Millennium Trilogia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Millennium trilogia''' [[Stieg Larsson]]ek [[suediera]]z idatziriko hiru [[eleberri]]z osatutako bilduma da, idazlea hil eta gero argitara eraman zena.
 
Bertako protagonistak [[Lisbeth Salander]] oroimen bikaineko neska adimentsu baina antisoziala eta [[Mikael Blomkvist]] Millennium hilabetekariaren jabekide eta kazetaria dira. Liburu hauetan [[emakumeen aurkako indarkeria]], [[arrazismo|arrazakeria]] eta [[ustelkeria]] bezalako gai gogorrak jorratzen dira. Eleberri hauetako bakoitzean oinarrituta film bana ere egin da.
 
== Eleberriak ==
 
Bilduma honetako eleberriak ondokoak dira:
* [[Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak|Män som hatar kvinnor]] (Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak), 2005ean argitaratua.
* [[Flickan som lekte med elden]] (Suarekin jolasten zuen neskatoa), 2006an argitaratua.
* [[Luftslottet som sprängdes]] (Amildu zen aireko gaztelua), 2007an argitaratua.
16. lerroa:
Yellow Bird zinema ekoizpeneko konpainia suediarrak 2009an aurkeztu ziren Millennium Trilogiaren eleberrien bertsioak ekoiztu ditu.
* [[Män som hatar kvinnor (filma)]] (Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak). [[Niels Arden Oplev]]ek zuzendua eta [[Michael Nyqvist]] eta [[Noomi Rapace]]k protagonizatua.
* [[Flickan som lekte med elde (filma)]] (Suarekin jolasten zuen neskatoa). [[Daniel Alfredson]]ek zuzendua eta berriro [[Michael Nyqvist]] eta [[Noomi Rapace]] dituena protagonista moduan.
* [[Luftslottet som sprängdes (filma)]] (Amildu zen aireko gaztelua). Hau ere [[Daniel Alfredson]]ek zuzendua eta [[Michael Nyqvist]] eta [[Noomi Rapace]]k protagonizatua.