Miletoko eskola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
=== Helburua ===
 
Hiru filosofoek [[unibertso]]ko dena osatzen duen ''arkhe'' izeneko printzipioa bilatu zuten, sustantzia hau aldaketan guztiak emanda ere aldatzen ez zen printzipioa izanik. [[Tales]]ek [[ur]]an ikusi zuen, [[Anaximandro]]k infinitua edo zehaztugabean eta [[Anaximenes]]ek airean. Guztiek [[hilozoismoa]]n sinesten zutela dirudi beraz, printzipio honi bizitza garatzeko gaitasuna atxikitzen baitiote.
 
Honakoa azpimarratu behar da lehen filosofo hauetaz:
20. lerroa:
* Aldaketa konstanteaz ohartu izana.
 
Izaera zientifikoko arazoak aztertu zituzten filosofo miletoarrek, bereziki [[meteorito]]en izaera, fenomeno astronomikoak eta haukin loturik zeudela uste zuten fenomeno atmosferikoak: [[haize]]a, [[euri]]a, [[tximista]], [[eklipse]]a, [[ilargialdi]]ak, astroen osaketa eta baita [[geografia]]ri buruzko gai orokorrak lurraren forma eta izaki eta gizakien jatorria. Beraien originaltasuna [[zeru]]a eta [[meteorito]]ak arte eta beraien behaketetik ateratako irudien bitartez aurkeztea izan zen
 
Analogia hauek inolako ez zuten inolako [[mito]]rik, fenomeno ulertezinak ulergai eta gertuago zituztenen bidez azaltzetik sortzen ziren, esanahi misteriotsurik gabe, elezaharrak ez bezala. Hau da, beraien fisika geografo eta metereologoen fisika zen, hurrengo mendeetan garatuko den astronomia matematikotik urrun. Beraien aurkikuntzak gaur egun balio zientifiko gutxikoak badira ere [[zientzia]]ren oinarriak jarri zituzten, bere unibertsaltasun eta zentzu logiko arrazionalarekin.
26. lerroa:
== Geroa eta garapena ==
 
Gudu Medikoak [[Mileto]] zela eta hasi ziren, [[K. a. 546]]. urtearen ondoren [[Jonia]] [[persia|pertsiarren]] menpe gelditu zelarik eta [[Anaximenes]]en heriotza eta gutxira [[Mileto]] suntsitua izan zen ([[K. a. 494]]), [[Miletoko eskola]]ri amaiera emanez. [[Magna Graecia]] eta [[Sizilia]]ko kolonia doriarretara eta [[Atenas]]era ondoren lekualdatu zen garapen intelektuala, [[Jonia]]ko hirietan [[Mileto]]ren eragina oso nabarmena izan bazen ere. [[Heraklito]]ren [[kosmologia]] [[mileto]]ko ezaugarriak zituen eta Magna Graeciako lehen filosofoak [[Mileto]]ko herbesteratuak izan ziren: [[Pitagoras]], [[Eskola pitagorikoa|Eskola pitagorikopitagorikoko]]ko fundatzailea [[Samos]]sen jaio zen, dirudienez berak eraman zuelarik [[Mileto]]ko kosmologia hartara, oso antzeko delarik, bereziki [[Anaximandro]] eta [[Anaximenes]]ekin alderatuz, hauen elementuak konbinatzen baititu.
 
[[Xenofanes]], [[Eleako Eskola]]koa, [[Kolofon]]en jaio zen, [[Tales]] zuen miresten eta [[mileto]]ko [[fisika]] ezaguntzen, bere pentsamendua beste bide batzuk jarraitu bazituen ere. [[Parmenides]]ek ezagutu zuen baita ere, honekin ados ez egon arren, baina [[Anaximandro]]ren iritziaren bidea jarraituz. [[Jonia]]r izpiritua [[Enpedokles]]en biziraun zuen bereziki. [[Atenas]]en filosofia hedatu zuen lehenetarikoa [[Anaxagoras]], [[Klazomene]]koa zen, [[Mileto]] herbesteratuek [[Anatolia|Asia Txikian]] fundaturiko [[kolonia (argipena)|kolonia]] batekoa alegia, ziurrenik bertan gorde zirelarik [[Mileto]]ko ideia eta tradizioak. [[Leuzipo]] ere [[Mileto]]koa zen, [[Demokrito]]k zabaldu eta garatuko zuen [[atomismo]]aren sortzaile.