«Neanderthalgo gizaki»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Morfologia ==
[[Fitxategi:Zientzia Astea - Giza eboluzioa.webm|thumbnailthumb|300px|Giza eboluzioan izandako espezie ezberdin batzuen buruhezurrei buruzko azalpena ematen duen bideoa.]]
Haren garaiera ''[[Gizaki|Homo sapiens]]''aren antzekoa zen, baina hala besoak nola zangoak laburragoak zituen. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu handiagoa. Ondorioz, neanderthalen hezurren bolumena ere handiagoa zen. Gizaki indartsuak ziren. Era berean, haien garezurrak ''Homo sapiens''arenak baino bolumen handiagoa zuen: 1500 - 1600 [[Zentimetro kubiko|cm<sup>3</sup>]] bitarte. Horretaz gainera, gaur egungo [[gizaki]]ekin alderatuta, hauek ziren neanderthalen bereizgarri nagusiak:
 
 
=== Toru supraorbitarioa ===
[[Fitxategi:Neandertal 1856.jpg|thumb|250px|leftezkerrera|Jatorrizko Neanderthalgo gizakiaren marrazkia, toru supraorbitarioa ondo markatuta.]]
Toru supraorbitarioa [[begi]]en gainean agertzen den toru bat da. Ikusten erraza da, [[begi]]en gainean, arku itxura baitu, sekzioa biribildua da eta bi begien arteko tartean jarraikortasuna du. Toru hau oso argi agertzen da begien zentroaren gainean baina alboetarantz desagertzen doa. Orokorrean hutsik agertzen da eta oso garatua.<ref name="Arsuaga">ARSUAGA, JUAN LUIS & MARTINEZ, IGNACIO. 1998. La especie elegida. Temas de hoy. ISBN 84-8460-463-2.</ref><ref name="Jones">JONES, STEVE, MARTIN, ROBERT, PILBEAM, DAVID ed. 1992. The Cambridge encyclopedia of human evolution. Cambridge University Press. ISBN 0-521-32370-3</ref> Toru hau ''[[Homo]]'' generoan garatzen joan da eta neanderthalen garaikideak ziren gizaki modernoengan ere agertu ahal zen. Neanderthalengan ezberdina da, ordea: bi begien artean jarraikortasuna du eta bere atzean [[bekoki]]a berehala doa atzerantz.
 
 
=== Sudurraren barnealdeko egiturak ===
Sudurraren barnealdeko egitura ezberdina zuten neanderthalek. Are eta gehiago, dirudienez zuten itxura ezberdina zen beste [[ugaztun]] guztiekin alderatuta.<ref name="Schwartz & Tattersall">TATTERSALL, IAN & SCHWARTZ, JEFFREY. 2000. Extinct Humans. Westview Press. ISBN 0-8133-3482-9</ref> Sudurraren barne marjinan proiekzio bat dute erdialdean bertikalki ondo garatua. Ez zeukaten [[Malko-hezur|lakrimalaren]] gainean hezurrezko sabairik. Beste autore batzuen arabera hezur hauek apurturik daude eta horregatik gertatzen da [[autapomorfia]] hau.<ref name="Franciscus">FRANCISCUS, ROBERT G. 1998. Neandertal nasal structures and upper respiratory tract “specialization”. PNAS February 16, 1999 vol. 96 no. 4 1805-1809</ref>
 
Hala ere dudarik ez dagoena da sudurraren itxura berezia dena: aurpegiaren tamainarekin alderatuta oso handia da. Aurpegiaren planoarekiko asko ateratzen zen sudurra eta horregatik euren itxura aurpegi oso luzea izatearena zen, aurrerantz botata egongo balitz bezala.