Enpresaburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}})
9. lerroa:
 
[[Alfred Marshall]]ek enpresaren zuzendaritza faktoreari [[ekoizpen-faktore]]aren eginkizuna esleitu zion, eta garrantzi berezia eman zion bere garaian sortzen ari ziren enpresa handi batzuen sorkuntzan. Enpresaburuaren eginkizuna ulertzeko bi ikuspegi garrantzitsu [[Joseph Schumpeter]]en enpresaburu berritzailearen teoria eta [[Frank H. Knight]]en enpresaburu-arriskuaren teoria dira. Schumpeter austriar ekonomistarentzat enpresaburuaren eginkizun nagusia berrikuntza prozesuaren ondorioz sortzen diren asmakizun teknologikoen erabilera komertziala aurkitzea da, nola produktu hala prozesuetan. Knigthentzat, berriz, enpresaburuaren eginkizun nagusia arriskua bereganatzea da; izan ere enpresaburuak enpresa-jardueraren emaitza ekonomikoak ziur ezagutu aurretik, faktoreen ordainketa aurreratu egiten baitu. Schumpeteren arabera, enpresaburuaren mozkina, hark egiten duen berriztatze-lanak justifikatzen du. Knigthen arabera, berriz, bereganatzen duen arriskuaren ordain gisa ulertu behar da. Azkenik, aipagarria da, baita ere, [[John Kenneth Galbraith]] estatubatuar ekonomista heterodoxo ezagunaren ekarria. Autore horren arabera, herrialde garatuetan sortutako neurri handiko enpresak ezin ditu pertsona bakar batek zuzendu; aitzitik, teknikari profesional talde handi bat behar da enpresa horien zuzendaritzaz arduratzeko, hala nola ekonomistak, ingeniariak, abokatuak edo politikariak. Horiek guztiek enpresen [[teknoegitura]] osatzen dute Galbraith-en esanetan, eta egitura horren aldean enpresaren akziodunek ez dute inolako botere eta aginterik.
 
== Enpresaburuaren funtzioak ==
 
* Ekintza-plan bat egitea: unean uneko egoera ekonomikoa aztertu eta haren diagnosia egin ondoren; hau da, merkatu-azterketa egin eta kontsumitzailearen nahiak interpretatu ondoren.
* Kudeatzea edo antolatzea eta koordinatzea.
* Kontrolatzea.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}