Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.573 bytes added ,  Duela 7 hilabete
ez dago edizio laburpenik
== Biografia ==
=== Hastapenak ===
Sıla Gençoğlu [[Denizli probintzia]]ko [[Acıpayam]] hirian jaio zen, Turkiako hego-mendebaldean. Txikitatik frantsesa ikasten hasi zen eta Bigarren Hezkuntza egitera [[Esmirna]]ko eskola frantsesera joan zen, inguruko hiri handienera<ref>{{Erreferentzia|izena=Cengiz|abizena=SEMERCİOĞLU|izenburua=EŞİM DEĞİL O, SILA...|hizkuntza=tr|url=http://www.hurriyet.com.tr/kelebek/esim-degil-o-sila-21734461|aldizkaria=www.hurriyet.com.tr|sartze-data=2019-03-02}}</ref>. Aziz Pelen musika irakasleak musikareriko zuen pasioa ikusita eskolako ekitaldietan oholtzara ateratzera animatu zuen eta Esmirnako Opera eta ballet konpainiako Sabahat Tekebaş ahots-irakaslearekin hasi zen bere ahotsa lantzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Mehmet KURT /|abizena=İZMİR, (DHA)|izenburua=Sıla’dan vefa|hizkuntza=tr|url=http://www.hurriyet.com.tr/ege/sila-dan-vefa-17941323|aldizkaria=Hürriyet|sartze-data=2019-03-02}}</ref>. 1998an [[Istanbul]]era joan zen Frantzesezko filologia ikasketak egitera baina musikarekiko apustua egin eta jazz musika ikastea erabaki zuen Istanbulgo Bilgi Unibertsitatean. Garai hartan '''Afyon Jazz Jaialdian''' sarritan hartu zuen parte orkesta bateko solista gisa. Hurrengo zazpi urtetan [[Kenan Doğulu]]ren orkestako parte izan zen eta artista turkiar askorentzako abestiak idatzi zituen. 2006an Turkiako ''Sıla'' telesailerako "Sıla-Töre" abestia kantatu zuen eta bere ahotsa herrialde osoan ezagutarazi zuen horrela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sıla: Evdeki televizyonu söktüm - ARMAĞAN ÇAĞLAYAN|hizkuntza=tr|url=http://www.radikal.com.tr/yazarlar/armagan-caglayan/sila-evdeki-televizyonu-soktum-1187612/|aldizkaria=Radikal|sartze-data=2019-03-02}}</ref>.
 
=== Bakarkako ibilbidea ===
2001an bakarkako aurreneko diskoa atera zuen, bere izena zeramana. Bakarkakoa izan arren hainbat artistarekin elkarlanean egindako abestiak zituen, hala nola, Sezen Aksu, Kenan Doğulu, Ozan Doğulu, Yalın eta Efe Bahadır. Abestirik ezagunena "...Dan Sonra" izan zen eta berehala lortu zuen Turkiako musika zerrendetako lehenengo postura iristea eta 12 aste pasa zituen postu goren horretan. 2009an ''İmza'' diskoa atera zuen eta "Sevişmeden Uyumayalım" abestia ere lehen postura iritsi zen.
 
2010 urtean hirugarren diskoa plazaratu zuen, ''Konuşmadığımız Şeyler Var''. 100.000 kopia saldu zituen eta Turkian urte hartan gehien saldu zen diskoen artean egionegon zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2013-07-10|url=https://web.archive.org/web/20130710070516/http://www.mu-yap.org/upload/web%20veriler-doluma%20g%C3%B6re%20ilk%2040%20alb%C3%BCm_2010.doc|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-03-02}}</ref>. Hainbat abestik lortu zuten zerrendetan goiko postuetan egotea. 2012an bi disko argitaratu zituen, ''Joker'' (zuzenekoa) eta ''Vaveyla''. Kritikariek txalotu egin zutendiskoa eta Frantziako [[Chanson|chansonaren]] eta Portugalgo [[Fado|fadoaren]] zantzuak aurkitu zizkioten konposizioetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sanatçının normali anormaldir {{!}} Güneri Cıvaoğlu {{!}} Milliyet.com.tr|data=2013-08-29|url=http://archive.is/ta41Z|aldizkaria=archive.is|sartze-data=2019-03-02}}</ref>.
 
Hurrengo urteetan disko arrakastatsuak egiten jarraitu du. Turkian emakume oso ezaguna da eta horren adibide dira [[Coca-Cola]]rentzat egindako iragarkia eta [[GQ]] aldizkariak 2015 urteko emakume izendatu izana<ref>{{Erreferentzia|izenburua=GQ 'Men of the Year' ödülleri sahiplerini buldu|hizkuntza=tr|url=http://www.hurriyet.com.tr/kelebek/magazin/gq-men-of-the-year-2015-odulleri-sahiplerini-buldu-40022685|aldizkaria=www.hurriyet.com.tr|sartze-data=2019-03-02}}</ref>.
 
== Diskografia ==
60.436

edits