Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
63. lerroa:
 
== Banaketa administratiboa ==
[[Fitxategi:Nafarroa.png|righteskuinera|300px]]
=== Merindadeak ===
Nafarroa Garaia tradizioz bost zatitan banatzen da, [[Nafarroako merindadeen zerrenda|Nafarroako merindadeetan]] alegia. Halaber, merindade bakoitza eskualdetan banatuta dago. Nafarroa erresuma zela eta, [[frankismo]]aren bukaera arte ([[1979]] arte, hain zuzen), merindadeak garrantzizkoak izan ziren. Esaterako, hauteskunde barrutia izan ziren [[XIX. mendea|XIX.]] eta [[XX. mendea|XX. mendeetan]]. Gaur egun, ordea, merindadeek ez dute eskudantziarik, epaitegi barrutiekin bat egiten badute ere.
 
[[1530]] arte, [[Nafarroako Erresuma]]k [[Nafarroa Beherea]] ere barne hartzen zuen. Seigarren merindadetzat hartzen den arren, zehazki bailegoa zen, hau da, [[baile]] izeneko administrariaren ardurapean zegoen. [[Merio]]a [[Zangoza]]n zegoen.
75. lerroa:
Azken urteotan [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak]] beste era batean sailkatu ditu eskualdeak, Nafarroa 2000 proiektuan. Hala ere, ez dago soberan arautua (izenak ez daude finkaturik, esaterako), eta ez du eragozten Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko departamentuek beren kasa bestelako sailkapenak egitea. Dena dela, maiz erabiltzen da nafar administrazioan eta kanpokoan ere. Banaketa horretan, Nafarroa Garaiak 7 eremu, 18 azpieremu eta 68 eskualde dauzka. Hona hemen eremuak (letra lodiz) eta azpieremuak (letra arruntez):
 
* '''Ipar-ekialdea:''' [[Bortziriak]], [[Baztan]], [[Malerreka]], [[Ultzamaldea]], [[Sakana]] eta [[Leitzaldea]].
* '''Pirinioa:''' [[Auñamendi]], [[Erronkari]]-[[Zaraitzu]], [[Agoitzaldea]] eta [[Irunberrialdea]].
* '''Iruñealdea:''' [[Iruñerria]] eta [[Izarbeibar]]ra.
* '''Lizarrerria:''' [[Ekialdeko Lizarrerria]] eta [[Vianaldea]].
* '''Ekialdeko Erdialdea:''' [[Tafallaldea]] eta [[Zangozerria|Zangozaldea]].
* '''Erribera Garaia:''' [[Erribera Garaia]] eta [[Arga-Aragoiko Erribera]].
* '''[[Tuteraldea]].'''
 
189. lerroa:
[[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]] da [[botere betearazle]] nagusia duen organoa, eta [[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Legebiltzarrak]] du [[botere legegile]]a.
 
Autonomia eratu ondoren, [[Gabriel Urralburu]] buru zuen [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSNk]] gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan, [[Unión del Pueblo Navarro|UPNren]] laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa Garaian [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] eta AP (oraingo [[PP]]) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta [[Juan Cruz Alli]] Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen ([[1991]]). Nolanahi ere, Juan Cruz Alli bere alderdi politikotik aldenduz joan zen, batik bat [[Alfredo Jaime]], garaiko [[Iruñea|Iruñeko]] alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik. Azkenean UPN utzi eta [[Nafarroako Demokraten Elkargunea|CDN]] osatu zuen. UPN erdibituta, [[Nafarroako parlamentarien zerrenda 1995-1999ko legegintzaldian|1995eko hauteskundeek]] aldaketa politikoa ekarri zuten, eta PSN, CDN gehi [[Eusko Alkartasuna|EA]] alderdiek [[Javier Otano]] presidente zuten gobernua eratu zuten, [[Nafarroako Ezker Batua|IUN-NEBaren]] aldizko babesarekin. Gobernu horrek, ordea, ez zuen luze iraun, [[1996]]an desegin baitzen ''[[Otano Auzia]]'' zela eta. Izan ere, Javier Otano presidenteari [[Suitza]]n diru-kontu sekretuak izatea leporatu baitzioten. Javier Otanok dimisioa eman eta politika utzi zuen. PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatzen zuen, zeinek UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osa zezan. [[Miguel Sanz]]ek 1996tik aurrera izan du boterea Nafarroa Garaian.
 
Alabaina, [[2007]]ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, [[Nafarroa Bai|Na-Bai]] eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak [[Erriberri]]n edo [[Burlata]]n alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak [[Zizur Nagusia]]n, [[Barañain]]en edo [[Atarrabia]]n besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroa Garaiko udal garrantzitsuenean, [[Iruñea]]n hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVrekin]] bat egitea nahi ez zuelako, eta [[Uxue Barkos]]ek ezin zion [[Yolanda Barcina]]ri alkatetza kendu.
 
[[Fitxategi:Nafarroako eguna Baigorri 2007.jpg|leftezkerrera|thumb|250px|[[2007]]ko Nafarroaren Eguna [[Baigorri]]n]]
 
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen [[Koldo Amezketa]]rentzat. Bozketa egunean, aldiz, PSNko [[Elena Torres]]ek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko [[Javier Marcotegui|Javier Markotegiri]] eman zion botoa Parlamentuko mahaiako bigarrena izan zedin.
225. lerroa:
[[Euskalki]]ei dagokienez, Nafarroa Garaiak lau aldaera ditu: [[nafarrera]], [[nafar-lapurtera]], [[ekialdeko nafar euskalkia|ekialdeko nafarrera]] eta (berrikitan baina gero eta indar handiagoz) [[gipuzkera]].
 
[[Fitxategi:Hegoaldeko goi nafarrera.png|thumb|300px|righteskuinera|Nafarroa Garaian XIX. mendean mintzatzen ziren [[euskalki]]ak, udalerrien mapan. Euskalki horietatik hegoaldekoenak eta ekialdekoenak galduak dira gaur egun.]]
 
Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu da [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du. Eta hori, Nafarroa Garaiko [[Unión del Pueblo Navarro|UPNko]] gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren.<ref>Ramón Zallo eta Mikel Ayuso (euskaratzailea: Josemari Navascués): [http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-6614/eu/contenidos/informacion/ezagutu_eh/es_eza_eh/adjuntos/eza_eu.pdf ''Euskal Herria ezagutzea''], Eusko Jaurlaritza, 2009, 44. orrialdea.</ref>.
 
[[2011]]eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da<ref>Garikoitz Goikoetxea, [http://www.berria.eus/paperekoa/1929/013/001/2015-01-14/euskararen_mapaz_eta_mapa_azaldu_ez.htm «Euskararen mapaz, eta mapa azaldu ez»], ''Berria'', 2015-01-14</ref>.
 
=== Literatura ===
247. lerroa:
{{Sakontzeko|Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak}}
 
[[Euskalerria irratia]]k Nafarroako Foru Erkidego osorako eta [[euskara]]z emititzen du. Kate txikienen artean [[Eguzki Irratia]] dugu.
 
[[Egunkari]] nagusiak [[Diario de Navarra]] eta [[Diario de Noticias]] probintzian.
262. lerroa:
=== Garraioa ===
* '''[[Autobus]]''' konpainiak:
** [[Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa|Atarrabiarra]]
** [[La Baztanesa]]
** [[La Estellesa]]
** [[La Muguiroarra]]
** [[La Roncalesa]]
** [[La Veloz Sangüesina]]
277. lerroa:
 
== Jaiak ==
[[Fitxategi:Aurtitz Ituren Zubieta Inauteriak Maite Irizarrek Dantzan webgunean.jpg|280px|righteskuinera|thumb|[[Joaldun]]ak. Ituren eta Zubietako Inauterietan]]
* [[Urtarril]]aren azken asteko astelehen eta asteartean. [[Ituren eta Zubietako inauteriak]].
* [[Otsail]]a. [[Inauteriak Euskal Herrian|Inauteriak]] hainbat herritan: [[Arizkun]], [[Altsasu]], [[Bera]], [[Lantz]], [[Lesaka]], [[Unanu]]...
288. lerroa:
== Nafar ospetsuak ==
{{sakontzeko|Nafarroa Garaiko demografia}}
* [[Eneko Aritza]] ([[770]] inguru - [[852]] inguru), [[Iruñeko Erresuma]]ko lehenbiziko erregea.
* [[Pedro Urtsua]] ([[1520]] inguru - [[1561]]), konkistatzailea eta esploratzailea.
* [[Frantzisko Xabierkoa]] ([[1506]]-[[1552]]), jesuita eta santua.
* [[Frantzisko Xabier Mina]] ([[1789]]-[[1817]]), gerrillari eta militarra.
* [[Hilarion Eslaba]] (''1807''-[[1898]]), musikagilea.
* [[Julian Gaiarre|Julian Gayarre]] ([[1844]]-[[1890]]), tenorea.
* [[Pablo Sarasate]] ([[1844]]-[[1908]]) [[biolin]] jole eta musikagilea.