«Mikhail Botvinnik»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Minbiziak hildakoak kategoria eransten)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Mikhail Moisejevitx Botvinnik''' ({{lang-ru|Михаи́л Моисе́евич Ботви́нник}}; [[Repino|Kuokkala]], [[1911]]ko [[abuztuaren 17]]a – [[Mosku]], [[1995]]eko [[maiatzaren 5]]a) [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] xake jokalaria, [[Xake titulu|Nazioarteko Maisu Handia]] eta [[Munduko Xake Txapelketa|Munduko Xake Txapelduna]] izan zen. Historiako xakelari onenetarikoa izan zen.
 
Bost aldiz irabazi zuen Munduko Xake Txapelketa 1948 eta 1963 artean. Sei aldiz irabazi zuen SESBeko Xake Txapelketa, eta 1954tik 1964rako Xake Olinpiada guztiak irabazi zituen Sobietar Batasuneko xake taldearekin.
Joko estilo posizionala zuen. Botvinnikek berrikuntza handia ekarri zuen xake profesionalera, eta jokoa sakonki aztertzeaz gain, xakelari profesional batek zentzu guztietan izan beharreko prestakuntzan arreta handia ipini zuen: ariketa fisikoa; partida-hasiera jakin batzuk oso ondo aztertuta izatea; iraganeko jokalarien, norbere eta aurkarien partidak aztertzea; aurkari sendoenen puntu sendoenak eta ahulguneak aztertzea; norbere puntu sendoen eta ahulguneen analisi zorrotza egitea. Lanketa berri horrek goi mailan 30 urtez mantentzea ahalbidetu zion. Prestakuntza modu horrek eragin handia izan zuen belaunaldi berrietan. Xakelarien prestakuntzarako xake eskola bat sortu zuen eta bere ikasle izan ziren hainbat xakelari ospetsu, haien artean munduko txapeldun izatera helduko ziren [[Anatoli Karpov]], [[Gari Kasparov]] eta [[Vladimir Kramnik]].
 
Ingeniari elektrikoa zen lanbidez; informatikaria ere izan zen, ordenagailurako xake-jokoak programatzen aitzindaria.
 
== Kanpo loturak ==