Muki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Mucus cells.png|thumb|[[zelula kalitziforme]]ak]]
'''Mukia''' jatorri biologikoa duen substantzia likatsuari deritzo. [[Bizi|Izaki bizidunek]] sortzen dute gainazalen babesle moduan deshidratazioaren ([[birika]]n), eraso kimikoen ([[urdail]]eko [[mukosa]]n), bakteriologikoen (arnas mukositatea) edo [[marruskadura indarra|marruskaduraren]] aurka ([[hestegorri]], [[kolon]]). Mukia edo mukositatea [[zelula]] berezi batzuek sortzen dute, [[zelula kalitziforme]]ak muki globuluak jariatzen dituztenak.
 
[[Glikoproteina]] eta [[proteoglikano]] nahasketa batez osaturik daude [[erretikulu endoplasmatiko]] eta [[Golgi aparatu]]an sintetizatzen direnak. [[Mukosa]] mintzek jariatua [[antigorputz]] kontzentrazio altuak dituzte. [[Zelula]] kalitziformeak sortu ostean hodixkaren argira jariatzen da [[exozitosi]]z eta [[ur]]an diluitzen da [[epitelio]]a gaineztatzeko [[digestio]] eta [[arnasketa|arnas]] hodiko eragile kaltegarrietatik babesteko. Bere funtzio nagusia [[epitelio]]a heze mantentzea da, lehortzea ekiditeko (bereziki arnas bideetakoak).