Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
ENAM EHBilduk eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak osatzen dutela esatea lekuz kanpo dago. Kontzeptua beraren aktualitatea zalantzan dago jada, baina izatekotan, askoz kolektibo gehiago leudeke. EH Bildu ez litzateke ENAMen kontzepzio historikoan sartuko, nahiz eta bere barneko sektore batzuek bere parte sentitu.
2. lerroa:
'''Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua''', '''ENAM''' edo askotan bere erdal hizkiengatik ezagunagoa '''MLNV''' hau da, Movimiento de Liberación Nacional Vasco, 1980 eta 1990. hamarkadetan ezaguna egin zen eta [[independentzia]] eta [[sozialismo]]a helburu zituen mugimendu politikoa izendatzeko erabiltzen ziren siglak ziren. Garai horietako [[Ezker Abertzale]] zabalago baten zatirik nagusiena zen. Beste zati garrantzitsuena, [[Euskadiko Ezkerra]]ren inguruan egituratua, ENAMeko kide askoren aldetik ez zegoen ondo ikusia.
 
[[ETA]]rekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok ilegalak izanda eta bere partaideak gartzelan egonda, 2000. hamarkadan '''ENAM'''en ordez, alderdi eta mugimendu honen partaideak '''Ezker Abertzalea''' izena hobesten hasi zen. Nahiz eta [[Ezker Abertzalea]] izena esan nahi zabalagoa izan, gaur egun askotan '''ENAM''' izenaren ordez erabiltzen da. Gaur egun [[EH Bildu]]k eta [[Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua]]k ordezkatzen du espazio politiko hura.
 
== Historia ==
[[Franco]] hil eta gutxira, [[Koordinadora Abertzale Sozialista|KAS]] plataforma politikoaren ideiak ontzat hartu zituen talde eta erakunde ugarik ENAMen partaide egin ziren edo bere inguruan sortu ziren.