Nafarroa Beherea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 77.231.134.2 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 193.152.119.153 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
101. lerroa:
1572an [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.a]], Joana III.aren semea, egin zuten errege. [[Higanot]]a zen, ama bezala, eta kristauen eskubideak babestu zituen. [[1577]]an, Henrike III.a, Frantziako erregegai baitzen, [[Paris]]a joan zen. Haren arreba [[Katalina Borboikoa|Katalina]] geratu zen erregeorde. [[1589]]an egin zuten Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege (Henrike IV.a izenez); Nafarroako eta Frantziako errege tituluak eskuratu zituen hala. [[1593]]an, katoliko egin zen. Henrike III.aren garaian guztiz areagotu zen Ipar Euskal Herrian [[sorgin]] eta fedegabeen aurkako errepresioa.
 
1610ean, Henrike III.a hil zuten, eta haren semea, [[Luis XIII.a Frantziakoa]] eta Luis II.a Nafarroakoa, egin zen errege. 1611. urtean, Nafarroako erreinuko foru berria sartu zen indarrean, ''Fors et costumas deu Royaume de Navarra deça-ports ''izenburupean (1644an inprimatua). [[1620]]an Frantziako koroak beretzat hartu zuen Nafarroako erreinua, eta, handik aurrera, Frantziako erregea izan zen Nafarroako erregea; foruek eta berezko instituzioek lehenean iraun zuten, hala ere. Urte hartan bertan, Nafarroako Kantzilergoa Donapaleutik Paueko hirira eraman zuten, Bearnoko Kontseilu Nagusiarekin bateratu eta gero. Nafarren protestak zirela eta, betirako atzeratu zen erabakia denbora apur batean, baina erabat sendotu zuten [[1624]]an Pauen ''[[Paueko Nafarroako Legebiltzarra|Nafarroako Parlamentua]]'' edo Justizia Auzitegi Gorena, eta frantsesa hartu zuten hizkuntza ofizial bakar gisa, okzitaniera bazter utzirik.
 
[[1659]]an, Pirinioetako Bakearen bidez, uko egin zion Frantziako eta Nafarroako erregeak Nafarroa Garaiari. 1748an, errege-dekretuz betiko galdu ziren Nafarroako Estatuek artean gordetzen zituzten legegintza-eskumen garrantzitsuak, Paueko gobernu-funtzionarioekin gatazka piztu eta 1743an horiek kendu ondoren.
 
=== Frantziako Iraultza ===
[[FileFitxategi:Polverel Tableau Navarre.png|thumb|upright|''Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre...'', [[Étienne Polverel]] Nafarroako sindikoak Parisen defendatua (1789)]]
[[XVIII. mendea]]n guztiz pobretu zen Nafarroa Beherea, eta merkataritza-hiriek gainbehera egin zuten.{{Erref behar|data=}} [[1785]]ean Frantziako eta Espainiako erregeek [[Elizondo]]n sinatu zuten hitzarmenaren arabera, zatiturik geratu ziren Pirinio aldeko nafar lurralde batzuk: [[Ondarrola]], Garaziko [[Arnegi]]-[[Luzaide]]; [[Aldude]]-[[Kintoa]], [[Baztan]]-[[Baigorri]] eta [[Irati]], besteak beste.
 
127. lerroa:
 
== Banaketa administratiboa ==
[[Fitxategi:Nafarroa Beherea.png|righteskuinera|300px|thumb|Nafarroa Behereko udalerriak eta eskualdeak:<br />
{{legend|#B87333|[[Agaramont|Agramont]]}}
{{legend|#59260B|[[Amikuze]]}}