Neolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
rv content removal
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Historiaurreko aroak}}
'''Neolitoa''' ([[greziera]]tik νέος, ''néos'', ''berri'' eta λίθος ''lithos'', ''harri'' edo ''[[Harri Aroa|Harri Aro]] Berria'') [[Harri Aroa|Harri Aroko]] azken aroa da, [[Mesolito]]aren (edo Epipaleolitoaren) eta [[Brontze Aro]]aren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.
 
Neolitoa [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] ([[Nilo]], [[Eufrates]] eta [[Tigris]] ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen [[Europa]]n, [[Afrika]]n eta [[Asia]]n zehar. [[Euskal Herria]]n orain dela 3.000 urte inguru izan zen Neolitoa.
 
== Neolitoa Europan ==
12. lerroa:
{{sakontzeko|Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian}}
Neolitoa [[K. a. 3. milurtekoa]]n iritsi zen Euskal Herrira, agian [[zelta|zelten]] inbasio batekin batera. Batzuen ustez, garai honetan antzinako [[ilargia]] eta [[Mari]]ren gurtza alde batera utzi zen eta [[eguzkia]] eta [[Urtzi]] pertsonaiak agertu ziren .<ref name="Gaiak">"Euskal Herriko historia". Gaiak argitaletxea. 1. atala.</ref>
[[Fitxategi:Rocks Navara dolmen, Spain 02-2005 01.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|[[Trikuharri]]a [[Bilar]]ren ([[Araba]])]]
 
Neolitoaren ezaugarria lehenengo aldiz [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] agertzea izan zen. Euskal Herrian [[gari]]a, [[artatxiki]]a, [[olo]]a... agertu ziren eta [[txakur]], [[zaldi]] eta [[ardi]]ak etxekotu ziren. Bi bizimodu horien agerpenarekin jendartea bi zatitan banatu zen: mendietan abeltzainak bizi ziren (hasieran), batez ere lur komunaletan oinarritzen zena, eta, beste aldetik, nekazaritza (geroago agertu zena), jabetza pribatuan eta [[sedentario (argipena)|sedentarismoan]] oinarritzen zena.<ref name="Gaiak" />. Horrekin bi kultura bereizi ziren: alde batetik [[megalito|megalitismoetan]] oinarritutakoa, hasiera batean [[trikuharri]]ekin eta gero [[harrespil]] eta [[zutarri (argipena)|zutarriekin]]. Bestetik lehenengo herriak sortu ziren, etxebizitza finkoekin. Brontze Arora arte ez zen errotu aldaketa.
29. lerroa:
{{sakontzeko|Iraultza neolitiko}}
=== Bizileku finkoak ===
Bizibide berriak hala eskatzen zuelako gizakia bizileku jakin batzuetan kokatu zen, lurra landu eta uztak zaindu ahal izateko. Hala, [[Paleolito]]ko gizaki ehiztari ibiltaria lurrari lotua geratu zen, eta lehen [[herri]]ak sortu ziren. Lehenbiziko herriak eta hiriak Ekialde Hurbilean sortu ziren K.a. 6000. urte inguruan. Herrixkak handituz joan ahala, hiri bilakatu ziren. Adibidez, [[Jeriko]]k, K.a. 6000 inguruan eraiki zenak, 2.000 biztanle inguru zituen: harresiz inguratutako lehen hiria da; etxeak adreiluzkoak ziren eta hormak igeltsuzkoak. Garai hartako beste hiri aipagarri bat [[Çatal Höyük|Çatal-Hüyüc]] da ([[Turkia]]).
 
Herri bat eraikitzeko gizakiak talde handi samarretan bildu zirenean, lanaren banaketa eta espezializazioa sortu ziren. Hala, batzuek lurrak landu eta beste batzuek etxeak eta ontziak egiten zituzten. Aberastasuna ere hainbat moduz banatu bide zen, garai hartako aztarnategietan aurkitu diren arrastoetan etxe batzuk besteak baino handiagoak eta sendoagoak baitira. Lanaren banaketarekin batera, trukea (merkataritzaren aitzindaria) agertu zen: uztak behar baino gehiago ematen zuenean, bihia beste zerbaiten truke aldatu ohi zen; eskulangileek ere zerbaiten truke egiten zuten lan seguruenik. Gatza izan zen, agi danean, merkataritzaren lehen gaia. Hiriak sendotuz joan ahala, harresiz inguratu eta gotorleku bilakatu ziren, hango aberastasuna babestearren. Bestalde, ordea, merkataritzarekin hiriak beren artean harremanetan hasi bide ziren eta nolabaiteko lotura sortu zen haien artean. Garai berean sortu zen [[jabego pribatu]]a.
 
=== Produkzioaren ugaritzea ===
Gizakiak antzinatik ezagutzen zuen landareen zikloa, lurreko fruituak bildu eta janez elikatzen zenez. Era berean, ezagutzen zituen animalien ohiturak ere, haiekin batera bizi izan baitzen sortu zenez geroztik. Hala, duela 9.000 urte inguru, lurralde emankorretan (Nilo ibaiaren inguruan eta Eufrates eta Tigris ibaien artean) bizi zen gizakiak laboreak lantzen ikasi zuen. Hasieran, bihiak erein zituen: [[gari]]a, [[zekale]]a eta [[artatxiki]]a batez ere. Halaber, [[liho]]a lantzen zuen ehunak eta arropak egiteko.
 
Geroago, orain dela 7.000 urte inguru [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] eta [[India]]n [[arroz]]a ere ereiten zen. Ameriketan, bestalde, orain dela 5.000 urte artoa ereiten zen . [[Mexiko]]n, [[Tehuacan]] haranean aurkitu dira artoaren aztarna zaharrenak eta, horrekin batera, [[babarrun]], [[pipermin|txile]] eta [[kuia|kalabazarenak]]. [[Peru]]n orain dela 3.000 urte erabiltzen zuten [[kotoi]]a.
 
Fruituak biltzetik lurra lantzera igaro zen bezala, halaxe igaro zen gizakia ehiztari izatetik animaliak heztera. Orain dela 13.000 urte inguru zakurrak heziak ziren eta ehizan laguntzen bide zioten gizakiari. Duela 8.500 urte inguru ehiztari batzuk artzain bihurtu eta [[ardi]]ak, [[ahuntz]]ak eta [[behi]]ak zaintzen hasi ziren [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]], [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] eta [[India]]n. Geroago, [[txerri|zerria]], [[asto]]a, [[zaldi]]a eta [[gamelu]]a ere hezi zituzten. Dena dela, oso poliki gertatu bide zen, eta aurrerapen horiek ez zituzten baztertu aurreko denboretan ekonomiaren oinarriak izan ziren beste alorrak, alegia, gizakiak ehizan, arrantzan eta fruituak biltzen jarraitu zuen. Neolitoko bizibide berri haien harira tresna, lanabes eta teknika berriak sortu ziren premia berriei erantzuteko.
42. lerroa:
=== Tresna berriak: gurpila, lanabesak ===
 
Neolitoan harria lantzeko modu berri bat asmatu zen: harria leuntzea. Harriari forma berriak eman eta tresna berriak asmatu zituen gizakiak: lurra lantzeko [[aitzur]]rak, harria leunduz egindako [[aizkora]]k, [[igitai]]ak, [[laban]]ak eta beste asko. Era berean, [[zeramika]] asmatu zen. [[Paleolito]]an gizakiak nolabaiteko ontziak egiten bazituen ere, Neolitoan hasi zen zeramika garatzen, eta era askotako ontziak asmatu ziren eginkizun berezietarako.
 
Bi arrazoi nagusik bultzatuta sortu eta indartu zen zeramika. Alde batetik, gizakia leku jakin batean finkatu eta etxe eta herri iraunkorrak eraiki zituen labore lurren inguruetan; hala, garai hartan asmatu ziren lurrezko adreiluak etxeak eta bestelako eraikuntzak egiteko; orobat, beroa jasateko eta isurkariak gordetzeko ontziak ere egiten hasi ziren. Bestetik, gizakiak uztak gordetzeko premia izan eta horretarako ontziak egiten hasi zen. Gizakia taldean bizitzen hasi zelarik, lanbide eta gizarte harreman berriak sortu ziren haren ondorioz: adibidez, lan espezializatua sortu zen eta trukeak ([[merkataritza]]) funtsezkoak gertatu ziren gizarte antolaketa berrian.
 
== Neolitoaren amaiera eta lehen zibilizazioen sorrera ==