Nikaragua aintzira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
 
== Geografia ==
Cocibolca aintzira Nikaraguako hego-mendebaldean dago, [[Granadako departamendua|Granada]] , [[Rivasko departamendua|Rivas]], [[Río San Juango departamendua|Río San Juan]], [[Chontalesko departamendua|Chontales]] y [[Boacoko departamendua|Boacoko]] departamenduek inguratua. 148 km luze eta 55 km zabal da. Elipse antzekoa da eta ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen da. Sakonera handiena, 45 m ingurukoa da<ref>[http://www.worldlakes.org/lakedetails.asp?lakeid=8934 Lake Profile: Cocibolca (Nicaragua)] Worldlakes.org</ref>. Tipitapa ibaiak [[Managuako aintzira]]rekin lotzen du. Hustubidea, berriz, [[San Juan (ibaia)|San Juan ibaia]] da, [[Karibe itsasoa]]rekin lotzen duena. Hori dela eta, aintziraren ertzean dagoen [[Granada (Nikaragua)|Granada]] itsas portutzat hartu ohi da. Aintziran barrena, [[pirateria|piratek]] hirutan eraso zuten hiri hori.
 
Aintzirak uharte asko ditu (1.000tik gora). Nagusiak Ometepe eta Zapatera uharteak eta [[Solentiname|Solentiname uhartedia]] dira. Solentinamen [[Ernesto Cardenal]] nikaraguar teologo eta poetak bere komunitatea ezarri zuen. Hamaika barne portu ditu, horien artean Granada hirikoa.
 
Antzina Managua eta Nikaragua aintzirak [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] kostaldeko sarguneak ziren eta, sumendiek eragindako material pilaketaren kariaz, kostaldetik urrundu ziren; horrenbestez hango espezie batzuk ur gezetan bizitzera egokitu diren itsas arrainak dira, hala nola ''[[Carcharhinus leucas]]'' marrazoa eta ''[[Pristis perotteti]]'' zerra-arraina<ref>Thomas B. THORSON (1976): [http://digitalcommons.unl.edu/ichthynicar/53/ ''Observations on the Reproduction of the Sawfish, Pristis perotteti, in Lake Nicaragua, with Recommendations for its Conservation''] Digitalcommons.unl.edu</ref>.