Trikuharri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
luzatu
17. lerroa:
|urtea=2014
|url=https://books.google.es/books?id=ib-XBAAAQBAJ&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref> ''Dolmen'' [[bretainiera]]z osaturiko hitza da eta ''harrizko mahaia'' esan nahi du. Hain zuzen ere, lurrean zutik finkatutako harlauza batzuek eta horien gainean horizontalean jarritako beste harlauza batek, arkeologian [[ortostato]] deitzen direnek, osatzen dute dolmena. Hilobi hauek lurrez nahiz harriz eraikitako muinoen gainean, ''[[tumulu]]'' izenekoetan, jartzen ziren maiz eta honen mugak batzuetan harriz osaturiko zirkuluez inguratzen ziren, [[harrespil]] edo peristalito izenekoak. Dolmenetan tipologia zabala dago baina: dolmen sinpleak hilobi kamara soila duten hilobiak dira, baina korridore-dolmenak eta galeria-dolmenak ere badaude, tokiko aldaera anitzekin batera. Bestalde, dolmenak edo trikuharriak [[hilobi megalitiko]] deitzen den kategoria zabalago batean daude, non [[zista]]k, maiz [[harrespil]]en barruan, eta tumulu luzeak ere biltzen diren, besteak beste.
 
 
Dolmen  bretoieraz “harrizko mahi handia” esan nahi du eta Euskal Herrian trikuharri izenez ere ezagutzen dira. Lehen aldiz Theophile Corret de la Tour d’Auvergnek erabili zuen arkeologikoko, “dolmin” bezala idatzita. Harrizko hormadun eraikuntza megalitiko bat da posizio bertikal zein teilatu eran antolaturik egoten direnak. Denek batera, kamara bat osatzen dute eta gehienetan, horma bertikalak lurrez edo harri txikiez heldurik egiten dira, muino artifizial bat sortuz, ehorztetxe monumentuak izaten dira.
 
Gehienetan hilobi kolektiboak izaten dira non inguruko herrietako hildakoak egoten diren, hileta baten ostean lurperatuak izaten direnak.
 
Estruktura hauek neolitiko eta kalkotiko garaian eman ziren mendebaldeko Europan. Beraiei emaniko funtzioa hilobi izatea den arren, beste sinismen batek lurralde baten erreklamazio puntu direla ere esaten du, brontzezko garaiko herri neolitikoen adierazgarri gisa.
 
Trikuharri ohikoenaren forma, bi harri horizontal eta horren gainean bertikal bat jarria izaten da. Normalean, bere inguruko dimentsio handietan harri txikiak ere aurkitu daitezke.
 
Kanpoan dagoenarekin konektatzen duen bide txiki  bat eransten zaionean trikuharriari, korridorearen hilobia deritzo, hileta-prozesioa desfilatzeko bide bat bezala. Giza trebetasunaren adierazgarri bezala har daiteke, estruktura zutik mantentzearren. Milaka pertsonen lan gogor eta denbora luzearen ikur bezala ikus daiteke trikuharria, harri bakoitza 100 tonadatik gora pisa dezakete, kasu batzuetan amildegi batetik hartuak izaten zirelarik eta oso leku urrunetatik. Adibidez, Dolmen del Soto de Huelvako harriak 40 tona pisatzen dituzte eta 35 kilometro urrunago zegoen amildegi batetik hartuak izan ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles|abizena=Holcombe|izenburua=A History of East Asia: From the Origins of Civilization to the Twenty-First Century|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|data=2011|url=https://books.google.co.kr/books?id=rHeb7wQu0xIC&pg=PA79&dq=dolmen+in+korea+europe&hl=ko&sa=X&ved=0ahUKEwjlgYKZqabLAhUGKpQKHXqaAGcQ6AEITDAH#v=onepage&q=dolmen%20in%20korea%20europe&f=false|isbn=9780521515955|sartze-data=2019-03-01}}</ref>
 
= DOLMENAK MUNDUAN =
 
== Stonehenge-ren kondaira ==
[[Stonehenge]] eraikuntzarekin zerikusia duten mito eta kondaira asko daude. Hori dela eta, zenbait iritzi galdu egin dira denboran zehar, eta britainiar uhartetatik (erromatarrak, feniziarrak, daniarrak... besteak beste) zapaldutako hainbat herriri eman zaie monumentu multzo hau, historikoki kontrastatu ezinik egon barik. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Traslado y elevación|hizkuntza=es|data=2015-01-29|url=https://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/stonehenge_8857/1|aldizkaria=www.nationalgeographic.com.es|sartze-data=2019-03-01}}</ref>
 
Izena ezaguna duten pertsona desberdinen testigantza idatziak badaude, esate baterako [[Geoggrey Monmouth]], San Aspah-eko gotzaina (1100-1154), bere kroniketan monumentu multzoak harri bihurtutako erraldoien borobila adierazten duelaren uste popularra islatzen zuena. Horren eraginez “Erraldoien Dantza” bezala ezagutzen zen antzina, baina gaur egun nekez erabiltzen da ezizena.
 
Kleriko Gales honi, eransten zaio sinesmen bat jendarteratu izana, denbora batez indarrezko sinesmena izan zena eta monumentu megalitikoa Merlinekin erlazionatzen duena, Arturo erregearen mago famatu laguna eta babeslea. Gertaerak ez du ezer arrarorik, “Las Profecías de Merlín” (1135 baino lehenago idatzita) eta “La vida de Merlín” (1149 eta 1151 bitartean idatzita) liburuen idazlea bera baita prelatua. Liburu hauek magoaren bizitza eta gertaera fantastikoak kontatzen dituzte, non Stonehenge harriak Irlandatik Wiltshire-ko lautadetara eraman zirelaren baieztapena ematen da, dirudienez, tramankulu batzuk lagunduta, bretoien hileta masiboaren oroitzapena egiteko asmoz. Sinesmen hau, sarritan gertatzen denez, denborarekin deuseztatuz joan da, XIII. mendean guztiz ahaztuta gelditu zen arte. Garai hartako edo ondorengo erreferentzia idatziak irakurtzeari esker, badago gaur egun honen iraunkortasuna.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mitos y Leyendas «Stonehenge, entre el mito y la realidad» por Ana Granados Venegas|url=http://www.gibralfaro.uma.es/leyendas/pag_1776.htm|aldizkaria=www.gibralfaro.uma.es|sartze-data=2019-03-01}}</ref>
 
== Kokapena ==
Munduan zehar hainbat lekutan daude dolmenak, hala nola Afrika, Asia eta Europan.
 
=== '''Asia''' ===
Dolmen ezagunenak Corear penintsulan aurki daitezke. 35000 mila dolmenetik gora daude herrialdean, ia munduko %40 ak direlarik.
 
Indiako Karnataka estatuan ere, 50 dolmenetik gora agertu dira Pandavara Bettako goialdean Somwarpetetik 7 kilometro ingurura Mendikeri auzoan.
 
Eurasiaren kasuan, 3000 dolmen eta beste hainbat estruktura megalitiko ikusgai dira Caucasoko ipar-mendebaldean Errusian, non urtero dolmen berriak aurkitzen diren eta hauek, Maykop kulturarekin erlazio estua dute. Dolmen hauek, segurtasun kutxa bezala eraiki ziren metalezko objektuak,bitxiak eta beste hainbat altxor ezkutatu ahal izateko zeinak Persia, Asiria, Egipto eta Cretako komertzioetako objektu ziren.
 
Israel, Siria, Iran eta Jordanian ere badaude. Haietako asko Israelko parke nazionalean Galman aurki daitezke eta beste batzuk meshkin shahren, shahr yerin edo pirazimian.
 
=== '''Afrika''' ===
Alde batetik, Afrikako golkoan, Somalia iparraldea garai bateko hainbat estruktura zaharrez dago inguratua, hala nola, trikuharriak, tumuluak, menhirs eta estelez. Bestalde, Afrikako iparraldean Tunezko eskualdean Dougga izeneko gune arkeologiko bat dago zeinak nekropoli bat duen trikuharriekin.
 
=== '''Europa''' ===
Erresuna Batuan Lanyot Quoit izeneko dolmen bat dago. Honen gaikaldeko harriak 2.1m ko altuera du 2.7 bider 5.3m ko dimentsioekin eta 13.5 tona pisatzen ditu. Irlanda mendebaldean kokatzen da Europako dolmen handiena, Brownshill eko dolmena, bere gainaldeko harriak 150 tona pisatzen dituelarik.
 
Frantzia, Italia zein Iberiar penintsulan ere auki daitezke. Azken honetan Portugal, Galizia, Euskal Herri, Aragón, Andaluzia eta Extremaduran nagusitzen dira.
<br />
 
== Dolmen estilo ezberdinak ==
Munduan zehar zabalduta dauden dolmenen artean, honako hauek dira bereiz daitezkeen bost:
 
=== '''Trikuharri sinplea''' ===
Trikuharri sinplearen prototipoari “bloque cist” deritzo, albo guztietatik itxia eta zoruan induskatuta. Ez du inolako sarrerarik eta behin itxia izaten dela, zaila da gaitua ez den erabiltzailearentzat zabaltzea. Hortaz, erabilera bakarrera zuzenduta zegoen.
 
=== '''Trikuharri handia''' ===
Trikuharri handiak bi azpimota desberdinetan sailka daitezke: ganbara aurrea dutenak edo portxea dutenak. Garai hartan erabiltzen zen materiala dela eta, zabalera mugatua izaten zuten dolmenek, horren ondorioz, ganbaren tamaina handitzea izan zen euren luzatze diseinuaren helburua. Dolmen handiek, 14 metro karratuko barnealdea izatera ailegatzen dira eta 5 pilare ere izaten dituzte 8-12 harri euskarriren gainean.
 
=== '''Trikuharri poligonala''' ===
Dolmen poligonala bisualki erakargarria den eraikuntza arkitektonikoa da, horregatik, batzuetan dolmen arketipiko gisa aurkezten da. Bost eta bederatzi bitarteko harriek ematen diote forma dolmen honen ganbara poligonalari. Kapa bakarrak estaltzen ditu, maiz bereziki handia izaten dena. Kanpotik eraikitako pasarteek gehienek ez dira gaur egun mantentzen, baina bere garaian beharrezkoak ziren sarrera moduan erabiltzeko.
 
=== '''Trikuharri errektangeluarra, zabaldua edo luzatua''' ===
Dolmen errektangeluarrak, orokorrean 2 metro baino luzeagoak izaten dira, baita 3 metro baino luzeagoak ere, eta 0.9 eta 1.5 bitarteko zabalera izaten dute. Hauek, ganbararen barnea handitzearen ohiturarekin jarraitu zuten, trikuharri sinpleetan ikusi den ohitura.
 
=== '''Pasarte larria''' ===
Pasarte larria harri handi eta lupetzaz edo harriz estalitako ehorzketa ganbara baten edo gehiagotan datza. Ganbara bat baino gehiago dutenek bigarren mailako ganbara gehiago eduki ditzakete, lehen mailako hiletaren ganbaratik ateratzen direnak. Ohikoa izaten da mota honetako dolmenek gurutze forma izatea. Noizbehinka, mugarriz estalita ere egoten dira, bereziki osteko garaikoak. Mugarri motako pasarte hilobiek, sarritan, mendel formako sabaiak izaten dituzte, lauzazkoak beharrean. Pasartea berez, kasu askotan, alineazio berezi bat dauka urteko data zehatzekin zerikusia duena, esate baterako egunsentian neguko solstizioan edo ilunabarrean ekinozioan.
 
== Trikuharrien toponimia ==
[[Fitxategi:Euskal_Herriko_megalitoen_zonaldeak.png|thumb|Euskal Herriko megalitoen zonaldeak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]
Euskal Herriko trikuharrien izenak kokatuta dauden tokiko toponimoa hartzen dute batzuetan. Batzuetan, toponimo horri ''mendi'' atzizkia eransten zaio, trikuharriak inguratzen duen [[tumulu]]ari erreferentzia eginez. Izenak bakan batzuetan soilik egiten dio erreferentzia mitologiari edo elezaharrari; hain zuzen, trikuharri gehienak XIX. mendearen erdialdetik aurrera identifikatu ziren.
 
<br />
 
= TRIKUHARRIAK EUSKAL HERRIAN =
 
== Trikuharrien inguruko sinesmen eta elezaharrak Euskal Herrian ==