Muxar gris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
 
== Habitat bereko espezie gehiago ==
* ''[[Cuculus canorus]]''
* ''[[Otus scops]]''
* ''[[Bubo bubo]]''
* ''[[Caprimulgus europaeus]]''
* ''[[Crocidura russula]]''
* ''[[Erinaceus europaeus]]''
* ''[[Accipiter nisus]]''
* ''[[Troglodytes troglodytes]]''
== Elikadura ==
 
Oro har animalia fitofagoa bada ere, noizean behin intsektuak, loreak, onddoak edota hegazti txikiren bat edo beste ere jan ditzake muxar grisak.
 
Udaberri-udan kimuak, zuhaitz-azalak, hostoak eta beste hainbat landareren zati berdeez elikatzen da. Irailetik aurrera, ostera, gantzetan aberatsak diren fruituak bilatzen ditu, izan ere, hibernazioa igarotzeko lain gantz eskuratzen ez duen indibiduoa ez baita datorren udaberrira iritsiko. Urtearen sasoi honetan, beraz, ezkurrak, pago-haziak, urrak, gaztainak, intxaurrak eta koipetan aberatsak diren beste zenbait fruitu lehorrez elikatzen da. Garai honetako elikadura dela eta, muxarra gizendu egiten da eta urtean zeharreko pisurik handienera iritsi ohi da.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Hibernaziotik atera eta hilabetera hasten da, gutxi gora-behera, animalia honetan araldia. Urteko kumaldi bakarra izan ohi dute, 3-10 kumez erditu ahal badira ere, oro har, 5-6 kume izaten dituztelarik. Erditzea 30-32 egunez irauten duen ernaldia eta gero ematen da eta iraileko lehen asteetan gertatzen da. Jaioberriak 1-2 g izan ohi dute, batere ilerik gabe jaiotzen dira eta lehenengo 5-6 asteetan amaren esneaz elikatuko dira soilik. Jaio eta 5 egun igarotakoan kanpo belarriak hedatzen zaizkie, 12 egunetara barne belarriko kanpo entzunbidea irekitzen zaie eta 21 egunetara, azkenik, betazalak banandu. Ia bi urte behar izaten dute jaioberri hauek heldutasuna lortzeko.
 
Ugal sasoian zehar, uztailean orokorrean, emeek beraien uzki aldea lurraren kontra igurzten dute, usain markak utziz honela. Arrek, marka hauei jarraiki, emearen bideari jarraitzen diote, aldi berean, emeak utzitako arrastoaren gainean beraiena utziz. Arrasto hauetaz gain, soinu bidez ere uzten dute agerian muxarrek beraien ugal gogo edo disposizioa. Honela, arrek, emea jarraitzen duten bitartean, soinu karrankariak sortzen dituzte eta hasiera batean behintzat, emeek jarrera defentsiboa eta aurkaria hartzen dute, arrari horzka egitera iritsi daitezkeelarik.
49. lerroa:
 
== Bizimodua ==
Aurre zein atze soin-adarretan dituzten atzaparrek eta oreka mantentzeko erabiltzen duten itsas iletsuak, muxar grisaren bizimodu arborikolaren froga dira. Aldi berean, ukimen-funtzioa betetzen duten biboteek eta aurpegian nabarmentzen zaizkion begi beltz handiek iluntasunean jarduteko moldaturiko animalia dela adierazten digute.
 
Eguna, oro har, zuhaitz zuloetan edo habiatan ematen dute eta ez dira ilunabarrera arte hauetatik ateratzen. Indibiduo gutxik osaturiko taldeetan bizi ohi dira.
 
Behin azaroa igarota, eta lehen izozteak iritsi bitartean, muxarra hibernaziorako prestatzen da eta zuhaitz-zulo egoki bat bilatzeari ekiten dio, non, garaia iristean, gorputza biribilkatuz eta isatsarekin burua eta lepoa estaliz neguko loaldian sartzen den. Hibernazioan zehar animalia honen metabolismoa balio minimotan mantentzen da: barne tenperatura 35 º °C-tik 1 º °C-ra jaisten zaio, bihotz taupadak 450etik 35eraino murrizten zaizkio eta arnasketa-erritmoa ere ikaragarri txikitzen da, orduko arnas-hartze bakarra izaten duelarik.
 
Hala eta guztiz ere, kanpoan tenperaturak gora egin orduko berehala berreskuratzen ditu muxarrak bere ohiko balio metabolikoak. Maiatza aldean gertatu ohi da hau eta hibernaziotik ateratzean animalia bere pisuaren % 50a galdua izan ohi du (gantz erreserba guztiak agortuak izan ohi ditu).
 
Tamaina antzerakoa duten bestelako ugaztunekin alderatuta, bizitza luzea izan ohi du muxarrak, 12 urtetik gora bizitzeko gai dela ikusi delarik.
63. lerroa:
 
== Kontserbazioa ==
Europan nahikoa hedatua dagoen espeziea da muxar grisa, hektareako 1-30 animalia bitartean dagoelarik bataz beste. Hala ere, habitat galera dela eta, nabarmen murriztu da animalia honen populazioaren tamaina. Honen harira, Bernako hitzarmenean aipatzen den espezietako bat da muxarra katagorri arruntarekin batera, inolako zaintzarik izan ezean arriskuan suertatzeko aukera handia duelarik honek ere.
 
Euskal Herrian debekatua dago muxar grisaren ehiza.