Grafiti: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
No edit summary |
||
1. lerroa:
Graffiti-a kalean (eremu publikoetan) modu ilegalean idatzitako/marraztutako mezua edo marrazkia da. Hau adierazpen artistiko bisuala da. Arte hau Paleolitikotik existitzen da, aro honetako gizakiek marrazkiak (graffitia-k) egiten zituzten kobazuloen paretetan.
Hauek leku askotan ikusten dira; eraikinen hormetan, kaleko lurzoruan, zubietan, autobusetan, arropan, musika albumen azaletan, (rap) abestietako bideoklipetan… Honen eragina mundu osotik zehar dago, leku guztietan graffitiak daudelako.
Batzuen ustez hau bandalismoa eta zaborra da, baina beste batzuek arte (adierazpen artistiko) bezala ikusten dute. Graffiti bat jabetza publiko edo pribatu baten baimenik gabe egiteak hainbat ondorio ekar ditzake, jazarpena edota atxiloketa haien artean.
Graffiti forma ohikoenen artean “tagging”-a dago, norberaren izena edo logoa estilizatzearen ekintza. Hau New Yorken eta Philadelphian egiten hasi zen, gero mundu osotik zabaldu zen.
Arte honek ez du bilatzen merkaturatzea eta artearen merkatua, honen ekoizpen baldintzak eta natura kontuan hartuta, irabazi-asmorik gabeko artea dela argi dago. Haren helburua ez da produktu bat saltzea ezta mezu instituzional bat izatea/helaraztea. Hezigaiztasun ebidentzia, ideia sexual edo poetiko… izan daiteke.
1960. hamarkadaren amaieran aktibista politikoek graffiti-a erabiltzen zuten adierazpen tresna gisa.
1970. hamarkadaren hasieratik aurrera graffiti kultura Hip Hop-arekin lotzen hasi zen. Pandillek (“Savage Nomads”, “La Familia”, “Savage Skulls”…) graffiti-aren bidez “marcaban territorio” eta komunikatzen ziren.
JULIO 204 (puertorricarra) New Yorken graffiti-ak egiten zituzten artista lehenengoen artean zegoen. Hau “Savage Skulls” pandillaren kide zen, eta haren ezizena (JULIO 204) bere auzoan zehar idazten zuen. Honetaz gain, TAKI 183 (grekoa), TRACY 168 (amerikarra) eta PHASE 2 (amerikarra) garrantzia handia dute ere.
Hip Hop-a osatzen duten lau oinarrien artean graffiti-a da elementu eztabaidagarriena/polemikoena. Graffiti-aren aintzindari nabarmen askoren ustez (Lady Pink, Blade, Fargo, Fuzz One, Coco 144…) graffiti-a ez da Hip Hop-aren elementu bat. Grandmaster Flash Dj-ak iritzi berdina du. Bestalde, badago erlazio hau existitzen dela defendatzen dutenak, Jeff Chang (kazetaria eta musika kritikoa) adibidez.
Eztabaida hau orain dela hainbat urte existitzen da, lotura hau onartzen ez dutenek diote lotura hau mito bat, lokarri artifizial bat, edota interes ekonomikoen ondorioz eragindakoa dela.
.[[Fitxategi:Graffiti 2003 ubt.jpg|thumb|233px|eskuinera|Grafiti bat [[Aalborg]]en, [[Danimarka]].]]
== Grafitiaren sorrera ==
|