Nilotar krokodilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Oro har 5 m inguru izaten da luze eta 225 kg pisatzen du batezbestez, baina krokodiloak hil arte hazten dira eta 6 metro eta 700 kiloko (eta gehiagoko) arrak behin baino gehiagotan ikusi eta aztertu dira. Bere pisua 150-700 kilo artean doa eta inoiz ikusitako nilotar krokodilo handiena 900 kilo inguru pisatzen omen zuela estimatzen zen. Krokodilo azpiespezie hau, beraz, Afrikako espezie guztietan handiena eta mundu mailako bigarren handiena ([[itsas krokodilo|itsas krokodiloaren]]aren atzetik soilik) da. Hiruki egiturako [[mutur (argipena)|mutur]] luzea du. Lepotik atzerako gaineko aldean karatxo moduko koskorrak ditu, lerrotan ondo definituak. Orban beltzez beteriko brontze-berdexka kolorekoa du bizkarra, sabela, aldiz, horixka.
 
Munduko bigarren hozkadarik indartsuena du, soilik [[itsas krokodilo]] lehengusuaren atzetik.
24. lerroa:
Nilotar krokodiloa ehizatu dezakeen guztia jaten du, sarraskiak ere gustora jaten ditu.
 
300 kiloko krokodilo gazteek [[antilope|antilopeak]]ak, [[narrasti|narrastiak]]ak, [[arrain|arrainak]]ak, [[hegazti|hegaztiak]]ak, [[ñu|ñuak]]ak eta [[zebra]] gazteak ehizatzen dituzte.
 
400 kilotik gorako krokodiloek [[ñu|ñuak]]ak, [[zebra]] helduak, [[jirafa]] gazteak eta [[afrikar bufalo]] gazteak ehizatzen dituzte.
 
500-700 kiloko krokodilo heldu garatuak eta erraldoiak edozer gauza ehizatzeko gai dira, aurretik aipatutako harrapakin zerrendari [[jirafa]] eta [[afrikar bufalo]] heldu eta handienak erantsi beharko genioke. 500 kilotik gorako krokodiloek, [[elefante]], [[errinozero]] eta [[hipopotamo]] helduak izan ezik, edozein animalia atzeman eta urperatu dezakete itotzeko.
 
Batzuetan, beste harrapari batzuk erortzen dira bere baraileetan; despistaturiko [[lehoinabar|lehoinabarrak]]rak, [[Lycaon pictus|afrikar txakur basatiak]], [[txakal|txakalak]]ak, [[hiena|hienak]]k eta [[lehoi|lehoiak]]ak (soilik krokodilo handienak eta uretan bada).
 
=== Ehizatze teknika ===
Niloko krokodiloek, krokodilo guztiek bezala, harrapakin txikiak hozkadez hil eta irensten dituzten bitartean, harrapakin handiei heltzen diete (lepotik, hankatik edo ahal duten edozein lekutik) eta krokodiloa beraren pisua erabiliz harrapakin horiek ibaian urperatuz itotzen dituzte.
 
[[Ñu|Ñuak]]ak, [[zebra|zebrak]]k, [[bufalo|bufaloak]]ak eta tamainu horretako harrapakinei ibaira ur edatera hurbiltzen uzten diete, urpean hurbiletik zelatatzen dituzten bitartean, eta bat batean eraso azkarra egiten dute harrapakinari heltzen saiatzeko. Erasoak helburua lortu badu, orduan harrapakina poliki-poliki ibaira barneratzen saiatuko da (bere pisua erabiliz), itotzeko sakonera nahikoa lortzeko asmoz.
 
Behin harrapakina hilda dagoenean, bere gorputza ziztu bizian biratuz ("heriotzaren bira" izenaz ezagutzen dena) haragi puskak lortzen ditu, ondoren, osoak irensteko.
 
== Mehatxu naturalak ==
Lehorrean dagoenean, abantaila galduta (lurrean animalia motela da), [[lehoi|lehoiak]]ak benetako arrisku edo mehatxu izan daitezke. Lehorrean lehoiengandik hilik eta ehizatuak suertatu diren krokodiloak ezagutzen dira. Dena den, krokodilo helduak ez dute harraparirik, janariagatik baino gehiago lehoiek lehiakide edo kumeentzat arriskua direlakoan hil ditzakete krokodilo helduak, eta beti ere lehorrean.
 
Krokodilo gazteak [[lehoinabar|lehoinabarren]]ren atzaparretan ere eror daitezke ( lehorrean lehoinabarrak krokodilo gazteak ehizatzen ikusi dira).
 
Krokodiloak [[hipopotamo|hipopotamoen]]en ur eremuetara sartuko balira, arrisku larrian egongo lirateke. Hipopotamoek biziki defendatzen dute beraien ur-eremua, eta horretarako bertan gonbidapenik gabe sarzen diren animalia ezezagun guztiak erasotzen dituzte (hil arte askotan). Hipopotamoak mehatxu handia dira krokodiloentzat, baita ale erraldoientzat ere (hipopotamoa krokodilo alerik handiena baino 4 aldiz handiagoa da). Hozkada batekin hipopotamo batek krokodilo heldu bat hil lezake, eta hipopotamoen erasoak filmatu dira.
 
== Erreferentziak ==