«Nederlandera»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Nederlandera'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua Hiztegi batua, Euskaltzaindia]</ref> jatorri [[Germaniar hizkuntzak|germanikoa]] duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.
 
Hizkuntza ofiziala da [[Herbehereetako Erresuma]]n —hots, [[Herbehereak|Herbeheretan]], [[Holandarren Antillak|Holandarren Antilletan]] eta [[Aruba]]n— eta [[Surinam]]en. [[Belgika]]ko hizkuntza ofizialetako bat da, [[frantses]]arekin eta [[aleman]]arekin batera. [[Frantzia]]ko ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. [[Indonesia]]ko hainbat partetan ere hitz egiten da, nederlandan kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.
 
Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, ''Algemeen Beschaafd Nederlands'' (nederlandera orokor landua), eta horixe da [[Herbehereak|Herbehereetan]] eta [[Belgika]]n erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.
== Dialektoak ==
 
Holandera [[Holanda]]ko probintzietako dialektoa da, brabantsera Brabants probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntzari ''holandera'' deitzea desegokia da eta burla gisa har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.
 
[[Afrikaans]]<nowiki/>a [[Namibia]] eta [[Hegoafrika]]n hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.
{{sakontzeko|Nederlanderazko literatura}}
 
[[Jacob van Maerlant]] eta [[Jan van Ruusbroec]] Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak ditugu, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroan ([[1550]]–[[1670]]), [[Joost van den Vondel]] batik bat eta [[Dirck Volckertszoon Coornhert]] eta [[Pieter Corneliszoon Hooft]] idazle nabarmenak izan ziren.
 
Bestela, [[XIX. mendea]]n [[Willem Bilderdijk]], [[Guido Gezelle]] poeta, "[[Multatuli]]" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta [[Louis Couperus]] ditugu. Azkenik, [[XX. mendea|XX. mendetik]] aurrera, [[Johan Huizinga]] eta [[Harry Mulisch]] ezagunenen artean daude.
 
== Erreferentzia ==