Ireki menu nagusia

Aldaketak

14 bytes added, Duela 6 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Serbia and Montenegro NLT Landsat7.jpg|thumb|150px|leftezkerrera|Montenegro satelite irudian<br />( Serbiarekin batera )]]
Montenegro [[Balkanak|Balkanetan]] kokatua dago. [[Laukizuzen]] antzeko itxura duen lurraldea da eta mugakide ditu hegoaldean [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikoa]], mendebaldean [[Kroazia]] eta [[Bosnia-Herzegovina]], iparraldean [[Serbia]], ipar-ekialdean [[Kosovo]] eta hego-ekialdean [[Albania]].
 
Tribu eslaviarrek eta iliriar erromatartuen ondorengoek [[Duklja]]ko dukerria sortu zuten. 1077an [[Gregorio VII.a]] [[aita santu]]ak dukerria onartu zuen eta Mihailo Vojislavljević bihurtu zen bertako errege. Bertatik sortu zen Serbiako Printzerri Handia, [[Stefan Nemanja]]ren gidaritzapean, eta [[Zeta Printzerria]] izena eman zitzaion. [[1360]] hamarkadarako estatu independentea zen eta [[Otomandar Inperioa|Inperio otomandarrak]] inguruan eragin handia zuen arren, ez zuen inoiz Zeta Printzerria bereganatu. Kostaldea, hala ere, [[Venezia]]ko Errepublikak kontrolatu zuen 1470etik 1797ra arte. Garai horretan sortu zen Montenegro izena.
 
[[Fitxategi:Proclamation of the Kingdom of Montenegro.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Montenegroko erresumaren aldarrikapena (1910)]]
[[1516]]an [[Đurađ Crnojević]] printzeak abdikatu egin zuen, Vavil artzapezpikuaren alde, eta Montenegro estatu [[teokrazia|teokratiko]] bihurtu zen. [[1851]]an Danilo II.a zen artzapezpiku printzea, baina ezkondu eta apaizgoa utzita, Montenegro sekularizatzeko bidea hasi zuen. [[1878]]an printzerri guztiz independente bihurtu zen. [[1910]]ean erresuma izendatu zuten, Nikolas I.aren agintepean. [[1912]]an [[Otomandar Inperioa]]ri gerra deklaratu zion. Horren ondorioz, lurralde batzuk irabazi zituen, baina gerra garaian lortutako [[Shkodër]] hiriari uko egin behar izan zion. Hiri garrantzitsu hori [[Albania]] deituriko estatu sortu berriaren esku gelditu zen.
 
 
== Banaketa administratiboa ==
[[Fitxategi:Montenegro municipalities.png|righteskuinera|thumb|220px|Montenegroko udalerriak]]
{{sakontzeko|Montenegroko banaketa administratiboa}}
Montenegro 21 udalerrietan (''opština'') eta 2 hiri administratiboetan banatuta dago, bi azken hauek [[Podgorica]]ko udalerriaren azpi-banaketa izanik.