Mosku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Mosku''' ([[errusiera]]z ''Москва́'', ''Moskva'', {{IPA|mɐˈskva}}, {{ahoskera|ru-Moskva.ogg|ahoskera}}) [[Errusia]]ko hiriburua eta hiri nagusia da, eta baita [[Ekialdeko Europa]]ko politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia ere. [[Moskova]] ibai ertzean kokaturik dago. [[2010]]ean 11.503.501 biztanle zituen<ref>[http://www.gks.ru/free_doc/new_site/perepis2010/croc/perepis_itogi1612.htm «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 ''2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia''»] ''Gks.ru''</ref>. Munduko [[Munduko hiri jendetsuenen zerrenda|7. hiri jendetsuena]] eta Europako bigarrena ([[Istanbul]]en ondotik) da.
 
== Etimologia ==
34. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:StBasile SpasskayaTower Red Square Moscow.hires.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Moskuko [[Plaza Gorria]]]]
Ez da ezagutzen Moskuren jatorria. [[1147]]koa da lehen aipamena, [[Juri Dolgoruki]] printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»<ref>Walter COMINS-RICHMOND: [http://faculty.oxy.edu/richmond/csp8/history_of_moscow.htm ''The History of Moscow''] Faculty.oxy.edu</ref>. [[Mongol]]ek erre zuten [[1237]]an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta [[Konstantinopla]]ren gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.
 
[[Petri I.a Errusiakoa|Petri Handiak]] [[San Petersburgo]]n ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. [[1812]]an [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.