeratik [[1960ko hamarkada]]ren amaiera arte [[Frantzia]]n garatu zen [[zinema]]-mugimendua izan zen, aurreko hamarkadetan nagusi izan zen frantses zinemari gailendu zitzaiona bereziki. [[Zinema independente]] eta [[autore-zinema]] moduan hasi zen, [[Claude Chabrol]], [[Jacques Rivette]], [[François Truffaut]], [[Éric Rohmer]], [[Agnès Varda]], [[Jean Eustache]] eta [[Jean-Luc Godard]] zinemagileak osaturik. Joera horretako film aitzindariak ''[[Le Coup du berger]]'' (Jacques Rivette, 1956) eta ''Le beau Serge'' (Claude Chabrol, 1959) izan ziren.
 
[[Italiar neorrealismo]]ak, [[Film noir]]-ek, [[Hollywood]]eko klasikoak, errealismo poetikoak, [[existentzialismo]]ak eta [[Alfred Hitchcock]]-ek eragina eduki zuten mugimendu honen gainean.
 
Abiapuntua [[Alexandre Astruc]]-en manifestua izan zen, "Avant-Garde berriaren jaiotza: Camera-Styloa", L'Écran-en argitaratua 1948ko martxoaren 30ean. Bertan, azpimarratutako ideia batzuk geroago garatu zituzten François Truffaut-ek eta ''[[Cahiers du cinéma]]'' aldizkariak.
 
''Rive gauche'' edo "Ibaiaren ezkerraldeko" korrontean [[Henri Colpi]], [[Jacques Demy]], [[Chris Marker]], [[Alain Resnais]] eta [[Agnès Varda]] nabarmendu ziren.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Frantziako historia]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}}{{fr}}{{es}}{{it}}{{de}}[http://www.newwavefilm.com/ "New Wave Film" webgunea.]
 
{{zinema zirriborroa}}