Mistizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
izulpen automatikoz eta aurrekoa kontutan hartu gabe txertatutakoa ezabatu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Peter Paul Rubens 166.jpg|thumb|300px|''Espiritu Santuaren agerpena Santa Teresa Avilakoaren aurrean'' ([[Peter Paul Rubens]]).]]
 
'''Mistika''' edo '''mistizismoa''' gizonaren eta [[jainko]]aren arteko batasun- eta ezagutza-maila erdiestea helburu duten sinesteen eta praktiken multzoa da; hartarako bidea intuiziozko begiespena edo [[estasi]]a da eta zentzumena eta ezagupen arrazionala alde batera uzten ditu.
Jainkoarekiko harreman zuzenetan sartzen dela uste duenaren egoera psikologikoa.
 
Historian zehar jainkoaren ezagutza zuzena, zentzumenez eta ezagupen arrazionalaz haraindikoa, erlijio nagusi guztietan azaldu da: ''[[taoismo]]a'' [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]]; ''[[yoga]]'' [[India]]n; ''[[vajrayāna|vajrayana]]'' eta ''[[zen]]'' [[budismo]]an; ''[[sufismo]]a'' [[Islam]]en, ''[[kabala]]'' [[judu]]en artean, etab.
 
Mendebaldeko filosofian, mistizismoaren eragin zuzena [[Plotino]]ren [[neoplatonismo]]an agertu zen lehenik; gero, [[Agustin Hiponakoa]]ren eta [[Dionisio Areopagokoa]]ren bidez eragin handia izan zuen [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[kristautasun]]ean ([[Bernardo Clairvauxkoa|San Bernardo Clairvauxkoa]], [[Frantzisko Asiskoa|San Frantzisko Asiskoa]]). XIV. eta XV. mendeetan [[Eckhart maisua|Meister Eckhart]], [[Heinrich Seuse]], [[Jan van Ruysbroek]], [[Johannes Tauler]], [[Katalina Sienakoa]] eta [[Thomas à Kempis]] mistikoak nabarmendu ziren. [[XVI. mendea]]n [[espainia]]r poeta mistikoak nabarmendu ziren, batez ere, [[Joan Gurutzekoa]] eta [[Teresa Avilakoa]]. Bestalde, [[filosofia]]n [[Baruch Spinoza|Spinozak]] eta literaturan [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethek]] unibertsoaren egiturekin eta bideekin bat egiten duen mistizismo kosmikoaren alde egin zuten.
12. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Esoterismoa]]
[[Kategoria:Teologia]]