Biblia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Erreferentziak "historia Euskal Herrian"
54. lerroa:
Biblia euskaratu duten itzultzaileak, batzuetan katolikoak eta beste batzuetan protestanteak,  XVI. mendetik aritu dira Biblia itzultzen. Hauen irizpideak aldatuz joan da doktrinagatik eta baita euskararen zati literarioa sortzen ari zelako<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/57/57346394.pdf</ref>.
 
Joana III.a Albretekoak Nafarroako erreginak, 1559 urtean, Calvinoren erreforma onartu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juana III de Navarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=en|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/juana-iii-de-navarra/ar-64464/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-03-01}}</ref> zuenean, indar eta gogo guztiz hasi zen ideia berriak bere erresuman zabaltzen. Albreteko Joanek garbiro ikusi zuen euskararen garrantzia fede berria hedatzeko. Hartatik kargutu zuen Joannes Leizarraga Testamentu Berria itzultzeko eta fede berriak beharrezkoak zituen liburuak idazteko. Behingoz eta begi onez euskarak XVI.mendean ukan zuen hizkuntza moderno bat izateko aukera: Leizarragaren eskutik.
 
Joannes Leizarraga: Iesvs Christ gvre Iavnaren Testamentv Berria. 1571
 
Leizarraga apaiza zen Nafarroako erregina protestantismora pasa zenean 1559.urtean. Hurrengo urtean berak ere katolizismoa alde batera utzi zuen eta Testamentu Berria euskaratzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Leizarraga - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/literatura-vasca/leizarraga|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2019-03-01}}</ref> erabakia hartu zuen. Leizarragaren itzulpena 1571an publikatu zuen La Rochellen. Baina liburuak ez zuen espero zuten zabalkuntza izan protestantismoak izan zuen porrotagatik Frantzian eta Espainian, baita kalbinismo nafarraren desagerpenagatik.
 
EAB: Elizen Arteko Biblia. 1994<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eizie.org Elizen Arteko Biblia, berriro - Ramon Irizar|url=http://www.eizie.eus/es/Argitalpenak/Senez/20011101/irizar/inprimatzeko|aldizkaria=www.eizie.eus|sartze-data=2019-03-01}}</ref>
EAB: Elizen Arteko Biblia. 1994
 
Biblia interkonfesional bat da, hau da, espezialista katoliko eta protestanteek itzulia eta prespektiba doktrinalen arteko adostasun batean egina.