Mikhail Xolokhov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Mikhail Alexandrovitx Xolokhov''' ({{lang-ru|Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов}}; Kruzhilin, [[Vexenskaia]], [[Errusiar Inperioa]], [[1905]]eko [[maiatzaren 24]]a - Vexenskaia, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]], [[1984]]ko [[otsailaren 21]]a) errusierazko idazlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, [[Armada Gorria]]n sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, ''Donskie Rasskazi'' (''Don ibaiko ipuinak'', Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.
 
1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: ''Tikhii Don'' (1928-1940, ''Don barea''). Obra handi horretan, berriz, [[kosako]]en eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean [[Stalin saria]] jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: ''Podniataia tselina'' (1932-1960, ''Luberriak'') eta ''Oui Srazhalis za rodinu'' (1942, ''Aberriaren alde borrokatu ziren''). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel saria]] eskuratu zuen.
16. lerroa:
 
{{bizialdia|1905eko|1984ko|Xolokhov, Mikhail}}
 
[[Kategoria:Errusierazko idazleak]]
[[Kategoria:Errusiako idazleak]]