Mozambike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
77. lerroa:
# [[Tete probintzia|Tete]]
# [[Zambezia probintzia|Zambezia]]
|width="230" style="vertical-align:middle;"| [[Fitxategi:Mozambique Provinces numbered 300px.png|righteskuinera|200px]]
|}
 
86. lerroa:
[[Portugal]]go esploratzaileak [[1498]]an Mozambikera lehen aldiz iritsi orduko, mendeetakoa zen arabiarrek gobernatutako salerosketa, batik bat [[esklabotza]]rena, kostaldean eta ondoko uharteetan. [[1500]] ingurutik aurrera, portugaldar merkataritza-guneak eta gotorlekuak ohikoak bilakatu ziren ekialderako bide berriak bultzaturik. Geroago, merkatariak eta esploratzaileak barnealdera sartu ziren [[urre]] eta esklabo bila. Portugalen botereak gora egin arren, bertan ez zen asko nabari, kolonoek autonomia handia baitzuten. Ondorioz, [[Lisboa]]rako ez zen oso gune interesgarria inbertsioak egiteko, [[India]]ko eta [[Ekialde Urruna|Ekialde Urruneko]] zein [[Brasil]]go salerosketek etekin askoz handiagoak baitzekartzaten.
 
[[Fitxategi:Beira-c1905.jpg|thumb|leftezkerrera|180px|Beira (1905)]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, Portugalek Mozambikeko administrazioa konpainia pribatu handienen eskuetan utzi zuen; adibidez, Mozambique Company, Zambezi Company edo Niassa Company, denak [[Ingalaterra]]k sustatuak eta kontrolatuak hein handi batean. Konpainiek [[burdinbide]]ak luzatu zituzten aldameneko herrialdeetara, eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] kolonietako zein [[Hegoafrika]]ko meatzetarako langile merkeak (eta askotan bortxatuak) ere hornitzen zituzten. Oro har, [[metropoli]]ko politikak Portugalgo etorkinen alde egiten zuenez, jatorrizko herritarren integrazioaren, azpiegitura ekonomikoaren edo populazioaren heziketaren gainean arreta txikia ezarri zen.
 
107. lerroa:
 
== Demografia ==
=== Etniak ===
Makuak % 47,8; tsongak % 23,3; malawiarrak % 12; xonak % 11,3; yaoak % 3,8; swahiliak % 0,8; makondeak % 0,6; portugesak % 0,2; besteak % 0,7. '''Erlijioa''': animistak % 47,8; katolikoak % 23,8; musulmanak % 17,8; besteak % 0,3.
 
Zambeze ibaitik iparraldera bizi diren etnien artean, makuak eta yaoak ditugu eta bertatik hegoaldera bizi direnen artean, tsongak eta shonak. Portugaldar gehienek (250.000 inguru) alde egin zuten Mozambikek 1975ean burujabetasuna erdietsi zuenean. Hegoaldeko eta erdialdeko itsasaldean bizi da jende gehiena.
 
=== Osasuna ===
Mozambikeko osasun-egoera txarra da. Gaur egun, [[HIES]]a da arazo gehien sortzen ari den gaixotasuna, biztanleen % 12 baitaude kutsatuta, estimazioen arabera; baina malaria, hepatitisa eta elikadura-urritasuna ere kezkatzekoak dira. Jaiotza- eta heriotza-tasak oso handiak dira. Umeen artean, 100 hiltzen ziren 1.000 jaiotakoetatik 2005ean. Amen artean, 550 hiltzen ziren 100.000 jaiotzetatik 2010ean. 2009an 5.5 ume batez beste zeukan ama bakoitzak.
 
131. lerroa:
* [[Samora Machel]] ([[1933]]–[[1986]]), herrialdeko presidentea [[1975]]etik [[1989]] arte, independentziako lehenengo hamarkadetan alegia.
* [[Alberto Chissano]] ([[1935]]–[[1994]]), eskulturagilea.
* [[Malangatana Ngwenya]] ([[1936]]–[[2011]]), margolaria.
* [[Joaquim Alberto Chissano]] ([[1939]]-), herrialdeko presidentea [[1989]]tik [[2005]] arte, tartean 1992ko bake akordioak egon zirelarik.
* [[Armando Guebuza]] ([[1943]]-), herrialdeko presidentea [[2005]]etik aurrera.