Nerva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Nervak ez zuen ohiko ''[[cursus honorum]]''-a egin, nahiz eta Vespasianorekin (71an) eta [[Domiziano]]rekin (90ean) kontsul izendatu zuten. [[Domiziano]]ren erresuma ikaragarriaren ondoren, konspiratzaileek Nerva izendatu zuten enperadore. Hautaketa hori Nervaren adinak (61 urte zituen) eta seme-alabarik ez izanak eragin ahal izan zuten.
 
Nervak doinu berria eman zion [[Erroma]]ko giro politikoari: traizioaz leporatutakoak aske utzi zituen eta traizioarengatik auziperatzea zigortu zuen. Bahitutako ondasun asko itzuli zituen eta Senatuaren parte-hartzea bultzatu zuen. Neurri horien helburua herriaren entzutea lortzea bazen ere, Domizianoren itzalak bizirik jarraitzen zuen, batez ere armadaren artean. Hori zela eta, 97ko urrian, [[Pretoriar Guardia]]k Jauregi Inperialari eraso egin zion eta Nerva bahitu zuen. Haien eskakizunen aurrean amore eman behar izan zuen Nervak: Domizianoren hiltzaileak zigortu zituen eta matxinatutako pretoriarrei eskerrak eman izan zizkien.
 
Orduan, Nervak [[Trajano]], [[Germania]]ko legioen jenerala, semetzat eta oinordekotzat hartu zuen. [[Trajano]]k Nervaren kontrako matxinadaren erantzuleak zigortu eta hil zituen. 98an, sukarra eta hotzikara zela kausa, hil zen Nerva.
14. lerroa:
 
{{bizialdia|35eko|98ko|Nerva}}
 
[[Kategoria:Erromatar enperadoreak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]