Nafarroako Alderdi Sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
| sorrera = [[1982]]
| egoitza = [[Iruñea]]
| ideologia = [[Sozialdemokrazia|Sozialdemokrazia]] eta [[espainiar nazionalismo]]a
| nazioartea = [[Europako Alderdi Sozialista]]<br />[[Internazional Sozialista]]
| webgunea = www.psn-psoe.es
19. lerroa:
 
== Historia ==
1902an sortu zen lehenengo elkarte sozialista Iruñean, [[UGT]] sindikatura bildutako langile batzuek bultzatuta. 1914an aukeratu zuten Iruñean lehen zinegotzi sozialista, eta 1920an aukeratu zuten [[Fitero]] herrian Nafarroako lehen alkate sozialista. Handik aurrera, Iruñean eta Erribera aldean zabaldu ziren sozialistak bereziki eta nolabaiteko indarra izan zuten Espainiako errepublika garaian. UGT eta PSOEko militante asko hil zuten faxistek 1936ko gerra zibilaren hasierako hilabetetan. Erbestera jo zuten sozialista nafarrek harreman estuak izan zituzten Euskadiko sozialistekin.
 
1974an, [[Tutera]]n, Nafarroako sozialistak bildu ziren PSOE berrituari bultzada emateko asmotan, eta PSOE alderdiaren mendeko Euskadiko Alderdi Sozialistaren barnean jardun zuten 1977tik aurrera. 1977ko irailean PSOEk bere lehen euskal kongresua egin zuenean, lau herrialdeetako ordezkariak batzartu ziren. 1982. urtera arte, PSN Euskadiko Alderdi Sozialistaren ([[PSE-EE]]) barnean egon zen, eta lau herrialdeetarako autonomia-estatutuaren eta autodeterminazioaren alde agertu zen.