Txikipedia:Rhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Rhin''' ibaia Europako mendebaldeko bai bat da. 1.300 km baino gehiagoko luzera du. Suitzako Alpeetan hasten da eta Austria, Liechtenstein, Alemania (ibilbidearen...»
 
No edit summary
5. lerroa:
Ibai nabigagarria da eta askotan lehengaiak eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen da, [[industria]] eta [[meatzaritza]] askoko lekuetara iristen delako. Salgaietako eta lehengaietako asko Rotterdameko portura iristen dira, ondoren munduko beste hirietara esportatzeko. Beste salgai eta lehengai batzuek, berriz, alderantzizko bidaia egiten dute; hau da, munduko beste hirietatik Europara iristeko Rotterdameko portua erabiltzen dute. Horregatik, Rhin ibaia ekonomiarentzako garrantzitsua da, baina baita turismoarentzako ere, ibaiaren zatiren bat itsasontziz zeharkatu eta hurbileko hiriak ezagutzeko aukera dagoelako.
 
Ibaia oso kontaminatuta dago, gai kaltegarri asko aurkitu ditzakegu uretan. Gainera, zuzenak ez ziren ibaiko zati batzuk aldatu edo kendu dira itsasontzien zirkulazioa ahalbidetzeko. Kanalak sortu egin dira Rhin ibaia [[Rodano (ibaia)|Rodano]] edo [[Danubio]] ibaietara, besteak beste, lotzeko helburuarekin, arrazoi ekonomikoengatik.
 
== Historia ==