«Mikroprozesadore»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Mikroprozesadorea''' (edo “'''prozesadorea'''”) [[sistema informatiko]] baten [[Zirkuitu integratu|zirkuito integraturik]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Osborne,|abizena=Adam.|izenburua=An introduction to microcomputers|argitaletxea=Osborne/McGraw-Hill|data=1980-|url=https://www.worldcat.org/oclc/8241672|edizioa=2nd ed|isbn=0931988349}}</ref> konplexuena da. Ilustrazio moduan: [[ordenagailu]] baten “garuna” deitzen omen zaio.
 
Mikroprozesadorea eginkizun anitzeko, erlojudun, [[Erregistro (hardware)|erregistrotan]] oinarritutako [[Zirkuitu Digital|zirkuito digital]] integratua da.
 
Sarrera bezala datu [[Zenbaki-sistema bitar|bitarrak]] onartzen ditu, prozesatzen ditu bere [[Memoria (informatika)|memorian]] gordetako aginduen arabera eta irteera bezala prozesamenduaren emaitzak ematen ditu. Mikroprozesadore batek bai [[Logika sekuentzial|logika digital sekuentziala]] eta bai [[Sistema konbinazional|logika konbinazionala]] du barnean. [[Zenbaki-sistema bitar|Sistema bitarrean]] adierazitako zenbaki eta sinboloekin egiten dute lan mikroprozesadoreek.
[[PUZ|Prozesamenduko unitate zentral (PUZ)]] bat edo gehiago eduki dezake, erregistro multzo, [[kontrol unitate]], [[unitate aritmetiko-logiko]] eta koma higikorreko unitatez (lehen «koprozesadore matematikoa» deitutakoa) osatuta. 
 
Orokorrean, mikroprozesadorea ordenagailuaren [[Txartel nagusi|txartel nagusira (ama plaka)]] konektatzen da zokalo baten bidez, baina batzuetan [[Soldadura|soldatuta]] dago honi. Honen funtzionamendu egokia bermatzeko, mikroprozesadoreari hozte-sistema bat jartzen zaio gainean, normalean [[kobre]] edo [[Aluminio|aluminiozkoaluminio]]zko bloke batekin, eta honi pegatuta [[Haizagailu|bentiladore]] bat hartutako beroa disipatzeko.
 
Errendimendu handiko sistema informatiko bat paraleloan lana egiten duten mikroprozesadore bat baino gehiagorekin egon daiteke hornituta, eta mikroprozesadore bakoitza aldi berean core fisiko edo logiko anitzekin. Core fisikoak [[Prozesatzeko unitate zentral|PUZ]] baten eragiketak egiten duen txip-aren atal fisiko bereizituak dira, eta core logikoak simulatutako core fisiko bat da.