Mikmak: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 4 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
|harremana=[[Algonkin]]ak
}}
'''Mikmak'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> ([[mikmakera]]z: ''míkmaq, míkmaw'' edo ''mìgmao'') [[Ipar Amerika]]ko [[amerindiar]] komunitate edo nazio bat da. Gaur egun, [[estatu]]en mugei dagokienez, [[Brunswick Berria]]n, [[Ternua eta Labrador]]ren, [[Eskozia Berria]]n, [[Eduardo Printzearen Uhartea]]n eta [[Quebec]]en bizi dira [[Kanada]]n; eta [[Maine]]n, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]]. Beren lurraldeari '''Mi'kma'ki''' deitzen diote.
 
Badirudi mikmakek beren buruari hasiera batean '''lnu'k''' edo '''l'nu'k''' deitzen ziotela. Izen horrek «gizakia» edo «jendea» esan nahi duela dirudi. 'Mikmak' izenak, berriz, haien hizkuntzan «nire lagunak» esan nahi bide du.<ref>http://www.native-languages.org/mikmaq.htm</ref>
 
Uste da, gainerako amerindiar herri guziak bezalaxe, [[Asia]]tik etorri zirela, eta hamar mila urte inguru daramatzatela lur horietan. Orain dela gutxi arte, herri [[nomada]] izan da: negua barnealdeko haranetan ematen zuten; eta, udan, berriz, kostaldera hurbiltzen ziren, ehizara edo arrantzara. Gaur egun batez ere kostaldean arrantzan jarduten dira, eta ''kanoen herria'' deitu izan zaie.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 111. orria.</ref>
 
Mikmak herria 40.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta horietatik gutxi gorabehera 11.000 [[algonkin hizkuntzak|algonkin hizkuntzen]] hiztun dira, zehazki [[mikmakera]]renak. Antzina [[hieroglifo]] idazkera erabiltzen bazuten ere, denborarekin [[latindar alfabetoa]] bereganatu zuten.