«Minos»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Pasifaerekin ezkonduta zegoen eta bi alaba eta seme bat izan zituen: [[Ariadna]], [[Fedra]] eta [[Androgeo]]. Pasifek ere "seme" bat zuen "[[Minotauro]]a". Minosek [[Poseidon]]i zezen zuri bat ematea eskatu zion, bere nebeei demostratzeko Poseidon bere alde zegoela. Jainkoak itsasotik zezena atera zuen, baina, Minosi esan zion bere ohorean sakrifikatu behar zuela. Minosek ez zuen jaramonik egin eta berak beste zezen bat sakrifikatu zuen. Poseidon konturatu eta mendekua hartzeko Pasifae zezen zuriarekin maiteminduarazi egin zion. Pasifaek [[sexu ugalketa|sexu]]-harremanak eduki nahi zituenez, [[Dedalo]]ri laguntza eskatu zion. Honek egurrezko behi bat eraiki zuen, hutsik barrutik, Pasifae barruan sartu eta zezenarekin harreman sexualak eduki ahal izateko.
 
Guda bat izan zuen Atenasen kontra, Egeo hango errege zenean, bertan Androgeo hil zutelako. Garaile irten zen. Horren ondorioz, Atenaseko zazpi neska eta zazpi mutil eskatzen zituen noizean behin (Minotauroa elikatzeko).
 
[[Sizilia]]n hil zuten, Dedaloren traizioagatik berau hil nahi zuelako. Siziliako errege Kokaloren alabek Dedalo estimazio handian zutenez lagundu egin zioten. Kokalok Minos konbentzitu zuen, Dedalorengana joan baino lehen, bainu bat eman zezan. Bainua ematen ari zela, Kokaloren alabek [[ur]]a irakiten bota zioten eta Minos erre egin zen.