«Mikrokreditu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Mikrokreditua''' mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2002/zer-da-mikrokreditua ''Argia'', 2005-07-24</ref>. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. [[Abal]] beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira.
 
== Historia ==
Sistema hori [[Bangladesh]]en inauguratu zuen, laurogeiko hamarkadaren bukaeran, [[Muhhamad Yunus]] [[komunismo|komunistak]], eta hirugarren munduko herrialdeetan pobrezia suntsitzeko balio izan du.
 
Gerora, beste herrialde batzuetara hedatu da, baita lehen mundukoetara ere, gizarteko kolektibo behartsuenei eta baztertuenei laguntzeko, halakoek ez baitute krediturik jasotzen ezarritako finantzazio-bide normaletik. [[Euskal Herria]]n, duela zenbait urtetatik hona funtzionatzen dute [[Hirugarren Mundua|Hirugarren Mundurako]] horrelako mikrokredituak ematen dituzten enpresek, hala nola [[PT Mundubat]] gobernuz kanpoko erakundeak. Gerora, beste esperimentu batzuk abiatu dira, hala nola BBKsolidarioa edo [[Euskal Banku Etikoa]], Fiareren bitartez, eta mikrokredituak ematen dizkiete esklusio sozialak eragindako eta ohiko kanal finantzarioetatik laguntzarik jasotzen ez duten pertsona eta sektoreei.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}