Minimalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mondrian lookalike.svg|thumb|250px|alt=|Piet Mondrianen lana, estilo neoplastizista erabiliz egina]]
 
'''Minimalismoa''' [[1960ko hamarkada]]ren hasieran, espresionismo abstraktuaren erreakzioz, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] sortutako mugimendua da. [[1965]]ean, [[Donald Judd]] teorialari eta artistak artikulu bat idatzi zuen ''Specific Objects'' aldizkarian, bere objektibotasun erabatekoaren idealak adierazteko euskarri gisa pintura utzi eta haren ordez eskultura lantzen hasi izana argudiatuz. Urte hartan bertan, [[Richard Wollheim]]ek "minimal" hitza erabili zuen lehen aldiz printzipio horien arabera sortutako obrak aipatzeko. Joera horren sorburua infinituaren kontzeptua adierazteko errepikapenaren ideia erabiltzen zuten [[Constantin Brâncuşi|Constantin Brancusi]], [[Alexander Rodtxenko]] eta [[Vladimir Tatlin]]en obra batzuetan zegoen.
 
Minimalistak arte-objektuan bertan kokatzen ditu bere sormenaren erreferentziak, kanpoko munduaren interferentzietatik erabat aldenduz. 1960ko hamarraldiaren hasieran, beren ideiak adierazteko eskultura baliatu zuten artista erradikalen belaunaldi bat sortu zen: Judd bera, [[Robert Morris]], [[Carl Andre]], [[Dan Flavin]], [[Sol LeWitt]] eta [[Richard Serra]], besteak beste. Egitura edo sistema gisa definitzen zituzten obra sail bat sortu zuten, oinarrizko materialak eta forma geometrikoak erabiliz.