Mägo de Oz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
 
== Historia ==
Mago de Öz Madrilen sortutako rock talde bat da. Taldea, 1988. urtean sortu egin zen "Transilvania" izenarekin (Iron Maiden talde britainiarrari ohorez egiteko asmoaz), hala ere, urte bat pasa ondoren "Mago de Öz" izenera aldatu ziren.
 
Bestalde, taldea sortu zenetik, hard rock-a eta heavy metala,  oso desberdinak diren beste generoekin nahastu izan dituzte, nolabait, rock and roll-a, musika klasikoa edo  folk musikarekin. Taldea, Jesús María Hernández Gil, Txus di Fellatio ezizenarekin ezagutzen dena, deituriko bateria-jotzaile bilbotarrak sortu egin zuen.
 
Txus-ek txikitatik maitatu izan zuen heavy metala, hala ere, baita futbolean aritu zen Madrileko areto-futboleko atezain bezala. Arazoak izan zituen bertan, eta taldeko bi lagunekin gaur egun ezagutzen dugun Mago de Öz taldea sortzea erabaki zuen.
 
Denbora pasa ahala, haien arrakasta eta ospea munduan zehar ikaragarria izan arren, taldean arazoak sortzen hasi ziren, eta  2011. urtean taldea banatzea erabaki zuten, abeslari, teklatu eta baxu jotzaile berri bat bilatuz.
 
Bestaldetik, haien ospea 1998. urtean hasi zen, "La leyenda de la Mancha" deituriko diskoa arrakasta handia izan zuenean.
 
Gainera, bi urte pasa ondoren "Finisterra" diskoa salmentan atera zuten. Bi disko hauetan talde honen abesti oso ospetsuak aurki ditzakegu, "Fiesta Pagana" eta "Molinos de Viento" adibidez. Mago de Öz-ek, Espainian ospe handia duen arren, Latinoamerikan duten jarraitzaile kopurua ez da batere makala, eta beraien kontzertuetarako prestatzen dituzten dekoratuengatik nabarmentzen dira, izan ere, pirata itsasontziak, Erdi-aroko katedralak edo piroteknia ikuskizunak ikusi izan dira haien show-etan.
35. lerroa:
Azken 28 urteetan izan duten arrakasta hain izugarria izan da, platinozko 7 disko eta bi miloi disko kopia saltzea lortu dute mundu osoan zehar.
 
Egun batean, kontzertu bat bukatu bezain laster gizon batek Txus-i "Fiesta Pagana" ukitzea eskatu zion. Txus-ek ezetz esan zion, zeren, dagoeneko kontzertu horretan jo izan zuten"Fiesta Pagana-ko" abestia. Orduan, gizona bere janzkia ireki egin zuen eta txaleko-bonba bat zuela ikusiz berriro jo behar izan zuten abestia.
 
== Taldekideak ==