Nano marroi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura txertatu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Nano marroiak''' [[izar]]ra baino gutxiagoko [[masa]]dun objektuak dira, eta, beraz, bere [[nukleo (argipena)|nukleoan]] [[hidrogeno]]aren fusioko erreakzio nuklearrak izateko gai ez dena. Alabaina, apenas du diferentziazio kimikorik bere sakontasunaren arabera, bere bizitzaren uneren batean [[konbekzio]]a jasan baitu azaletik erdiguneraino hondakinezko [[isotopo]]en fusiozko erreakzio ahulen ondorioz. Masaren gorengo muga ondo ezagutzen da, 75 eta 80 [[jupitertar masa]]ren artean dago [[metaltasun]] mailaren arabera. [[Gasezko erraldoi]]rik masiboenetatik bananduko lituzketen gutxienezko masari dagokionez, hau 13 jupitertar masakoa izango litzateke, eta hortik gora objektua bere [[deuterio]] guztia fusionatzeko gai da. 65 jupitertar masatik aurrera, deuterioaz gain [[litio]]a ere erretzen dute.
 
Deuterioa gaztaroan erretzen du, eta posiblea da bere fusio tenperatura baxuaren ondorioz, 100.000 [[Kelvin (unitatea)|kelvinkelvinekoa]]ekoa. Deuterioa azkar desagertzen den erregai oso urria denez, erreakzio horrek ezin du kolapsoa eutsi. Nano marroiek denbora batez distiratzen jarraitzen dute erreakzioen hondakinezko beroaren eta eratzen dituzten materiaren uzkurtze motelaren ondorioz. Nano marroiek uzkurtzen eta hozten jarraituko dute orekara iritsi arte. Uste denez, nano marroiak "huts egindako" izarrak dira, [[Eguzkia]] bezalako izar baten material berberak baititu, baina oso masa gutxi dizdira egin ahal izateko. Gasezko planeten oso antzekoak dira; ez dira erabat planetak, baina ezta ere erabat izarrak.
 
== Ohar historikoak ==