«Energia berriztagarri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Reverted 1 edit by 194.224.156.237 (talk) to last revision by TheklanBot. (TW)
t (Reverted 1 edit by 194.224.156.237 (talk) to last revision by TheklanBot. (TW))
Etiketa: Desegin
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Energiaberriztagarriak.jpg|thumb|400px|Energia berriztagarriak]]
'''Energia berriztagarria''' iturri berriztagarrietatik sortzen den [[energia]] mota da. Energia berriztagarriak asko dira, eta horien artetik gizakiarentzat garrantzitsuenak hauek dira: [[eguzki-energia]], [[haize]]a, [[euri]]a, itsasaldiak eta bero geotermikoa. Iturri berriztagarri horiek, gizakiaren denboraren eskalan agortezinak dira. Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa eta erregaien aniztasuna, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
'''Energia berriztagarria''' iturri berriztagarrietatik sortzen den [[energia]] mota da.
 
== Energia alternatiboak ==
 
Energia iturri '''alternatibo''' bat gaur egungo energiak ordezkatu ahal dituen edozein [[energia]] da, bere kutsadura efektu txikiagatik edo berriztatzeko aukera izateagatik.
 
Energia kontsumoa gizarte bateko aurrerapena eta ongizatea neurtzeko modu egokiena da. '''Krisi energetikoaren''' kontzeptua gizarte bat hornitzeko erabiltzen dituen energia iturriak agortzen direnean agertzen da. Hori dela eta gaur egungoa bezalakoa den jarraibide ekonomikoak energia eskaeran hazkundea exijitzen du [[erregai fosil]]ak eta [[energia nuklear|nuklearrak]] bukagarriak direlako. Horregatik ezinbestekoa da noizbait eskaera amaitzea eta energia eskaera hornitua ezin izatea eta sistema guztia geldiaraztea, energia metodo berriak asmatzen ez badituzte. Metodo berri hauek energia alternatiboak izango lirateke.
 
Halaber gaur egungo zenbait energiaren gehiegizko erabilerak, hala nola [[petrolio]]a eta [[harrikatz|ikatza]], [[kutsadura]], [[berotegi-efektua]]ren hazkundea eta [[ozono geruza]]ko zuloaren hazkuntza bezalako arazoak sortzen dituzte.
 
Energia alternatiboaren eta ohikoaren arteko eztabaida ez da bakarrik energien sailkapen bat, mende honetan ezinbestez gertatu beharko den aldaketa baizik. Egia da energia alternatiboak ere, berriztagarriak izan arren, bukagarriak direla, beste edozein baliabidek bezala esplotazio muga maximoa duelako. Beraz, energia berri hauetara aldatzeko prozesua mailaz maila eta poliki egiten dugun arren, ez dute gaur egungo eredu ekonomikoarekin jarraitzea onartuko. Horrek guztiak, [[garapen iraunkor]]raren kontzeptua sortzen du.
 
Garapen iraunkorraren kontzeptuak hurrengo ideiak ditu oinarri:
 
* Energia iturri berriztagarrien erabilpena, [[XXI. mendea|XXI. mende]] hau aurrera joan ahala energia fosilaren iturriak agortuko direlako.
 
* Iturri garbien erabilpena, ohiko [[errekuntza]] prozesuak eta [[fisio nuklear]]ra alde batera utziz.
 
* Energia iturrien esplotazio hedakorra, alternatibatzat autokontsumoaren fenomenoa proposatuz, ahal den neurrian energia elektrikoaren banaketaren azpiegitura handien eraikuntzak alde batera utziz.
 
* Eskaera energetikoa gutxitzea, zenbait gailu elektrikoen (etxeko tresna elektrikoak, lanparak…) ekoizpena hobetuz.
 
* Premia gabeko energia kontsumoa murriztea. Ez da bakarrik eraginkorragoa den modu batean kontsumitzea gutxiago kontsumitzea baizik, hau da, energia aurrezteko eta zarrastelkeria baztertzeko, kontzientzia eta kultura bat garatzea.
 
Energia garbien, alternatiboen eta berriztagarrien produkzioa ez da ingurunea hobetzeko saiakera edo kultura bat, baizik eta gizakiak betetzera behartuta egongo den behar bat gure iritzia, nahiak eta sinismenak alde batera utziz.
 
== Motak ==
* [[Eguzki-energia]]: [[eguzkia|eguzkitik]] Lurrera [[erradiazio elektromagnetiko]] itxuran iristen den [[energia]] mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta [[energia termiko]]a edo [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko erabiltzen da batez ere.
 
* [[Energia eoliko]]a: [[haize]]a erabiliz lortzen den [[energia]] da, hau da, aire korronteek sortutako [[energia zinetiko]]a erabiliz.
 
* [[Biomasa]]: Azken urteetan biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Kasu honetan, erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.
 
* [[Energia hidrauliko]]a: Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du. Zentral hidroelektrikoek erreketako indarra aprobetxatzen dute. Espainiar estatuko elektrizitatearen %15 inguru horrela ekoizten da. Zentral hidraulikoak jartzeko lekurik aproposenak presetako ur-jauziak dira. Mota honen alde txarra, instalazioak eraikitzearen kostuaz gain, baldintza meteorologikoen menpean dagoela da.
 
* [[Itsas energia]]: Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, itsasaldiak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak. Hiru fenomeno hauek, [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko erabiltzen dira. Itsas-zentralak soilik itsasaldiak asko mugitzen diren tokietan daude.
 
* [[Energia geotermiko]]a: Energia geotermikoa ([[greziera]]zko ''geo'', "[[Lurra]]" eta ''thermos'', "beroa") [[lurra|lur]] barneko [[bero]]az baliatuz lortzen den [[energia]] da. Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan eta [[lurzoru]]aren masa handiak metaturiko beroa aprobetxatuz.
 
== Energia ez berriztagarria ==
[[Fitxategi:Coal.jpg|thumb|180px|Ikatza]]
{{sakontzeko|Energia ez berriztagarri}}
Energia ez berriztagarria, energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.
 
Bi mota bereizten dira:
 
* Erregai fosilak: Hauen artean [[harrikatz|ikatza]], [[petrolio]]a eta gas naturala aurkitzen dira. Erregai fosilak zuzenean erre daitezke [[bero]]a eta [[higidura|mugimendua]] lortzeko [[motor]]etan, estufetan, galdaratan… Hauek [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko ere zentral termikoetan erabili daitezke.
 
* Erregai nuklearrak: Hauen artean [[plutonio]]a eta [[uranio]]a aurki ditzakegu. [[Elementu kimiko]] hauek energia sortu dezakete [[fisio nuklear]]raren bidez. Energia nuklearra [[zentral nuklear]]retan energia sortzeko erabiltzen da.
 
== Bilakaera historikoa ==
 
Energia berriztagarriak izan dira gizakiak milaka urtean erabilitako energia mota bakarra. Bela nabigazioa, [[haize]] edo [[ur]] errotak eta [[eguzki-energia]] aprobetxatzeko sortu diren eraikuntza espezifikoak horren adibide dira.
 
[[James Watt]]en [[lurrun-makina]]ren asmakuntzarekin, energia aprobetxatzeko baliabide hauek alde batera utzi ziren denboran ezegonkorrak eta alditsuak kontsideratzeagatik. Hori dela eta, [[motor]]e termikoak eta elektrikoak gehiago erabiltzen hasi ziren. Denbora horietan, kontsumo txikia zegoenez, ez zen pentsatu ere egin energia iturri horiek agortu edo ingurumen arazoak sortu ahal zituztela.
 
[[1970eko hamarkada]]ren inguruan, energia berriztagarriak energia tradizionaletarako alternatiba bat kontsideratu ziren, erregai fosilak ez bezala ( milioi urte behar dituztela sortzeko) energia berriztagarriak baliagarritasun handia zutelako eta ingurugiroan eragin txikiagoa zutelako. Hori guztia dela eta, energia berriztagarriak, '''energia alternatiboaren''' izena hartu zuten. Gaur egun hauetako energia asko errealitate bat dira eta ez alternatiba bat, beraz energia alternatiboen izena ez zen erabili beharko.
 
== Energia berriztagarrien erabilera gaur egun ==
[[Fitxategi:Kurobe dam 01.jpg|230px|thumb|Kurobe zentral hidroelektrikoa ([[Japonia]])]]
Energia berriztagarriak [[argindar|elektrizitatea]] kontsumoaren %20a da, %90a [[energia hidrauliko]]a izanik. Beste energia guztien erabilera nahiko baztertuta dago:[[biomasa]] %5,5a, [[energia geotermiko]]a %1,5a, [[energia eoliko|energia-eolikoa]] %0,5a eta [[eguzki-energia]] %0,05a.
 
Gizarte industrial mendebaldarraren behar energetikoen %80a industrian, berokuntzan, eraikuntzen klimatizazioan eta garraioetan ( kotxeak, trenak eta hegazkinak) erabiltzen dira. Aitzitik, energia berriztagarriaren erabilera handiena [[argindar|elektrizitate]] produkzioan oinarritzen da.
Espainian energia berriztagarriak produkzio elektrikoaren %19,8ren arduradunak izan dira azken urteetan eta energia berriztagarriak erabiliz sortutako elektrizitatea aurreko urtean [[energia nuklear]]rarekin sortutako kantitatea gainditu zuen. Espainiako ''Energia Komisio Nazionalaren'' arabera, azken urteetan energia berriztagarrien urteroko salmenta 10 aldiz baino gehiago biderkatu da Espainian eta honekin batera haren prezioak %11 murriztu dira.
 
== Energia produkzioa ==
 
[[Greenpeace]] aurkeztutako informe baten bidez energia berriztagarrien %100-eko produkzioa teknikoki bideragarria eta ekonomikoki jasangarria dela esan zuen. Hori dela eta, erakunde ekologikoaren arabera, Espainian energia zikinak alde batera uzteko falta den gauza bakarra borondate politikoa da. Hori lortzeko eraginkortasun energetikoa lortu behar da, hau da, alferrikako kontsumoaren ezabaketa.
 
Beste alde batetik, zenbait ''utility'' garrantzitsuetako zuzendarien %64-ren arabera 2018an teknologia garbiak, eskurakorrak eta berriztagarriak existituko dira. Honek sektore handienei mentalitatea aldatzera behartuko die.
 
Bereziki eguzki-energiaren alorrean, teknologien garapenagatik ez ezik konpromiso politiko garbietatik ere energia berdeen produkzioa handitzen doa. Honela, Espainiako Industria, Turismo eta Komertzio ministerioa aurreikusi du energia berriztagarriak gaur egungo 32.512 [[Watt|MW]]-etatik 83.330 [[Watt|MW]]-etara iritsiko dela 2030an energia elektrikoaren kontsumoa %41-ra handituz. Kantitate hori lortzeko, lehenengo 2010ean energia berriztagarrien energia elektrikoaren eskaera %12 handitzea eta 2020ean %20-era heltzea espero da.
 
== Energia berriztagarriak gaur egun ==
Mundu-mailako elektrizitate kontsumoaren %20 dira, hauen %90 hidraulikoa izanik. Gainerako %5,5 biomasa, %1,5 geotermikoa, %0,5 eolikoa eta beste %0,5 eguzki-energia. Espainian, berriztagarriek %19,8 irudikatzen dute; Estatu Batuetan berriz,
 
== Energia berriztagarrien abantailak eta desabantailak ==
 
Energia berriztagarriak gauza guztiak bezalaxe beraien alde onak eta txarrak dituzte. Hauek dira energia berriztagarriek amankomunean dituzten hainbat ezaugarri.
 
* Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
* Energia hauek instalatzeko inbertsio oso handiak egin behar dira.
* Oso ugariak dira.
* Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute.
* Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.
* Energia berriztagarriak jasotzeko erabiltzen diren sistemetan, mugatuak diren eta ekoizpenean kutsatzaileak diren baliabideak erabiltzen dira (metalak, zementua, plastikoak...).
 
=== Energia ekologikoak ===
 
Energia-iturri berriztagarriak, [[erregai fosil]]ekin konparatuz, oso desberdinak dira, oparoagoak eta anitzagoak direlako. [[Eguzkia]]k, energia iturri hauek (eguzki-erradiazioa, haizea, euria...), 4 milioi urtetan zehar hornituko dituela uste da. Energia-iturri berriztagarrien lehenengo abantaila, erregaiekin gertatzen den kontrara, gas kutsagarriak ez dituztela sortzen da. Iturri berriztagarri gehienek ez dute karbono dioxidorik igortzen, beraien eraketa eta funtzionamendurako erabiltzen direnak alde batera uzten baditugu. Hala ere, gas igorpen hauek ez dute arriskurik sortzen.
 
Aitzitik, zenbait energia berriztagarri arazo ekologiko bereziak sortzen dituzte. Adibidez, sortu ziren lehenengo [[haize-sorgailu|aerosorgailuak]] arriskutsuak ziren hegaztientzako, beraien aspek oso azkar biratzen zutelako. Beste alde batetik, zentral hidroelektrikoek zenbait arrainen migrazioa kaltetu dezakete, gaur egungo mundu osoko ibai askotan gertatzen den moduan. [[Ozeano Barea]]n itsasoratzen diren Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko [[ibai]]etan bizi diren izokinen populazioa izugarri jaitsi zen.
 
=== Izaera lausoa ===
 
Izaera lausoa energia berriztagarriek daukaten nahitaezko arazo bat da. Energia geotermikoa da honen salbuespena, lurrazala mehea den lekuetan soilik delako eskuragarri, iturri beroak eta [[geiser]]rak adibidez.
 
Energia berriztagarrien iturri batzuek energia intentsitate txikia sortzen dutenez, beharrezkoa izaten da “zentralak” sortzea iturri erabilgarrietan bihurtzeko. Europako etxe baten jabeak [[zelula fotovoltaiko|panel fotovoltaikoen]] 8 metro karratu instalatu beharko lituzke 1000 kWh elektrizitatea lortzeko (herrialde Europarren urteko per capita kontsumoa) panel horiek 12,5%-ko batez besteko errendimendu energetikoa daukatela suposatuz.
 
Haatik, 4 metro karratuko [[energia termiko]]aren biltzaile batekin, etxe batek behar duen ur bero sanitarioaren zati handia lortu dezake. Hala ere, aldibereko aprobetxamendua dela medio, solairuka antolatutako eraikinek etekin berdinak lortu ahal dituzte biltzaile gainazal txikiago batekin eta, garrantzitsuagoa dena oraindik, askoz ere inbertsioa txikiago batekin eraikin bakoitzean.
 
=== Energia iturri berriztagarri baina kutsagarriak ===
 
[[Biomasa]] kontuan hartzen badugu, egia da biomasa sortzerakoan, [[karbono dioxido]]a atmosferatik ezabatzen dela eta [[oxigeno]]a askatzen dela. Hala ere, biomasa erretzerakoan biomasako [[karbono]]a atmosferako oxigenoarekin konbinatzen da, berriz karbono dioxidoa atmosferara igorriz. Alde batetik, teorikoki, zikloa amaitzen denean ez da karbono dioxidorik igortzen, errekuntzarekin sortutako igorpenak sortutako biomasa berrian geratzen baitira. Beste alde batetik, praktikoki, kontuan hartu behar da ereinaldian, bilketan eta eraldaketan energia kutsagarria erabiltzen dela. Hori dela eta balantzea negatiboa da.
 
Bestalde, biomasa ez da guztiz agortezina, berriztagarria izan arren. Bere erabilpena momentu konkretuetan soilik egin ahal delako. Zalantzak existitzen dira, iturri hau zabaltzen bada, nekazaritzaren kapazitateaz masa begetal nahiko lortzeko. Hau zerealen prezioen hazkuntzarekin frogatzen ari da. Izan ere, zerealen prezioa ikaragarri igo da hauek [[bioerregai]]en sorkuntzarako erabiltzen direnetik. Gainera, bioerregai guztiek fosil baliokideak baino karbono dioxido gehiago sortzen dute karbono unitate bakoitzeko.
 
[[Energia geotermiko]]a, geografikoki oso mugatuta egoteaz gain, bere iturri batzuk ere kutsagarriak direla uste da. Hau gertatzen da lur azpitik tenperatura handietan ura ateratzeaz batera bertan dauden gatzak eta mineral toxikoak ere ateratzen direlako. Zentral geotermiko nagusiena [[Toskana]]n tokatuta dago, [[Pisa]] hiriaren ondoan, eta ''Larderello-ko Zentral Geotermikoa'' da bere izena. Zentral honek, inpaktu bisual handia sortzen du haran baten erdian kokatuta dagoelako eta zentralera doazen metro bat diametroko hodi guztiak handik igarotzen direlako.
 
=== Integrazioa ingurunean ===
[[Fitxategi:Tauernwindpark.jpg|thumb|170px|Sorgailu eolikoak]]
Energia berriztagarrien akats nabari bat ingurunean sortzen duten inpakto bisuala da. Pertsona batzuek paisaiaren erdian sorgailu eolikoen estetika aurkitzea gorrotatzen dute, eta naturaren kontserbazioa aipatzen dute hirietatik kanpo dauden instalazio elektrikoei buruz hitz egiten dutenean.
 
Aitzitik, mundu guztiak erakarpena sentitzen du errota zaharrak ikusten dituenean.
 
Beste batzuk arazo estetiko hauek saihesten saiatzen dira teknologia hauek estetikoki modu eraginkorrean eta betegarrian erabiltzen: eguzki-panelak autobideetan zarata saihesteko erabiltzen diren barreretan kokatuz, sabaiak eguzki hartzaileengatik ordezkatuz, leihoak tindatzeko [[zelula fotovoltaiko]]ak erabiliz…
 
=== Irregulartasuna eta aniztasun geografikoa ===
 
Energia elektrikoaren produkzio iraunkorra elikatze iturri eta biltegiratze bide ( bonba erabiliz biltegiratzen diren sistema hidraulikoak, bateriak, hidrogeno erregaien pilak…) fidagarriak behar ditu. Honela, energiaren biltegiratze prezio garestia dela eta, sistema autonomo txiki bat arraroki izaten da ekonomikoa, energia sareari konektatzea prezio handiagoak suposatzen dituenean.
 
Beste alde batetik, baliabideen aniztasun geografikoa ere esanguratsua da. Zenbait herrialdeek beste herrialde batzuk baino baliabide hobeagoak dituzte, bereziki energia berriztagarriaren sektorean. Herrialde batzuk baliabide garrantzitsuak dituzte bizileku nagusien ondoan, non elektrizitate eskaera oso garrantzitsua den. Baliabide horien eskala handiko erabilpena inbertsio garrantzitsuak behar ditu distribuzio eta transformazio sare nagusietan. Eta noski, norberaren produkzioan ere bai.
 
== Erreferentziak ==
* {{es}} [http://www.greenpeace.org/espana/reports/informes-renovables-100 Greenpeaceren txostena]
* {{es}} [http://www.europapress.es/00136/20071211175219/economia-energia-prospectiva-industria-2030-contempla-triplicar-energia-eolica-mantener-nuclear.html 2030. urterako energia eolikoaren erabilpena hirukoiztea eta energia nuklearrarena mantentzea espero da]
* {{es}} [http://www.20minutos.es/noticia/221958/0/ONU/cambio/climatico/ NBE, klima aldaketaren kontra]
* {{es}} [http://buscalogratis.com/ecologia_energia_geotermica.htm Energia geotermikoaren desabantailak eta Larderelloko zentralaren garrantzia]
 
== Ikus, gainera ==
* [[Energia]]
* [[Energia berriztagarriak Euskal Herrian]]
* [[Energia ez berriztagarri]]ak
* [[Erregai fosil]]ak
* [[Berotze globala]]
* [[Kutsadura]]
* [[Ozono geruza#Ozono zuloa|Ozono zuloa]]
* [[Berotegi-efektua]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.hiru.eus/geografia/fuentes-de-energia?p_p_id=82&p_p_lifecycle=1&p_p_state=normal&p_p_mode=view&_82_struts_action=%2flanguage%2fview&_82_redirect=%2fgeografia%2ffuentes-de-energia&languageId=eu_ES Energia iturriak]
* [http://www.eitb.com/infografiak/osoa/272161/energia-berriztagarriak/ Biomasari eta energia geotermikoari buruzko infografia]
* [http://www.eitb.com/infografiak/osoa/338906/energia-hidroelektrikoa/ Energia hidroelektrikoari buruzko infografia]
* [http://www.zientzia.net/dossierra.asp?Id=55&Dossier_kod=8&Orr=0 Energia nuklearra behar dugu?]
* {{es}} [http://www.ecoticias.com/energias-renovables/24172/noticias-energia-energias-energias-renovables-verdes-limpias-alternativas-sostenibles-sustentables-eolica-geotermica-solar-termosolar-concentracion-eficiencia-energetica-definicion-tipos-ventajas-alternativas-paneles-placas-mareomotriz-aerogeneradores-nuclear-co2 Txina energia berriztagarrietan gehien inbertitzen duen herrialdea da]
* {{es}} [http://www.ecoticias.com/energias-renovables/24157/noticias-energia-energias-energias-renovables-verdes-limpias-alternativas-sostenibles-sustentables-eolica-geotermica-solar-termosolar-concentracion-eficiencia-energetica-definicion-tipos-ventajas-alternativas-paneles-placas-mareomotriz-aerogeneradores-nuclear-co2 2010. urtean 1000 milioi baino gehiago inbertituko dira energia berriztagarrietan]
* {{es}} [http://www.ecoticias.com/energias-renovables/24150/noticias-medio-ambiente-medioambiente-medioambiental-ambiental-definicion-contaminacion-cambio-climatico-calentamiento-global-ecologia-ecosistema-impacto-politica-gestion-legislacion-educacion-responsabilidad-tecnico-sostenible-obama-greenpeace-co2-naciones-unidas-ingenieria-salud-Kioto-Copenhague-Mexico Europarako '''Energia azkarra''' deituriko programaren helburuak]
 
[[Kategoria:Energia berriztagarriak| ]]
12

edits