Mutualismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
 
 
Mutualistak ez datoz bat anarkista kolektibistekin, baina badituzte ere diferentzia batzuk anarkista indibidualistekin. Mutualistek garrantzi handiago ematen diote autoeraketari, indibidualistek elkarteei baino<ref>Woodcock, George. Anarchism: A History of Libertarian Ideas and Movements, Broadview Press, 2004, p. 20</ref>. [[Voltairine de Cleyre]]k azaltzen du [[Josiah Warren]] eta [[Benjamin Tucker]] mutualistak baino indibidualistak direla dio, eta arrazoi moduan, eskala luzeko industrigintza ezagutzen ez zutenez ezin zutela ulertu mutualismoa.<ref>de Cleyre, Voltairine. Loving Freedom</ref>
 
== Historia ==
21. lerroa:
“Jatorrizko anarkismotzat” jo izan da mutualismoa, Proudhon izan baitzen ere bere burua [[anarkismo|anarkista]] moduan identifikatzeko lehena. Anarkismotik urruntzen diren jarrera mutualistak ere badaude: [[Wilhelm Weitling]]ek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.
 
Hemeretzigarren mendeko mutualistek [[sozialista libertario]]tzat jotzen zuten beren burua. <ref>[http://www.mutualist.org/id32.html A Mutualist FAQ: A.4. Are Mutualists Socialists?]</ref>. [[Kooperatibismo]]aren aldeko jarrera izanda, [[merkatu libre]]ko irtenbideen alde azaltzen dira mutualistak. Beren ustez, ezberdintasun ekonomiko bidegabe gehienen jatorria Estatuak sorturiko lehentasunezko baldintzak dira.<ref>[http://www.progress.org/2003/libsoc01.htm Libertarian Socialism] Paul E. Gagnon</ref> Ekonomiaren ikuspegitik, Mutualismoa hirugarren bide bat da, [[ekonomia klasikoa]] eta sozialismoaren aurrean.
Gaur eguneko mutualista anarkista den [[Kevin Carson]]en ustez, mutualismo anarquista “merkatu libreko sozialismoa” da.
 
34. lerroa:
=== Elkartze askea ===
 
Proudhonentzat, ''"industri demokrazia"'' eskatzen zuen mutualismoak. Bertan, lantokiak ''"demokratikoki antolaturiko langileen elkarteen eskuetan utziko lirateke … hasierako erdigunea sozietate eta enpresen federazio zabalean, Gizarte Errepublika Demokratikoaren barruan."'' <ref>Guerin, Daniel (ed.) '''No Gods, No Masters''', AK Press, vol. 1, p. 62</ref> Langileek ez lukete beraien lan indarra kapitalista bati saldu beharko eta, horren ordez, beraien buruarentzat lan egin beharko lukete, kooperatibetan. <ref>'''The General Idea of the Revolution''', Pluto Press, p. 277 and p. 281</ref>
 
Robert Grahamek dionez, ''"Proudhonen merkatuko sozialismoa zuzenki loturik dago industri demokrazia eta langileen autoeraketaren bere kontzeptuarekin."'' <ref>"Introduction", '''General Idea of the Revolution''', p. xxxii</ref>
 
K. Steven Vincentek dionez berriz, ''"Proudhonek industri demokraziarako programa sendo bat azaldu zuen, ekonomiaren aginte eta zuzendaritza langileen eskuetan utziko lukela"'' <ref>'''Pierre-Joseph Proudhon and the Rise of French Republican Socialism,''' Oxford University Press, Oxford, 1984, p. 230 and p. 156</ref>
42. lerroa:
=== Kredito mutuala ===
 
Mutualisten ustez, herriaren eskuetan egon beharko litzateke banka sistema. Bankuek nolabaiteko oligopolio dute kreditoan. Mutualistek garrantzi handia emon diote jabetza demokratikoa duten egitura hauei: mutual banks, kredito kooperatibak edo credit unions delakoei.
 
Mutualista eta anarkista indibidualista askok horren buruzko azterketa sakonak egin dituzte: [[Pierre-Joseph Proudhon|Proudhon]], [[William B. Greene]], eta [[Lysander Spooner]].
48. lerroa:
=== Kontratua / Federazioa ===
 
Mutualismoren ustez, kontratuen bidez elkartrukatu beharko lituzkete ekoizleek beraien ondasunak merkatuan. Proudhon, hasiera batean, lanaren balioa “lan-orduetan” oinarritzen zuen. Geroxeago, beste faktore batzuk hartu zituen kontutan: lanaren intentsitatea, lanaren izaera, etab.
 
Aldi berean, “kontratuaren” kontzeptu hori zabaldu zuen ere, “federazio” kontzeptuaren barruan. Ideia guztiok, neurri handi batean, gaur eguneko [[ekonomia partehartzailea]]rekin datoz bat.
66. lerroa:
== Kritikak ==
 
Anarko-komunistak, [[Piotr Kropotkin]] modukoak, ez datoz bat Proudhonen mutualismoarekin, arrazoi ezberdinengatik; hauen artean, diruaren kontzeptuaren onarpenagatik. <ref>Kropotkin, Peter. [http://flag.blackened.net/daver/anarchism/kropotkin/wages.html The Wage System, Freedom Pahmphlets No. 1, New Edition 1920</ref>
 
[[George Reisman]], [[laissez faire|laissez-faire]] kapitalista zenaren iritziz, neurri bateko explotazioaren alde azaltzen zen Mutualismoa ez zuelako onartzen gizaki baten eskubidea berak urteetan landutako lurra babesteko, momentu zehatz batean erabiltzeari uzten badio. Bere ustez, gizaki horren lanaren ekoizpena lapurtzen ari da horrela."<ref>Reisman, George. Mutualism's Support for the Exploitation of Labor and State Coercion. [http://blog.mises.org/archives/005219.asp]</ref>