Monte Cristoko kondea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
}}
 
'''''Monte Cristoko kondea''''' ([[frantses]]ez ''Le Comte de Monte-Cristo'') [[1844]]an [[Alexandre Dumas]] [[Frantzia|frantziarrakfrantzia]]rrak idatziriko abenturazko eleberria da, bere ''[[Hiru mosketariak]]'' eleberriarekin batera idazle honen idazlan ezagunetakoa da. Bere eleberri askotan gertatu zen bezala, dumasek iradokitzaile eta idazle laguntzaile gisa [[Auguste Maquet]] izan zuen.
 
''Monte Cristoko kondea'' eleberria nagusiki mendeku baten kontakizuna da, halere honetaz gain beste hainbat gai ere ikusi ahal dira: itxaropena, justizia, errukia, barkamena eta heriotza. Bertan jasotzen diren gertakariak [[1815]]–[[1838]] urteen artean [[Frantzia]], [[Italia]] eta [[Mediterraneoa|Mediterraneoko]] uharteetan gauzatzen dira.
 
== Kontakizuna ==
Eleberria Edmond Dantès [[Marseilla|Marsellara]] itzultzen den unean hasten da, hiri honetan bere sendia eta lagunekin elkartzen delarik. Dantés kapitain mailara igotzeko puntuan dago, baita Mercedes izeneko [[Katalunia|kataluniarkatalunia]]r andere eder batekin ezkontzeko ere.
 
Leclère, aurreko kapitaina zena, orain atzerriratuta dagoen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon I]] Enperadorearen jarraitzailea dela aireratzen da, Leclèrek Dantèsi bere heriotzako unean [[Henri Gratien, Comte Bertrand|Maréchal Bertrand]] mariskalari mezu bat eskura eman diezaion enkargatzen dio, mariskal handia [[Elba (uhartea)|Elba uhartean]] dagoelarik. Bere bisitan, Dantés Napoleonekin berarekin solastatuko da, Napoleonek [[Paris]]ko gizon bati gutun konfidentzial bat eman diezaion eskatuko dio.
34. lerroa:
 
=== Aberastasunerako ihesa ===
Bere kartzelaldian, Dantès ernegatzen hasten da. Jainkoari bere askatasunaren alde otoitz egiten dio, baina urtez-urte sufritzen jarraitzen du, eta une berean jana jateari uko eginez bere buruaz beste egiten saiatzen da. Hiltzeko kinkan dagoenean, beste preso batek ihes egiteko asmoz horma zulatzen ari dela entzutean bizitzeko borondatea eta gogoa berreskuratzen ditu. Handik gutxira beste preso horrekin topatuko da, [[Faria abate]]a, bien artean oso adiskidetasun ona sortu eta Dantések aitatzat hartuko duelarik. [[Faria]] hainbat gaietan Dantésen maisu bilakatuko da, historiatik hasi eta matematika, hizkuntza eta filosofia irakatsiko dizkio. Fariarekin dituen solasaldien ostean, Dantèsek une hartan jasaten zuen sufrimendura kondenatu zuen historiako zatiak lotzen hasiko da. Berak eta Fariak ihes egiteko tunelean lan egiten dute, baina Faria zahar eta ahulak ezin izango du honen amaiera ikusteko biziraun. Bere burua hilzorian ikusirik, Fariak Dantèsi [[Montecristo|Monte Cristo uhartean]] ezkutatuta dagoen altxor handi baten berri ematen dio, honen balioa 1400 miloi dolarrekoa delarik, Dantés harrituta, hasieran abadearekin mesfidati da, kondenatu zuten gaiaren ondorioz presondegiko zelatariek "txoro" ezizena ezarri baitzioten. Dantèsek Faria abadearen gorpuaren lekua hartu eta ihes egiten du, halere hiltzeko kinkan egongo da, berak uste ez bezala zelatariek gorpua lurperatu beharrean kanoi bala astun batetara lotu eta inguruko amildegitik batetik itsasora bota baitute.
 
Ihesaldiaren ondoren, hiru hilabetez kontrabandisten artean egon ostean, altxorra berreskuratu eta bere burua Monte Cristoko konde izendatuko du. Presondegiko bere egonaldi luzeak fisikoki aldatu egin du, bere antzinako kideek ezagutzen ez duten punturaino; mentalki, ezagutza sakon eta zabalagoa du; sozialki, bere aberastasunari esker ere ateak irekitzen zaizkio. Halere, beharbada bere aldaketa handiena psikologikoa da; gazte idealista batetik gizon ilun eta bizi bat bilakatu baita, inbidiaz bere bizitza suntsitu zutenen aurkako planekin ia erabat obsesionatuta dago.